Natural Born Killers
Natural Born Killers (euskaraz Jaiotzetik Berezko Hiltzaileak) 1994ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren road movie drama bat da.
Jatorrizko gidoia Quentin Tarantinok idatzi eta Stone, Richard Rutowski eta David Veloz gidoigileek berridatzi zuten. Nahiz eta solasaldi gehienak jatorrizko ideiak iradokitzen zuen gisa patsadatsuak izan, ondorengo berridazketek istorioaren ardatza Wayne Gale (Robert Downey Jr.) kazetaritik Mickey eta Mallory bikotera iraganarazi zuten. Tarantino ez zen berridazketa horiekin ados agertu, hortaz gidoiari uko egin eta bere izena gidoiaren kredituetatik kentzea eskatu zuen, horregatik kredituetan «..ren istorioa» besterik ez da agertzen.
Filma hau estreinatzean hautsak harrotu zituen, bere bortizkeri eta hilketa eszena ugariak zirela eta eztabaida handia sortu zuen, hainbat herrialdeetan zentsurak filma eszena batzuk ezabatuta zinemaratzea behartuarazi zuelarik. Filmaren zatirik handiena telebistaren kamera formatu edota ikuspuntutik filmatua dago, eszena asko garai hartako AEBtan modan zeuden telebista saioen satirak direlarik. Bestalde, filmak hainbat berezitasun tekniko ere baditu, ekozipenean kamara angelu, filtro, lente eta efektu berezi ugari erabili zirelarik.
Argumentua
aldatuMicky eta Mallory (Woody Harrelson eta Juliette Lewis), oso ohikoa ez den maitale bikotea osatzen dute, hiltzaileak izateko jaioak direla sentitzen baidute: biztanleri guztia izuturik duten bi kriminal gupidagabeak dira. Telesaio sentsazionalista batetako aurkezlea den Wayne Gale (Robert Downey Jr.) kazetariak bikoteak jendearengan sortzen duen jakinmin eta erakarpenaz etekina ateratzea erabaki du, hiltzaileak yelebistako heroi bilakatuz.
Aktoreak
aldatu- Woody Harrelson: Mickey Knox
- Juliette Lewis: Mallory Wilson Knox
- Robert Downey Jr.: Wayne Gale
- Tommy Lee Jones: Dwight McClusky
- Tom Sizemore: Jack Scagnetti detektibea
- Richard Lineback: Sonny
- Russell Means: Vieil indien, Warren Red Cloud
- Steven Wright: Emil Reingold doktorea
- Bob Swan: Napalatoni.