Errusiar Inperioko Maila Taula

Errusiar Inperioko Maila Taula (errusieraz Табель о рангах; Tábel o rángaj), militarren artean, gobernuan eta Errusiar Inperioko gorteko posizio eta mailen zerrenda formal bat zen. Petri I.a Errusiakoa Handiak ezarri zuen 1722an, antzinako noblezia eratzen zuten boiardoen boterearen aurkako bere borrokan.

Maila Taula

Hilara taulak, pertsona baten posizioa eta egoera zehaztu zuen, tsarrarekiko zuen zerbitzuaren arabera, jaiotza edo aurrekarien arabera baino gehiago. Taula, 14 maila edo posizioz osatua zegoen, pertsonen prestakuntzaren arabera (funtzionario, militar, epaile, akademiko, eliz gizonak...). Gorengo 5 mailek, oinordekotzako noblezia ematen zuten, 6., 7. eta 8. mailek, bizi osorako noblezia ematen zuten (Leninen aita 6. mailan zegoen heziketa administrari bezala), eta, gainontzeko mailek, nobleziaren pribilegio eta eskubideak, soilik kargua betetzen zen bitartean ematen zituzten. Administrazioan zehar, mailaz, 4 urtetik behin igotzen zen, baina zaila zen gorengo mailetara iristea bertan noblezian edo gortean senidetasun harremanik izan gabe. Urteen igaroan, gorengo mailak, lurjabedun nobleziatik zetozen pertsonek hartu zituzten.

Maila edo Posizio Taula honek, 1917ko iraultza arte iraun zuen. 1914an, errusiar noblezia, ia 1.000.000 pertsonaz osatua zegoen (herrialdeko biztanleriaren %0,6a), administrazioko, indar armatuetako eta diplomaziako postu guztiak hartzen zituena.

Adibidea administrazioan aldatu

Maila Izena (errusieraz) Izena (euskaraz)
I Канцлер Kantziler
II Действительный тайный советник Oraingo Sekretu Kontseilaria
III Тайный советник Sekretu Kontseilaria
IV Действительный статский советник Oraingo Estatu Kontseilaria
V Статский советник Estatu Kontseilaria
VI Коллежский советник Kolegio Kontseilaria
VII Надворный советник Gorte Kontseilaria
VIII Коллежский асессор Kolegio Aholkularia
IX Титулярный советник Kontseilari Nagusia
X Коллежский секретарь Kolegio Idazkaria
XI Корабельный секретарь "Ontzi Idazkaria"
XII Губернский секретарь Gubernia Idazkaria
XIII Синодский / Сенатский регистратор Sinodo / Senatu Eskribaua
XIV Коллежский регистратор Kolegio Eskribaua

Kanpo estekak aldatu