Francisco Ibáñez GorostidiPaco Ibáñez izen-deiturez ezaguna— (Valentzia, 1934ko azaroaren 20a) kantaria eta musikaria da. Nahiz eta Mediterraneo aldean jaioa izan, txikitan Euskal Herrian bizi izan zen, Adunan. Erbestean urte asko egin ditu, bereziki Parisen, 14 urte zituela han hartu zuelako bizilekua. Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kantatu izan du.

Paco Ibáñez

Paco Ibáñez cantando en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia San Sebastián. (2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Ibáñez Gorostidi
JaiotzaValentzia1934ko azaroaren 20a (89 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
euskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, gitarra-jotzailea eta musikagilea
Jasotako sariak
InfluentziakGeorges Brassens, Édith Piaf, Jacques Brel, Barbara, Gribouille (en) Itzuli, Gilles Servat (en) Itzuli, Serge Utgé-Royo (en) Itzuli, Louis Capart, Atahualpa Yupanqui, Léo Ferré eta existentzialismo
Genero artistikoacanción (en) Itzuli
abesti herrikoia
protesta abestia
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaPolydor Records

aflordetiempo.com
IMDB: nm0406642 Musicbrainz: 06110fec-532b-4e1b-8c77-cbcac347eebf Songkick: 217505 Discogs: 487246 Allmusic: mn0000548044 Musikasten: paco-ibanez Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Valentzian jaio eta Gipuzkoan hazitako musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Francisco Ibáñez (argipena)».

Ibañezen lan nagusia Espainiako poeta handien poemak musikatzea izan da: Lorcaren, Góngoraren, Cernudaren, Albertiren, Hernándezen, Blas de Oteroren eta abarren poemak musikatu ditu, eta hainbat tokitan abestu, Parisko Olympian besteak beste. Brassensen poemak ere itzuli eta kantatu ditu.

Euskal kantuen bertsioak argitaratu ditu, eta Euskal Herriko abeslari eta intelektualekin lotura estua izan du beti. 1999an Imanol Larzabal, Joxan Goikoetxea, Joserra Senperena eta Txema Garcés musikarien laguntzaz osatutako Oroitzen diskoa kaleratu zuen. Disko horretan, umetan Adunako Apakintza baserrian emandako urteetan ikasitako eta abestutako euskal kantuak bildu zituen.

Bizitza

aldatu

Valentziatik Adunara

aldatu

Aita valentziarra eta ama euskalduna, Adunakoa (Gipuzkoa). Paco lau anaien arteko laugarrena izan zen. Valentziatik haurra zenean Bartzelonara eraman zuten gurasoek. Gurasoak oso pertsona konprometituak ziren, anarkosindikalismoari lotuta, eta ondorioz, txikitatik munduaren ikuspegi kritikoa jaso zuen. Gerra Zibilarekin ibañeztarrak Frantziara joan ziren, Parisa. Nazien inbasioarekin berriro ere hasi ziren arazoak Espainiatik ihes egindako errepublikazaleentzat, eta Pacoren aita atxilotua eta lan-esparru batean giltzaperatua izan zen.

Amak, orduan, aukera bakarra ikusi zuen: Hego Euskal Herrira itzultzea, bere familiaren babesaren bila. Horrela, sei urterekin, Paco Apakintzan, Adunako baserrian bizi zen. Han euskara eta gure herriaren ezaugarriak ondo asko ikasiko zituen. Adunan 1948. urtea arte izan zen, Andoaingo eskolara joaten eta baserriko lanetan laguntzen. Urte horretan amak eta semeak muga klandestinoki gurutzatu zuten, aitarekin berriro ere biltzeko asmoz. Abeslariak, urte haietaz hitz egin duenean, beti aipatu du amarekiko harremanak beti euskaraz zirela.

Parisen erbesteratua

aldatu

Parisen Pacok biolina eta gitarra jotzen ikasi zuen. Laster gaztea Auzo Latinoaren giroan hasi zen murgiltzen, eta han Soto margolari venezuelarra ezagutu zuen. 1956.urtean Carmela abeslariarekin Los Yares hirukotea sortu zuten, kabaret gisako tabernetan jotzeko. Garai horietako kantak Hego Amerikakoak ziren nagusiki. Talde horren eskutik zenbait grabazio egingo ditu, eta Europako eszenak ezagutu zituen. Urte horietan Góngoraren eta García Lorcaren poemak hasi zen musikatzen. Material horrekin 1964 bere lehenengo diskoa kaleratu zuen.

