Bidaldi liburu
Bidaldi liburua, genero literario bezala ulertuta, bidaiari batek bere esperientzien narrazioa egiten duenean da. Sarritan ere, egileak edo bidaiaren kideek egindako mapak, marrazkiak, grabatuak, argazkiak biltzen ditu liburuak. Genero hau aspalditik ezagutzen da baina XIX. mendetik garapen handia ezagutu du.
Oinarriak
aldatuBidaia narratzaileak, normalean, helburu didaktiko bat du. Oro har, egile gisa duen kultura bereko ikusleei zuzenduta dago, eta honek irakurleak eta bere arteko lotura sendoa sortzen laguntzen du. Generoaren egia eta erabilgarritasunaren printzipioa betetzeko, hainbat metodo erabil daitezke:
- Deskribapena: Prozesu eraginkorrena eta arrunta. Deskribapena funtsezkoa da, irakurleari eskuratutako ezagutza transmititzeko.
- Konparazioa: deskribatzen den errealitatea berria denez, egileak askotan desberdintasuna frogatzen duen zerbaitekin konparatzen du, elementu estrainioak azaltzeko. Prozesu honek subjektibotasunaren gainean eraikitzen da. Literatura mota hau ezin da erabat objektiboa izan.
Irakurleak irakurritakoa automatikoki zalantzan jartzen du. Horregatik, bidaldi istorioak errealitatera hurbiltzea eta ahalik eta objektibotasunena izaten saiatzen dira.[1]
Historia
aldatuBidaia berez literaturarekin oso lotuta dagoen aktibitatea izan da betidanik. Antzinaroan epopeiarekin lotzen zen eta hor dugu, esaterako Homeroren Odisea edo Virgilioren Eneida. Greziarren artean periegesis bezala ezagutzen ziren bidaldi liburuak eta genero horretan Pausanias geografoa aipatu behar dugu gailurra bezala.
Erdi Aroan ere baditugu bidaldi liburu desberdinak, esaterako Codex Calixtinus, Donejakue bidearen informazioak ematen dituena, edo Marko Poloaren bidaiak jasotzen dituen liburua.
XIX. mendean bidaldi liburuak kostunbrismoarekin eta antropologiarekin lotzen dira. Idazleek leku exotikoetara joaten ziren, irakurleei hango bizimodua eta ohiturak azaltzeko. Literatura mota honek arrakasta handia lortu zuen. XX. mendean, bestetik, generoak arrakasta berria ezagutu zuen, oso ikuspuntu eta egitura desberdinetatik, ez bakarrik leku exotikoak ezagutzeko, baita ere esperientziak, bidaia gidak bezala, bidaia iniziatikoak, e.a. ezagutzeko.
Bidaldi liburu ezagun batzuk
aldatuAsko dira aipatu daitezkeen obrak:
- Ibn Shahriyar, Kitab Ajaib al Hind (Indiako Gauza Zoragarrien Liburua) (900-953)
- Codex Calixtinus edo Liber Sancti Iacobi, XII. mendeko liburua.
- Benjamin Tuterakoa, Sefer Maasaot ("Bidaien liburua") Konstantinoplan argitaratu zuten 1543an.
- Rustichello da Pisa, Il Milione, Marco Poloren bidaiak (1298).
- Ambrogio Contarini, Viaggio al signor Usun Hassan re di Persia (1474-1477)
- Michel de Montaigne, Journal du voyage de Michel de Montaigne en Italie par la Suisse & l'Allemagne en 1580 & 1581, Avec des Notes par M. de Querlon
- Montesquieu , Lettres Persanes, (1721)
- James Cook, A Voyage Towards the South Pole and Round the World, (1768-1779)
- François-René de Chateaubriand, Itinéraire de Paris à Jérusalem (1811)
- Théophile Gautier, Voyage en Espagne (1845)
- Gérard de Nerval, Voyage en Orient (1851)[2]
- Pierre Loti, Fantôme d'Orient (1892)
- Henri Michaux, Ekuador, (1929), Un barbare en Asie, (1933)[1]
- Jean Etxepare Bidegorri, Beribilez (1931)[3]
- Camilo José Cela, Del Miño al Bidasoa (1952)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b .
- ↑ .
- ↑ Ortiz de Pinedo, Aitor. (2018). Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia. addi.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Frantsesez):Bidaldi liburu klasikoak.
- (Gaztelaniaz):15 bidaldi liburu onenak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidaldi liburu |