Grindhouse
Grindhouse, 2007ko Robert Rodriguez eta Quentin Tarantinok zuzendu, ekoitzi eta idatzitako film bikoitz bat da. Bi atal hauek Rodriguezen Planet Terror eta Tarantinoren Death Proof filmeek osatzen dituzte, eta bien artean hainbat fizkziozko filmeen iragarkiak daude, tartean, gerora benetako filmak bilakatu diren Machete (2010), Machete Kills (2013) eta Hobo with a Shotgun (2011). Rose McGowan, Freddy Rodriguez, Marley Shelton, Michael Biehn, Jeff Fahey, Josh Brolin, Naveen Andrews, Fergie, Bruce Willis, Kurt Russell, Rosario Dawson, Tracie Thoms, Mary Elizabeth Winstead eta Zoë Bell aktoreek antzeztu zituzten.
B film eta Exploitation film generoen omenaldia egiten zaie.
Izenburuak AEBetako zinemagintzaren termino bat izendatzen du, Grindhouse direlakoak Exploitation filmak pantailaratzen dituzten zinema aretoek jasotzen duten izendapena baita.
Planet TerrorAldatu
Birus arraro batek eragindako gizakiak zonbi gudaroste erasotzaile batean bilakatzen dituen bitartean, Cherry (Rose McGowan) go-go dantzari hankamotza eta Wray (Freddy Rodriguez) mutilagunak bapatean sortutako gerlari talde baten buru bihurtuko dira, gauean barneratu eta miloika kutsatu, hildako ugari eta munduan babesleku seguru bat bilatzeko borrokatuko diren bizirik atera diren zorioneko gutxi batzuk lagako dituen patu bateruntz zuzenduz.
AktoreakAldatu
- Rose McGowan: Cherry Darling
- Freddy Rodriguez: El Wray
- Josh Brolin: William Block doktorea
- Marley Shelton: Dakota Block doktorea
- Jeff Fahey: J. T. Hague
- Michael Biehn: Hague sheriffa
- Rebel Rodriguez: Tony Block
- Bruce Willis: Muldoon tenientea
- Naveen Andrews: John "Abby" Abbington doktorea
- Stacy Ferguson: Tammy Visan
- Tom Savini: Tolo udaltzaina
- Nicky Katt: Joe
- Michael Parks: Earl McGraw
- Quentin Tarantino: Lewis (1. bortxatzailea)
Death ProofAldatu
Mike McKay (Kurt Russell) zinema espezialista psikopatak bere hitzetan "Heriotzaren Kontra Babestua" dagoen Chevrolet Nova automobila gidatzen du. Neska gazte ederrak oldartu eta, bere autoa erabiliz, herrialdean barna bidaiatuz erailgo ditu.
AktoreakAldatu
- Kurt Russell: Mike McKay espezialista
- Zoë Bell: Bere burua antzeztuz
- Rosario Dawson: Abernathy Ross
- Vanessa Ferlito: Arlene/Butterfly
- Sydney Tamiia Poitier: Jungle Julia Lucai
- Tracie Thoms: Kim Mathis
- Rose McGowan: Pam
- Jordan Ladd: Shanna
- Mary Elizabeth Winstead: Lee Montgomery
- Quentin Tarantino: Warren
- Michael Parks: Earl McGraw
- Jonathan Loughran: Jasper
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)