Puxika

Maskuri» orritik birbideratua)

Puxika edo gernu maskuria giltzurrunek isuritako gernua biltzen duen giza organoa da, non gorputzetik kanporatua izan aurretik biltzen den. Oso organo gihartsua da, eta pelbisaren behealdean dago. Atzealdean bi ureterrekin komunikatuta dago eta behealdean uretra eta prostatarekin. Atzealderago ondestea dauka, baina hutsune batek banatuta daude. Emakumezkoengan, puxika umetokiaren azpian eta baginaren aurrealdean dago. Umeengan, maskuria sabelaldean kokaturik dago.

Puxika
Urinary system.svg
Gray1156.png
Gizon baten puxikaren mozketa bertikala, non uretra ikusten den zakilean behera jaisten.
Xehetasunak
Honen parteGernu-aparatua
lower urinary tract (en) Itzuli
Kokapenapelbiseko barrunbea
ArtikulazioaUreterra
Uretra
Hona
drenatzen du
vesical venous plexus (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezvesica urinaria
MeSHA05.810.161
TAA08.3.01.001
FMA15900
Terminologia anatomikoa

Eskuarki 400–620 ml-ko edukiera dauka, baina horren bikoitza ere jasan dezake apurtu barik. Gernu maskuriaren forma oso aldakorra da eta beteta ala hutsik dagoen araberakoa da. Beteta dagoenean borobila da, gutxi gorabehera, eta "puxika forma" duela esaten da. Hutsik dagoenean, itxura zapaleko organo bat izango da.

Gernu maskuriaren jatorri enbriologikoa alantoidean dago. Alantoidea zilborrarekin lotzen duen lotailua urakoa deitzen da. Bien artean gernu maskuria garatuko da.[1]

AnatomiaAldatu

Gernu maskuria azpil txikian kokatzen den organo huts bat da. Bakarra da, eta erdiko lerroan dago. Peritoneo azpiko egitura bat da, beraz, gernu ernalkietako peritoneoaren (errai peritoneo) azpian kokatuko da. Zakuondo utero-besikala dela eta emakumeen gernu maskuria gizonena baino gutxiago estalita dago errai peritoneoagatik. Gizonetan prostataren gainean kokatzen da eta emakumeetan, umetokiaren aurreko aldean eta hau baino gorago.

Tamaina, forma eta posizio aldakorra izango du puztuta edo hutsik dagoenean; izan ere, beteta dagoenean tamaina handiagoa izango du eta forma biribila hartuko du. Hustuta dagoenean, aldiz, forma tetraedrikoa izango du. Posizioari dagokionez, azpil txikian kokatutako egitura izan arren betetzen denean abdomeneko barrunbean sartuko da, zilborreste mailaren behealdean kokatuz, pubisaren sinfisiaren gainetik.

AtalakAldatu

Puxikak piramide inbertitu baten itxura du, eta 4 atal ditu:

  • Erpina: pubisaren goi-atzealdean kokatuta dago. Gorantz eta aurrerantz bideratuko da, eta zilborresteari lotuta egongo da erdiguneko zilbor lotailuaren bidez. Peritoneo toles batez estalita egongo da eta horrela, zilborreko erdiguneko tolesa osatuko da.
  • Gorputza: erpinetik oinaldera hedatzen den eremua.
  • Fundusa/oinaldea/hondoa: maskuriaren atze beheko aurpegiko eremua da, iduneranzko bidean estutuz joango dena. Bertan, maskuriko trigonoa kokatuko da. Hau ureterren insertzioen eta gernu maskuriaren lepoaren artean kokatutako ezaugarri histologiko ezberdinetako eta, makroskopikoki (begi-bistan) kolore argi edo apalagoko eremu triangeluarra da. Eremu honetan mukosa lautzen da eta azpimukosaren tolespenak desagertzen dira. Atal honen atzealdean egitura desberdinak kokatuko dira emakume eta gizonetan:
    • Emakumezkoen kasuan, ematutua eta umetokiaren iduna egongo dira.
    • Gizonezkoen kasuan, hazi guruina eta deferens hodiaren edo hodi eramailearen azken zatia egongo dira.
  • Iduna: beherantz estutzen joango den egitura da, inbutu itxura hartuko duena. Maskuria amaitzen denean jarraipena izango du aurrerantz uretrarekin.

LotailuakAldatu

EmakumezkoetanAldatu

Pubis-maskurietako erdialdeko lotailua: maskuriaren iduna azpil diafragmara lotzen du. Jatorria sinfisi pubikoaren atzeko horman dauka. Uretra inguratuz “U” forma hartuko du eta sinfisi pubikoaren beste horman ezarriko da.

Pubis-maskurietako alboko lotailua: maskuria azpil diafragmara lotzen du. Maskuriaren idunetik alboetara bideratuko dira, azpil diafragmaren goiko fasziaraino.

GizonezkoetanAldatu

Pubis-prostatako erdialdeko lotailua: maskuriaren iduna azpil diafragmara lotzen du. Jatorria pubis sinfisiaren atzeko paretan dauka. Prostata behin inguratuko du eta, ondoren, pubis sinfisiaren beste aldean ezarriko da.

Pubis-prostetako alboko lotailua: maskuria azpil diafragmara lotzen du. Maskuriaren idunetik alboetara bideratuko dira, azpil diafragmaren goiko fasziaraino.

Geruza muskularrakAldatu

Gernu maskuriaren muskulu detrusorea puxikaren inguruan luzetarako era batean antolatutako muskulu leuneko zelulek osatutako muskulu geruza da. Muskulu leuna den lez nerbio sistema autonomoaren kontrolpean egongo da. Honen funtzioa estutzean gernuaren iraizketan laguntzea izango da puxika uzkurtuz eta likido-hondakina kanporatzen lagunduz.

Zuntz zirkularrek ureterraren barneko muskulu esfinterra osatuko dute beheko aldetik jarraitzen denean.

Gernu maskuriaren inguruko zakuondo eta hobiakAldatu

Peritoneoa abdomeneko paretetan zehar pelbi eremuraino jaitsiko da, eta hemengo erraiak estaltzeko tolespenak egingo ditu. Pelbi aldeko erraiak paretako peritoneoak estalita egongo dira goiko aldetik, eta hau dela eta "peritoneo azpiko kokapena" daukatela esaten da hauen inguruan. Hau dela eta hobi eta zakuondoak eratuko dira erraien inguruan eta artean. Zakuondoak hobiak baino sakonagoak eta handiagoak izango dira.

Zakuondo eta hobi hauek garrantzi kliniko handia daukate bertan infekzioak ematekotan likido serosoen metaketak sor daitezkelako espazio hauetan.

HobiakAldatu

Hobi suprabesikalak gizonetan eta emakumeetan ageri dira, eta gernu maskuriaren goiko aldean kokatzen dira.

Hobi parabesikalak gernu maskuriaren inguruan eta bi aldeetan daude, bai gizonetan bai emakumetan.

Eremu prebesikala ez dago peritoneoak eratua baina garrantzia dauka gernu maskuriaren aurre beheko paretaren azpian beste eremu bat eratuko duelako. Barrunbe honetan odol hodiak eta gantz-ehuna daude, beraz ez dago hutsik eta ez da espazio birtuala.

ZakuondoakAldatu

Zakuondo uterobesikala gernu maskuriaren eta umetokiaren artean kokatzen da emakumeetan soilik.

Zakuondo errektobesikala gernu maskuriaren eta ondestearen artean kokatzen da gizonezkoetan soilik.

OdoleztapenaAldatu

Abdomeneko aorta bitan banatuko da L4 mailan, eskuineko eta ezkerreko ilion arteria batua emanez. Hau beste bitan banatuko da eta barruko ilion arteria eta kanpoko ilion arteria adarrak emango ditu. Barruko ilion arteria beste bi adarretan banatuko da:

  • Atzeko enborra ipurmasail eskualdera bideratuko da. Bertan hainbat adar emango ditu eremu hori odoleztatzeko.
  • Aurreko enborrak hainbat adar emango ditu azpileko erraiak, ernalkinak, azpiko hormak eta perineoko egiturak odoleztatzeko.

Maskuriaren odoleztapenean aurreko enborraren adarrak diren bi arteria parte hartuko dute:

  • Goiko maskuri arteria: Maskuriaren goiko eta bitarteko zatiak odoleztatuko ditu. Arteria hau ez da barruko ilion arteriaren aurreko enborraren adar zuzena, izan ere, aurreko enborretik zilbor arteria aterako da eta bi zatitan banatuko da: zati bat endekatu eta bestea goiko maskuri arteria ematen du.
  • Beheko Maskuri Arteria: Maskuriaren beheko zatia odoleztatzen du. Arteria hau normalean barruko ilion arteriaren aurreko enborretik aterako da zuzean; hala ere, erdiko ondeste arteriatik ere atera daiteke.

InerbazioaAldatu

SinpatikoaAldatu

L1-L2 mailetatik datorren informazioak bi bide jarraituko ditu osagai sinpatikoan:

  1. bidea: 1. neuronaren zuntzak L1-L2 mailetako alboko adarretatik atera eta kate ortosinpatikotik igaroko dira sinapsirik egin gabe. Ondoren, 1. eta 2. gerriko errai nerbioen bitartez zuntz sinpatikoak beheko mesenterio gongoilera bideratuko dira, non 2. neurona egongo den. Hemendik, gongoil osteko zuntzak atera eta maskuriaren arteriak jarraituz maskurira iritsiko dira.
  2. bidea: 1. neuronaren zuntzak L1-L2 mailetako alboko adarretatik irten eta kate ortosinpatikoko gongoiletara bideratuko da. Hemen ez dute sinapsirik egingo eta zuntzak beherantz bideratuko dira S2-S3 mailetara arte. Errainezurreko errain nerbioen bitartez zuntzak beheko plexu hipogastrikora abiatuko dira, non 2. neurona egongo den. Bertan sinapsia egin eta gongoil osteko zuntzak zuzenean gernu maskurira iritsiko dira.

Sinpatikoaren efektua maskuriko gihar hertsatzailea erlaxatu (gernurako espazioa handituz) eta barruko esfinterra uzkurtzea (gernuaren kontinentzia eraginez) izango da, betetze prozesuan eraginez.

HistologiaAldatu

Gernu maskuriaren barneko aldea, gernu bide osoan ematen den moduan, gernu epitelio edo urotelio deitzen den mukosa mota batez estalita dago. Honek forma aldatzeko eta beraz, edukia handitzeko gaitasun handia ematen dio, likidoa gordetzeko organoa dela kontuan izanik.

Muskulu leuneko bi geruza dauzka, bat era zirkular batean kokatzen deta eta beste bat luzetara dagoena. Inguruan puxikak geruza fibroso bat edukiko du.

Lotutako gaixotasunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. W., Sadler, T.. (2016). Langman, embriología médica. (13ª ed. argitaraldia) Wolters Kluwer ISBN 9788416353484. PMC 951098665. (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu