Don[1] (errusieraz: Донtranslit.: Don) mendebaldeko Errusiako ibairik handienetako bat da. Tula oblasteko Novomoskovsk hiritik hurbil jaio eta Azoveko itsasora isurtzen da. 1.870 kilometroko luzera eta 422.000 km²-ko arroa ditu[2]. Ibaiadar nagusia Donets du.

Don
Дон (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.870 km
Geografia
Map
Koordenatuak54°00′44″N 38°16′40″E / 54.0122°N 38.2778°E / 54.0122; 38.2778
Honen parte daEuropar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Tula oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera422.000 km²
Arro hidrografikoaDon basin (en) Itzuli
Ur-emaria935 m³/s
LakuakTsimlyansk Reservoir (en) Itzuli
IturburuaErrusiako erdialdeko goi-ordokia
Bokalea
()
Azoveko itsasoa (Rostov oblasta)

Geografia

aldatu

Errusiako erdialdeko goi-ordokian jaiotzen da, Novomoskovsk hiritik hurbil, eta Azov itsasoko Taganrogeko badian isurtzen da, delta handi bat eratuz. Bere adarren artean aipagarriak dira Donets (1.016 km) eta Khoper (1.008 km) ibaiak. Egiten dituen 1.870 km-an zehar Rostov Don, Lebedian, Zadonsk, Pavlovsk eta Kalatx-na-Donu hirietatik igarotzen da. Martxotik azarora bitartean ontziz ibil daiteke 70 km-an zehar. Ubide batek Volga ibaiarekin lotzen du Volgogradotik hurbil. Garrantzi handiko indarretxeak daude.

Hidrometria

aldatu

Don ibaiaren emaria 1891-1984 bitartean neurtua izan da Razdorskaian[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 378.000 km² ditu, arro osoaren % 88,8. Urteko batez besteko emaria 790 m³/s. Emari handiena maiatzean du (2626,7 m³/s) eta txikiena abenduan (314,2 m³/s).

Don ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Razdorskaian neurtuak
Datuak: 1891 eta 1984 artean

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu