Umorea

Umore» orritik birbideratua)

Umorea beste pertsona batzuengan irribarrea edo barrea eragiteko jendearen gaitasuna edo kualitatea da, hitz, keinu, objektu edo bestelako egoeren bidez. Alaitasuna sortzen duen giza komunikazio mota bat da.

Marx anaiak, 1931. Artista hauek umorea zinemara eraman zuten.

Umore eragileak umorista izena hartzen du.

Teknikak aldatu

Txisteak, imitazioa, gauzak puztea edo handitzea eta bestelako txantxak barre eragiteko teknika batzuk dira. Halaber, abestien eta musikaren bidez lor daiteke.

Komedia aldatu

Komedia antzerki, literatura eta zinemarekin lotutako umore generoa da, eta arlo honetan ibilitako aktoreek komiko abizena hartzen dute.

Euskal umorea aldatu

Topikoa da euskaldunak serioak direla. Uxoa Anduagaren ustez XIX. mendean sortu zen ideia hori. Horren aurrean Kike Amonarrizek gezurra dela adierazi zuen:

"Erdaldunek ez dute euskarazko umorearen berririk, eta duela bi mende euskaldun askok ez zekien erdaraz. Beraz, Amerikako indioekin gertatu zen bezala, mutuak eta, gure kasuan, serioak ginen".

Bestetik, Espainiako eraikuntza ideologikoaren barruan andaluziarrak umoretsuenak izatearen topikoa,

"Hor eraikuntza ideologiko garbia dago."[1]

Umore motak aldatu

Umore mota asko daude. Hemen adibide batzuk:

Umorista ezagunak aldatu

Mundu mailan aldatu

Euskal Herrian aldatu

Bakoitza bere esparruan, hauek aipa ditzakegu umoregile garaikideen artean:

Aldizkariak aldatu

Umore aldizkarien artean, "El Jueves" eta "TMEO" ditugu gaztelaniazkoen artean. Euskaraz, "Ostiela!" aipatzekoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. Jon Arizkun: "Umoreaz, umore onean". Administrazioa euskaraz, 85.zk., 2014ko uztaila, 23-24 or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu