Ireki menu nagusia

Petri I.a Errusiakoa

Petri Handia» orritik birbideratua)

Petri Handia, Petri I.a Errusiakoa edo Piotr Alexeievitx Romanov (errusieraz: Пётр Алексе́евич, Пётр I, Pyotr I, edo Пётр Вели́кий, Pyotr Velikiy) (Mosku, 1672ko ekainaren 9a[1]San Petersburgo, 1725eko otsailaren 8a[2]) 1682-1721 bitartean Errusiako tsarra eta 1721etik 1725ean hil zen arte Errusiako enperadorea izan zen.

Petri I.a Errusiakoa
Peter der-Grosse 1838.jpg
Errusia Guztien enperadorea

1721eko azaroaren 2a - 1725eko otsailaren 8a
← baliorik ez - Katalina I.a Errusiakoa
Tsar of All Russia Itzuli

1682ko maiatzaren 7a - 1721eko azaroaren 2a
Feodor III of Russia Itzuli - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotza Mosku1672ko maiatzaren 30a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Tsarerria
 Errusiar Inperioa
 Errusia
Talde etnikoa Errusiarra
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza San Petersburgo1725eko urtarrilaren 28a (juliotar egutegia) (52 urte)
Hobiratze lekua San Petersburgoko katedrala
Heriotza modua : Gangrena gaseosoa
Familia
Aita Alexis I.a Errusiakoa
Ama Natalya Naryshkina
Ezkontidea(k) Katalina I.a Errusiakoa
Eudoxia Lopukhina Itzuli  (1689ko otsailaren 6a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Romanov dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak agintaria eta estatu-politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa
IMDb ch0042120
Peter the Great Signature.svg

Alexis Mikhailovitx tsarraren semea eta Teodoro III.a anaiordearen ondorengoa izan zen. Errusiaren historiako agintaririk garrantzitsuenetariko bat izan zen. Erresuma modernizatzeko ahalegin handia egin zuen, zerga eta lurraldekotasun erreformetatik eguneroko ohituretara (mendebaldeko janzkera inposatu zuen, bizarra edukitzea debekatu...)

BizitzaAldatu

Alexis Mikhailovitx tsarraren semea zen. Bere anaia Ivan V.arekin batera gobernatu zuen aldi batez, baina 1696tik hil zen arte bera izan zen Errusiako tsar bakarra.

Europako kulturak eraginda, erreforma sakonak ezarri zituen administrazioan, ekonomian eta gizartean, Errusia modernizatu eta XVIII. mendeko Europako beste herrialdeekin parekatzearren. Helburu horrekin, 1697. eta 1698. urteetan Europako herrialde batzuk bisitatu zituen eta lurralde haietako aurrerapenak Errusiara eraman zituen. Estatuaren eta gudarosteen egitura errotik aldarazi zuen, eta tsarraren aginpidea indartu zuen aitoren semeen eta eliza ortodoxoaren kaltetan. Ekonomian esku hartu zuen, industria eta merkataritza indartu nahian; hala, tabakoa, gatza, potasa eta erretxina estatuaren monopolio bilakatu ziren. Zerga politikan hartu zituen neurriekin, ordea, herri xeheak lurjabeekiko zuen mendekotasuna areagotu zen, aitoren semeen esku utzi baitzuen zergak biltzea. 1703an, San Petersburgo sortu eta Errusiako hiriburu egin zuen.

Errusiako mugak zabaltzeko eta, batik bat, itsasorako irteerak segurtatzeko, gatazka asko izan zituen inguruko erreinuekin. 1695-1696 artean Otomandar Inperioaren aurka borrokatu zen; 1700-1721 bitartean, Suediaren aurka eta 1722tik 1723ra Persiaren aurka.

Beste alor askotan bezala, berrikuntza handiak sartu zituen Errusiako kulturan. Eslaviar alfabeto zaharraren ordez latinaren antzeko bat ezarri zuen 1708an, San Petersburgoko Zientzia Akademia sortu zuen 1724an, eta atzerriko liburuak itzultzeko laguntza handiak eman zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman jaio izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman hil izeneko erreferentziarako
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri I.a Errusiakoa