Greziar mitologian, Europa (antzinako grekoa: Εὐρώπη, Eúrṓpē), Tiroko emakume feniziar bat zen, Europa kontinenteari bere izena emango ziona.

Europa (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakEuropa (en) Itzuli
DomeinuaEuropa
Familia
AitaAgenor (en) Itzuli
AmaArgiope, Alphesiboea (en) Itzuli eta Perimede (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Asterios (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakMinos, Radamantis, Carnus (en) Itzuli, Dodon (en) Itzuli, Sarpedon (en) Itzuli, Alagonia (en) Itzuli eta Hydarnis (en) Itzuli
Anai-arrebakZilix, Kadmo, Phoenix (en) Itzuli eta Thrace (en) Itzuli
Europaren bahiketa, Tiziano, ca. 1560 (Isabella Stewart Gardner Museoa) Boston).

Europari buruzko bi mito daude greziar mitologian. Baten arabera, Zeus jainkoak, zezen bihurturik, Europa limurtu zuen, eta Kretara eraman; orduan, Zeusek bere jainkotasuna azaldu zion, eta Europa Kretako lehenengo erregina bilakatu zen. Beste mito baten arabera (Herodoto Halikarnasokoaren arabera), berriz, minostarrek bahitu eta Kretara eraman zuten.

Iturrien arabera, datuak ez dira beti berdinak, baina puntu batzuetan bat datoz: Europa feniziarra zen, eta haren leinuaren jatorrian Io printzesa mitikoa zegoena. Bestela, Agenor feniziar erregearen eta Tiro hiriko Telefasa erreginaren alaba zela ageri da iturrietan. Iliadan, berriz, Agenorren semearen alaba zela ageri da. Bi anaia zituen: Kadmo (berarekin eraman zuen alfabeto grekoa Greziara) eta Zilix, Zilizia eskualdeari izena eman ziona.

Kretara iritsitakoan, Zeusengandik hiru seme izan zituen: Minos, Radamantis eta Sarpedon.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu