Neva
Neva[1] (errusieraz: Нева́) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Ladoga aintziran sortu eta Finlandiako golkora isurtzen dena. 74 kilometro luze da. Nevaren deltan dago San Petersburgo hiria.
Neva | |
---|---|
Нева́ (ru) | |
![]() | |
59.9567 eta 59.9447,31.0456 eta 30.3094 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Luzera |
74 km 70 versta |
Geografia | |
| |
Koordenatuak | 59° 57′ 24″ N, 31° 02′ 44″ E / 59.9567°N,31.0456°EKoordenatuak: 59° 57′ 24″ N, 31° 02′ 44″ E / 59.9567°N,31.0456°E |
Honen parte da |
Unified Deep Water System of European Russia (en) ![]() |
Estatu burujabea | Errusia |
Lurraldea | Leningrad oblasta eta San Petersburgo |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 281.000 km² |
Arro hidrografikoa |
Neva basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 2.500 m³/s |
Lakuak | Ladoga |
Iturburua | Ladoga |
Bokalea |
Neva Bay (en) ![]() |
GeografiaAldatu
Ladoga aintziran du iturburua; Karelia zeharkatzen du, eta Finlandiako golkoan du ahoa. 74 kilometroko luzera dauka, eta 284.500 kilometro koadroko eremua drainatzen du.
Itsaso Zuria Baltikoarekin lotzen duen ubide sisteman kokatua dago, eta ontziak ibaiaren luzera osoan ibiltzen dira. Volga ibaiarekin loturik dago, zenbait ubideren bitartez, eta haren bidez, Don ibaiarekin. Horrela, Baltikotik Kaspiar itsasoraino eta Itsaso Beltzeraino ontziz ibil daiteke.
Ibaiadar nagusiakAldatu
26 ibaiadar izan arren, nagusiak hauek dira:
- Mga ibaia (ezkerrez)
- Tosna ibaia (ezkerrez)
- Izhora ibaia (ezkerrez)
- Okhta ibaia (eskuinez)
Hiri nagusiakAldatu
- Shlisselburg
- Kirovsk
- Otradnoye
- San Petersburgo (deltan)
HistoriaAldatu
Erdi Aroan, ibaia oso inportantea zen, zabala eta nabigagarria izaki Itsaso Baltikoa eta Volga ibaiaren arteko bide bakarra baitzen. 1240 urtean, bere uretan Suedia eta Errusia arteko Neva ibaiaren Bataila egin zen. Errusiaren garaipenaren ondorioz, orduko Alexander Jaroslavitxek, Novgorodeko Printzea, Nevski edo Nevako izena hartu zuen.
Ibaiko Oréshek antzinako errusiar gotorlekua, gero Shlisselburg, 1703an San Petri eta San Paulo gotorleku (errusieraz Петропавловская Крепость) bihurtu zen eta gaurko San Petersburgo bere ondoan eraiki zuten.
1916an Grigori Rasputin elizgizon famatua bere uretan itota hil zen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-4-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.