Zinema dramatikoa epikoak ez diren egoerak testuinguru serio batean azaltzen dituen zinema generoa da, umorea baino tristura eragiten duena.[1] Hala ere, ikuspuntu etimologiko batetik, dramak ekintza eta elkarrizketa adierazten ditu. Gai larri edo garrantzitsu bat jorratzen du baina ez da tragediarekin nahasi behar, tragedian protagonistetako bat behintzat hil egin behar duelako.

Orson Wellesen Citizen Kane film dramatikoaren eszena bat.

Oso zinema genero zabala da, izan ere, bere barnean komedia dramatikoak, drama erromantikoak, drama historikoak edota hondamendiak sartzen dira. Askotan Film onenaren Oscar Sariaren irabazlea film dramatiko bat izan da: azken urteetan The Artist (2011), The King's Speech (2010), The Hurt Locker (2009), Slumdog Millionaire (2008), No Country for Old Men (2007) edota The Departed (2006) film dramatikoek sari hori irabazi dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Más Cine. Drama en el Cine. .

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.