Bi urte geroago, beste artista batzuekin batera La Carraca elkartea sortu zuen; elkarte horren helburu nagusietariko bat frankismoaren aurkako disidenteen lanak Frantzian ezagutaraztea zen. 1968an kontzertu batzuk eskaintzeko penintsulara itzultzeko aukera izan zuen, bai eta Espainiako Telebistan agertu ere. Zentsurak, ordea, berehala moztu zuen hain arriskutsua zen adierazpidea, eta Pacok debekatuta zeuden artisten zerrenda beltzean ohorezko tokia bete zuen. 1969an Parisko Olympian kontzertu mitikoak eskaini zituen. Diktadorea hil arte Pacok ezin izan zuen Espainiara itzuli, eta itzultzeko bide librea ikusi zuenean bertan topatu zuen giroak ez zuen batere ase.

Azken hamarkadak

aldatu

Haren osasuna, bestetik, nahiko makala zen. Poliki-poliki Paco baztertuta gelditu zen penintsulako eszenatokietan; Frantzian, ordea, bere ospea lehen mailan mantentzen zen. Garrantzi horren adierazlea Le Monde egunkariak egin zuen joan den mendeko lan artistiko nagusiak azaltzeko mundu-katalogoa da, "Cent disques, cent films et cent livres pour un siecle" (1999-10-11); Paco Ibáñez musika-arloko 74. tokian agertu zen. Zerrenda osoan hiru espainiar bakarrik agertu ziren: beste biak Luis Buñuel eta Federico García Lorca ziren, zineman eta literaturan hurrenez hurren. 1983an Mitterrandek Medaille des Arts et des Lettres eskaini zion; Pacoren erantzuna ezezkoa izan zen: inoiz ez du horrelako sari honorifikoak onartu, bere ustez, bere independentzia zalantzan jarriko luketelako. 1990 penintsulara itzuli zen, lehendabizi Madrilera, gero Adunara, euskara berreskuratzeko asmoz, eta 1994tik aurrera Bartzelonara, non bizi den gaur egun.

Paco Ibáñez Euskal Herrian

aldatu

Abeslariak askotan izan ditu harreman onak hemengo artista eta intelektualekin. Imanol Larzabal, Xabier Lete, Jorge Oteiza, Bernardo Atxaga, hemengo asko izan dira eta dira Paco Ibáñezen lagunak. Ez Dok Amairu taldearen sorreran bertan ibili zen kantaria. Hau guztiaren adibide garbiena Oroitzen (1999) diskoa izan daiteke; Imanolekin batera egindako grabazio horretan kantu herrikoiekin Leteren eta Xalbadorren kantak aurki daitezke; bestetik, musikari kolaboratzaileen artean, bestetik, Joserra Senperena, Txema Garcés eta Joxan Goikoetxea zeuden. Esan behar da Pacok euskararen erabilera beti erreibindikatu duela, eta ia kontzertu gehienetan bere sustrai euskaldunak aipatzen dituela. Bestetik, bere kanten ezagunetariko artean bi euskal poetenak ditugu: Gabriel Celaya eta Blas de Oterorenak. Azken urteetan, gainera, Blas de Otero zenaren emaztearekin, Tachia Quintanarrekin, jokatu du behin baino gehiagotan. Azkenik, aipatzekoa ere bada bere anaia bat Euskal Kultura Erakundearen bultzatzailetako bat izan zela, eta ekimenari laguntzeko, Pacok behin baino gehiagotan horren aldeko kontzertuak eskaini zituela.

 
Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui kantariarekin (ezkerretik hirugarrena). Bertan Paco Ibáñez zutik dago, eskuinetik lehenengoa.

Zalantzarik gabe abeslariaren pasadizu ezagunetariko bat da hau. Israelgo Naomi Shemer kantariak izenburu horrekin kanta ospetsu bat sortu zuen, Israelen ospe handia izan duena ia-ia himno bat izateraino. Kanta horren doinuak gure Pello Joxepe kantarekin antz handia du. Urteetan Naomik lotura hori ezeztatu zuen, baina hil baino lehen aitortu behar izan zuen Pacori entzundako kanta herrikoiaren bertsioari zor diola haren doinua. Adunakoa hirurogeiko hamarkadaren amaieran Israelen ibili zen, eta orduan ezagutu zuen Naomi Shemerrek kanta hori, eta inkontzienteki, beste kanta horretan erabili zuen.

Diskografia

aldatu

Antzezlanetarako musika

aldatu

Mota honetako hiru konposizio egin ditu, hirurak Federico García Lorcaren antzezlanetarako:

  • Yerma (1975)
  • La zapatera prodigiosa (1975)
  • Así que pasen cinco años (1998)

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu