Pertsonifikazio nazional

Pertsonifikazio nazionala nazio baten antropomorfizazioa da, argitalpen-karikaturetan zein propagandan ager daitekeena. Euren nazioek erabiltzen dituzte herrialdearen berezko ezaugarriak goraipatzeko.

Osaba Sam, Ameriketako Estatu Batuetako pertsonifikazio nazionaletako bat.

Mendebaldeko munduko pertsonifikazio goiztiar batzuk, eskandinaviar herrialdeetan emagin, gerlari edo balkiria itxura zuten adierazpen nazionalak izatera jotzen zuten, eta, sarri, antzinako erromatar probintziaren latindar izena hartzen zuten, alegoria gisa: Hispania, Britania, Germania edo Helvetia bezala sinbolizatzen zena.

Historia aldatu

 
Lehen Mundu Gerrako propaganda kartela: Ama Errusia, Britania eta Marianne aliatuak.

Alegoriak, emakume formadun pertsonifikazio nazional bezala jada sortu ziren Antzinako Grezian, izan ere, inongo hondarrik geratzen ez den arren, ezagutzen da jada Grezian erliebe eta estatuen bat egon zela Hellas greziar alegoria irudikatzen, garai hartan Grezia hiri-estatuetan banatuta egonda ere. Ziur asko, euren historia eta kultura komuna goraipatzeko sortu zuten, kanpoko etsai komun baten aurrean (persiarrak), Gerra Medikoetan[1]. Erromak jarraitu egin zuen ohitura hau, batez ere numismatikan, Erroma, Konstantinopla edo erromatar probintziak irudikatzen zituzten alegorien txanponak eginez. Besteak beste, Hispania, Britania eta Galia txanponetan agertu ziren hasiera batean, Erromak eskualde hauetako batekiko zuen garaipena ospatzeko modu bat bezala, eta, beraz, ohikoa zen hasieran erromatar probintzien alegoriak ikustea, erromatar txanponetan belaunikatuak eta garaituak, erromatar txanponetan bezala. Hadrianoren garaian, probintziako alegoria batzuk aurkeztu ziren, baina, oraingoan, ez ziren garaituak izan, duintasunez ordezkatuak baitziren, Inperioko probintzietan zehar bere bisitak ospatzeko[2].

Alegoria hauetako batzuk, Erdi Aroan edo Aro Modernoan agertzen jarraitu zuten, hauen gorakada, XIX. mendean eman zen erromantizismoaren mugimendu artistikoan gertatu zen arren. Herrialde batek horrelakorik ez balu, asmatzen ziren, horretarako bere izena Erdi Aroko neolatinez erabiliz edo egokituz, "A" hizkiarekin amaituz. Adibidez, Hanburgoko alegoria, Hammonia zen, bere neolatinezko izena Hammaburgum zelako.

Erromantizismoak nazioen jatorrira itzultzea aldarrikatzen zuen, iraganari nostalgia apur batekin begiratzen zion, bai Antzinaroari, bai Erdi Aroari, eta honek, ondorio bezala, nazioen iraganarekin zerikusia zuen guztian garapen artistiko bat ekarri zuen, nazionalismoa berpizteko asmoz. Pertsonifikazio nazionalak gobernuen tresna bat izan ziren gerra garaian propaganda egiteko edo herritarren artean nazioko kide izatearen eta harrotasunaren sentimendua areagotzeko. Antzinako probintzia erromatar edo korronte horrek asmatu berrien pertsonifikazio estatuak Europa osoko kale eta plazetan eraiki ziren. Batzuk, Britania bezalako olerkiak edo ereserkiak protagonizatzen dituzte Rule Britannia abestian, eta, beste batzuk, aldiz, ahanzturan eroriko lirateke edo alde batera utziko lirateke faxismoak herrialde batzuetan izan zuen gorakadagatik eta Bigarren Mundu Gerran izan zuen porrotagatik, Austrian bezala.

Pertsonifikazio nazional gehienak emakumeak izaten dira. Batzuetan emagin edo ama bezala agertzen dira, eta beste batzuetan gerlari bezala, edo balkiria bezala eskandinaviar alegorietan, euren herria defendatzen. Beste kasu batzuetan pertsonifikazioak gizonezko figurak dira, Osaba Sam edo John Bull kasu. Nazio askok animalia alegoriko bat ere badute, Errusiak errusiar hartzarekin bezala. Azkenik, badira beste pertsonifikazio batzuk herrialde bateko batez besteko herritarraren ezaugarri direnak, hala nola Ze Povinho, Juan Español edo Deutscher Michel, eta gehienetan gizonezko figurak izaten direnak.

Pertsonifikazioak herrialdearen arabera aldatu

Hemen zerrendatzen dira itxura antropomorfoa edo zoomorfoa duten izaki legendarioak, pertsonifikazio nazionalak eta herritar arruntaren pertsonifikazioak.

Herrialdea Pertsonifikazioa Animalia alegorikoa
  Albania Ama Albania Bi burudun arranoa
  Alemania Germania, Deutscher Michel Alemaniako arrano federala
  Amerika Amerikaren pertsonifikazioa
  Argentina Argentinaren alegoriak, Martín Fierro Labegile
  Armenia Ama Armenia (Mayr Hayasdan)
  Australia Manlyko ume txikia Kanguru boxeatzailea
  Austria Austriaren alegoria Bi burudun arranoa
  Bangladesh Bangamata, Joy Bangla Bengalako tigrea
  Bolivia Kondorra
  Brasil Efígie da República
  Belgika La Belgique Leo Belgicus
  Bulgaria Ama Bulgaria
  Kanbodia Preah Thong eta Neang Neak
  Kanada Johnny Canuck,
Québecen: Le Vieux de '37
  Txile Roto chileno, La Carmela, Juan Verdejo, Señora Juanita Kondorra
  Kolonbia Juan Valdez Kondorra, Tremarctos ornatus
  Txina Txinatar dragoia
  Korea Dangun, Ungnyeo Panthera tigris altaica
  Kuba Don Liborio
  Danimarka Mor Danmark, Holger Danske
  El Salvador Salvador del Mundo
  Arabiar Emirerri Batuak Quraisheko belatza
  Eslovakia Juraj Jánošík
  Eslovenia Kralj Matjaž, Kranjski Janez, Peter Klepec
  Espainia Hispania, Juan Español Espainiako lehoia[3], Osborneren zezena
  Ameriketako Estatu Batuak Lady Liberty, Osaba Sam, Brother Jonathan, Columbia,
Billy Yank
Haliaeetus leucocephalus
  Europa Europa, Europa regina
  Filipinak Juan dela Cruz, Maria Clara, Inang Bayan Pithecophaga jefferyi
  Finlandia Suomi-neito
  Frantzia Marianne Frantziar oiloa
  Georgia San Jurgi, Kartlis Deda
  Grezia Hellas Atenearen hontza, Fenix
  Haiti Ezili Dantor
  Hungaria Hungaria Anderea
  Irlanda Erin, Kathleen Ni Houlihan, Hibernia
  India Bharat Mata (Ama India) Panthera leo persica
  Indonesia Ibu Pertiwi
  Irak Saladinoren arranoa
  Islandia Fjallkonan
  Israel Srulik
  Italia Italia Turrita
  Japonia Amaterasu, Jinmu Tennō
  Jordania Abu Mahjoob
  Kirgizistan Manas
  Kuwait Quraishen belatza
  Lituania Lietuva[4]
  Mazedonia Ama Mazedonia
  Malaysia Hang Tuah Panthera tigris jacksoni
  Malta Melita
  Maroko Maroko Panthera leo leo
  Mexiko Mexikoren alegoria Arranoa eta sugea
  Nikaragua El Güegüense Momotidae
  Norvegia Mor Norge, Ola Nordmann, Nór
  Zeelanda Berria Zealandia Kiwi
  Herbehereak Herbeheretar dontzeila, Hans Brinker Leo Belgicus
  Palestina Handala[5] Saladinoren arranoa
  Pakistan Pāk Wātān
  Peru Peruko aberriaren alegoria Vicugna vicugna
  Polonia Polonia Poloniaren alegoria, Lech Arrano zuria
  Portugal Zé Povinho, Efígie da República, Eu nacional, Ángel de Portugal Herensugea
  Txekia Čechie, Čech, Czech Vašek, Švejk soldadu ona Bi isatsasun lehoia
  Dominikar Errepublika Conchoprimo
  Erresuma Batua Britania, John Bull
Eskozia: Caledonia, Jock Tamson, Scotia, Cailleach Béirre
Gales: Galesko Dama, Deffroad Cymru
Panthera leo
Eskozia: Unikornioa
Galesen: [[Galesko herensugea+]
  Errumania România
  Errusia Ama Errusia, Rus Errusiar hartza, Bi burudun arranoa
  Serbia Ama Serbia, Kosovoko dontzeila Bi burudun arranoa
  Singapur Merlion
  Siria Quraisheko belatza
  Suedia Ama Svea
  Suitza Helvetia
  Surinam Mama Sranan
  Thailandia Phra Siam Devadhiraj, Khun Borom
  Ukraina Berehynia, Mamai kosakoa
  Uruguai Uruguairen alegoria
  Venezuela Juan Bimba, María Lionza
  Vietnam Lau Immortalak
  Yemen Saladinoren arranoa
  Zimbabwe Zimbabweko hegaztia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu