Cannabis
Cannabis landare loredunen genero bat da. Hiru espezie ezagutzen dira: Cannabis sativa, Cannabis indica eta Cannabis ruderalis. Hiru taxoi horiek Asiako erdialde eta hegoaldekoak dira. Oro har kalamu izena ematen bazaio ere, izen hori ez dagokie espezie guztiei.
Cannabis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Cannabaceae |
Generoa | Cannabis |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | hemp oil (en) ![]() ![]() |
ErabilerakAldatu
Arropak egiteko, olioak egiteko, botikatan eta droga gisa erabili izan da. Industrian erabiltzen da gaur egun zuntzak sortzeko duen balio handiagatik; hala ere, NBEren Narkotikoen Konbentzioa ez haustearren, THCrik ia ez duen barietateak erabiltzen dira. Produktu psikoaktiboa egitean, THC maila handiak eskuratzen dira. Haxixa landare honetatik eratorria da.