Uremia

Odoleko urea-kantitatearen handitze patologikoa, eskuarki giltzurrun-gutxiegitasunak sortua

Uremia urearen odol-maila altuak eragiten duen gaixotasun larria da, giltzurruneko gutxiegitasun baten ondorioz agertu ohi dena. Giltzurrunen jarduera okertzen denean giltzurrunek ez dute urea xurgatzen, hau ez da gernuarekin kanporatzen eta odolean pilatzen da. Pilaketa horrek heriotzaraino eraman dezake gaixoa.

Uremia
Harnstoff.svg
Deskribapena
Mota nefropatia
giltzurruneko gutxiegitasuna
Espezialitatea urologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MK N19
GNS-9 585, 586 eta 788.9
DiseasesDB 26060
MeSH D014511
Disease Ontology ID DOID:4676

Uremiaren ondorioz agertzen diren sintomen artean buruko mina, goragaleak, okadak, hipotermia eta hipotentsioa, anemia, buru-nahasketa, letargia eta koma aipa daitezke.

Giltzurruneko gutxiegitasuna uremiaren kausa nagusia izan arren, beste faktore batzuek ere uremia eragin dezakete: proteina asko duen dieta bat jarraitzea, odoljario gastrointestinalak, deshidratazioa, hainbat botika hartzea, pielonefritisa, etab.

Giltzurruneko gutxiegitasunari aurre eginez (dialisia, giltzurrun-transplantea...) tratatzen da uremia.

Kanpo estekakAldatu