Knoxville Ameriketako Estatu Batuetako hiria da, Tennessee estatuko Knox konderrikoa. Tennesseeko hirugarren hiri handiena da, Menfisen eta Nashville hiriburuaren atzetik. Knox konderriko egoitza administratiboa bertan dago, eta konderriko hiririk handiena ere bada. Hiriaren izena Henry Knox Estatu Batuetako lehenengo defentsa-idazkariaren omenez ipinitakoa da.

Knoxville
Knoxville
'The Marble City'
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaTennessee
AlkateaIndya Kincannon (en) Itzuli
Izen ofizialaKnoxville
Jatorrizko izenaKnoxville
Posta kodea37902
FIPS kodea47-40000
Geografia
Koordenatuak35°57′42″N 83°55′24″W / 35.9617°N 83.9233°W / 35.9617; -83.9233
Map
Azalera254 km²
Altuera270
Demografia
Biztanleria190.740 (2020ko apirilaren 1a)
11.866 (2010)
Dentsitatea706,97 bizt/km²
Etxebizitzak82.088
Informazio gehigarria
Sorrera1791
Telefono aurrizkia865
Hiri senidetuakChełm, Chengdu, Kaohsiung, Larisa, Muroran, Neuquen eta Yesan County (en) Itzuli
http://www.cityofknoxville.org

Hiria 1786. urtean sortu zuten. Tennessee estatuko lehenengo hiriburua izan zen Knoxville, hala izendatuta 1796. urtean, Tennessee Estatu Batuetan sartzea onartu zutenean. Hala ere, 1817. urtean hiriburua Murfreesboro hirira aldatu zuten.

Knoxvilleren goitizena Marmolaren Hiria da. Izan ere, XX. mendean hainbat marmol-meatze ustiatzen ziharduten, herrialdeko leku askotara banatzeko.

1930eko hamarkadan Barruko Arroparen Munduko Hiriburua ere esaten zitzaion Knoxvilleri, orduan hiriko hogei lantegi baino gehiagok ekoizpen horretan zihardutelako. 1950eko hamarkadan lantegiak ixten hasi ziren, eta ondorioz biztanleria %10 inguru murriztu zen.

Historia aldatu

Knoxville dagoen eremuan lehenengoz Woodland tribua (oihandarrak) bizi izan zen, K.a. 1000. urte inguruan. Shawnee eta Creek tribuak ere bizi izan ziren inguruetan, baina ez da ia horien arkeologia-aztarnarik geratu.

XVIII. mendean, bertako indigena bakarrak Txerokiak ziren: lur-eremu hari ematen zioten izena "Shacomage" zen, Ke urdinaren lekua. Kolono europarrek nahiko erraz egin zuten aurrera lurralde honetan, Great Smoky Mountains (Mendi Ketsu Handiak) alderantz, baina gerora liskarrak eta borrokak izan ziren kolonoen eta indigenen artean.

Estatu Batuetako Gerra Zibileko zenbait bataila Knoxville inguruan izan ziren: 1863ko Sanders Fortekoa da ezagunena.

1933. urtean, krisialdi latza jasaten ari zirenean, Estatu Batuetako gobernuak Tennesseeko Autoritatearen buruzagitza Knoxvillen ipini zuen, lanpostuak sortzekotan.

Klima aldatu

Hirian klima subtropikal hezea daukate: udan bero egiten du, eta eguraldi hezea daukate; neguan orokorrean hotza egiten du. Knoxvillen jaso duten tenperatura beroena 41 °C-koa da, eta hotzena -31 °C-koa.

Ekonomia aldatu

Estatu Batuetako erdigunean eta bi autobide handiren ondoan kokatuta dagoenez, Knoxvillen industria eta diru-iturri asko dago.

Hezkuntza: Unibertsitateak aldatu

 
Tennesseeko Unibertsitatea

Tennesseeko Unibertsitateko egoitza nagusia Knoxvillen dago; famatuak dira Vols deritzen bertako kirol-taldeak. Hirian badaude unibertsitate-egoitza gehiago ere:

  • Fountainhead Teknologia Unibertsitatea
  • ITT Technical Institute
  • Johnson Unibertsitatea
  • Knoxville Unibertsitatea
  • Pellissippi Unibertsitatea
  • Hegoaldeko Unibertsitatea

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu