Xia Tenzinen bidaia miresgarria
Xia Tenzinen bidaia miresgarria Patxi Zubizarretak idatziriko abenturazko kontakizuna da, bertan, Xia Tenzinen bidaia kontatzen da. 2010eko Euskadi saria lortu zuen "Euskarazko Haur eta Gazte Literatura" atalean. 2009an haur-literaturako XX. Ala Delta saria irabazi zuen. Liburuan kapitulu bakoitzak izenburu bitxi bat du eta izenburu bakoitzaren atzean misterio ugari daude gordeta. Liburuak, Jacoba Muñizen zuri beltzezko ilustrazio batzuk ditu lagungarri moduan.[1]
Xia Tenzinen bidaia miresgarria | |
---|---|
Audioa | |
Patxi Zubizarreta, Xia Tenzinen bidaia miresgarria liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Idazlea | Patxi Zubizarreta |
Argitaratze-data | 2009 |
Generoa | Haur eta Gazte Literatura |
Jatorrizko izenburua | Xia Tenzinen bidaia miresgarria |
Argitaletxea | Ibaizabal |
Ilustratzailea | Jacobo Muñiz |
Bilduma | Paper Txoriak |
Orrialdeak | 91 |
ISBN | 978-84-8394-338-0 |
Sariak | Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura, 2010ean |
Haria
aldatuAbenturazko kontakizun honetan, izenburuak bildu bezala, Xia Tenzinen bidaia kontatzen da. Xia Tenzin, 2,40m.ko mutil erraldoia da eta Tibeteko mendietan bizi da. Bere aitaren ametsa itsasoa ikustea zen, abiatu zen itsasorantz baina ez zen itzuli. Xia Tenzinek bere egiten duen ametsa betetzeko asmoz, eta bide batez, aita topatzeko helburuarekin, bidaia egingo du Tibetetik Txina zeharkatuz Itsaso horiraino.[2] Bidaia istorioaren haria izango da, Xia Tenzin bere aitak aspaldi eginiko bidai hori egitera abiatzen denean hasten baita istorioa. Abenturaz betetako bidaia izango da. Bidai horretan. Xia Tenzin hazi egingo da; Denborak eta pasatzen dituen abenturak erakutsi egiten diote bere buruaren jabe egiten kolpez kolpe, abenturaz abentura. Eskailera baten maila bakoitzak zerbait erakusten dio… Uste batzuekin eman zion hasiera bidaiari eta beste gauzak aurkitu ditu bertan. [3]
Liburuaren ezaugarriak
aldatuPatxi Zubizarretaren ipuin hau entretenigarria eta atsegina izateaz gain, badu herri literaturatik, herri ipuinetatik; kontatzeko modua, egiturak, narratzeko moduak, argumentuak...
Zubizarretak ahozko literaturaren erritmoa eta kontatzeko era darabiltza, baina horren ondoan, eta horren osagarri, idazkera poetikoa ere bai. Honen guztiaren adibide garbia ditugu liburua osatzen duten hamar kapituluen izenburuak (hamarrak dira euri ezberdinak -edo euri ezberdinekin jolasten du idazleak-: Tximeleta euria, Kristal euria, Euri berdea, Harri euria, Apo eta suge euria... egoera ezberdinen ispilu).[3]