Oltza (udalerria)
Oltza[4][a] (ofizialki: Oltza Zendea)[oh 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 11,0 kilometrora. Altuera 374 eta 958 metro artekoa da, eta 40,7 km²-ko azalera hartzen du. 2024 urtean 1842 biztanle zituen.
Oltza | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Ibero konztejuko gatzagak | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2023-2027) | Jose Maria Cuende Vallejo (Independenteak) | ||
Posta kodea | 31171 | ||
INE kodea | 31193 | ||
Herritarra | oltzatar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°49′21″N 1°45′14″W / 42.8225°N 1.7539°W | ||
Azalera | 40,7 km² | ||
Garaiera | 374-958 metro | ||
Distantzia | 11,0 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.842 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 4,53 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 8,95 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 49,63 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,53 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,15 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2] | % 22.3 + % 14.4 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.ayuntamientoolza.com |
Oltza udal-barrutiak Oltza zendea historikoaren zatirik handiena berreskuratzen du, Orkoien kontzejua izan ezik, 1991n banandu baitzen udalerri independente bihurtzeko. Bere lurralde gehiena laua da, gorabehera txikiekin, eta Arga eta Arakil ibaien arteko lurraldeak hartzen ditu. Iruñea hiriburuaren inguruan duen kokapenak hiri-kutsua duen landa-izaera ematen dio; izan ere, kontzeju txikietan antolatu arren, eraikin moderno batzuk hiri-inguruneetan ohikoagoak dira, bereziki Ororbian. Bere ekonomia tradizionalaz gain, batez ere nekazaritzakoa, azken hamarkadetan bere egoera pribilegiatuak industria enpresa handiak instalatzea ahalbidetu du, Volkswagenen kasuan bezala Aratzurin.
Bertako biztanleak oltzatarrak dira. Udalburua Ororbia kontzejua da, non udaletxea da.
Izena
aldatuOltza beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Olza (ofizialki: Cendea de Olza)
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Olza
Toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
- Olça (1099)
- Olza (1274)
- Olssa (1279)
- Olça (1532)
- Cendea de Olza (1534)
- Cendea de Olza (1800)
- Oltzaran (1926)
- Oltza (1974)
- Oltza (1990)
- Oltza zendea (2009)
Etimologia
aldatuUdalerriak Oltza izen bereko zendeatik hartzen du izena.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuOltzako armarria Oltza zendeako armarria da, eta blasoi hau du:[6]
« | Hondo urdin bat eta aurrean gari soro batez osatuta dago, urrezko ziriekin. | » |
Bandera
aldatuOltzako banderak zendeakoa da, eta zendeako armarria dauka hondo gorri baten gainean. Armarriak eguzki bat du gainean.
Geografia
aldatuOltza zendea Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñerriko metropoli eremuaren ipar-mendebaldean, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik hamar bat kilometrora.
Mugakideak
aldatuIngurune naturala eta kokapena
aldatuErliebe anitza du. Malda leunen beheko aldeak, Iruñeko margen gainean modelatuak, batzuetan kalkareniten azaleratzeek eteten dituzte, batzuetan Triasikoko formazio diapirikoek lagunduta. Arga, Arakil eta Urtxikia ibaietan garapen handia duten metaketa kuaternarioek hedadura lau zabalak sortzen dituzte. Azkenik, Sarbil mendilerroak, mendebaldean, huts egindako antiklinala, neurri batean bere harrien erresistentzia handiagoari esker nabarmentzen dena, malda konbexu bat eratzen du, Arakil ibaian amiltzen diren amildegietako ebakiduren ondorioz ospatzen dena.
Klima eta landaredia
aldatuOltza zendeak azpimeditarraneo motako klima dauka, prezipitazioak urte osoan zehar ugariak diren arren, udaberri eta udazken garaian izaten dira ugarien 1.000mm eta 1.400mm euri jausten da urteko 120 egun euritsuetan. Tenperaturak 10 eta 13 gradu bitartekoak izaten dira eta udan bi hilabete idor izaten dira, (uztaila eta abuztua).
Landaredia klimaren araberakoa da, haritzak, birlandaturiko pinu lariziarrak, eta udalerriko gunerik altuenetan pagoren bat.
Estazio meteorologikoa
aldatuOltza zendean ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Etxauribar pareko ibarrean, estazio bat dagoen Etxauri udalerrian, itsasoaren mailatik 387 metrora, Nafarroako Gobernuak 1976an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Otazu, 1976-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.2 | 22.0 | 28.5 | 29.5 | 34.0 | 42.0 | 43.4 | 44.0 | 41.0 | 32.8 | 24.5 | 21.0 | 44.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.1 | 10.9 | 14.3 | 16.2 | 20.4 | 25.0 | 28.0 | 28.3 | 24.9 | 19.2 | 12.9 | 9.7 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.2 | 8.7 | 10.6 | 14.1 | 18.1 | 20.7 | 20.9 | 18.0 | 13.7 | 8.6 | 6.0 | 12.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.3 | 1.5 | 3.1 | 4.9 | 7.7 | 11.1 | 13.4 | 13.6 | 11.0 | 8.2 | 4.3 | 2.2 | 6.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -14.0 | -13.5 | -10.0 | -4.0 | -1.8 | 2.0 | 4.0 | 5.0 | 2.0 | -3.5 | -7.5 | -10.0 | -14.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 84.3 | 72.7 | 68.6 | 76.2 | 65.8 | 54.5 | 37.6 | 33.5 | 42.1 | 75.1 | 88.3 | 76.8 | 775.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 68.0 | 47.5 | 57.8 | 57.0 | 66.5 | 47.0 | 60.0 | 66.4 | 79.0 | 56.4 | 73.7 | 74.0 | 79.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.7 | 10.9 | 10.0 | 11.7 | 10.5 | 6.8 | 5.0 | 4.8 | 6.4 | 9.9 | 11.4 | 10.6 | 109.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.1 | 1.2 | 0.5 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 0.6 | 3.8 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Banaketa
aldatuOltzak 10 kontzeju ditu:
Gainera, udalerrian 2 herri hustu daude:
Historia
aldatuUdalerriaren historia Oltza zendearen historia da, eta 1991n sortu zen, Orkoienek independentzia lortu ondoren.
Demografia
aldatuNekazaritzari lotutako udalerria izanik, XX. mendearen lehen erdialdean biztanleak galduz joan zen. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, Iruñearen hedapenak eraginda, populazioa hazten hasi zen, batez ere Orkoienen. 1992an Orkoien zendeatik banandu zenean, berriro jaitsi zen populazioa, baina XXI. mendearen hasieran hazten jarraitu zuen.
2024 urteko erroldaren arabera 1842 biztanle zituen Oltzak.[9]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1949 | 2019 | 2078 | 2074 | 1923 | 1793 | 2040 | 2282 | 2125 | 2056 | 2002 | 1928 | 1733 | 1399 | 2136 | 2268 | 1401 | 1762 | 1866 |
Politika
aldatuUdaletxea
aldatu- HELBIDEA: Angulo kalea, 2 (Ororbia kontzejua)
Udal hauteskundeak
aldatuOltza Zendeako alkatea Independientes Cendea de Olza (ICO, eskuineko independenteak) José María Cuende Vallejo atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo osoa izan ez arren, beste alderdiak ados jarri ez zirenez, ICO taldeak alkatetza lortu zuen. Baliogabeko botoak hamaika izan ziren (erroldaren %1,14) eta boto zuriak 31 (erroldaren %3,24). Abstentzioa %24,81koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Independientes Cendea de Olza (ICO) | 349 | 4 |
Legarra | 193 | 2 |
Oltzako Herria | 188 | 2 |
Nafarroa Bai | 131 | 1 |
PSN | 64 | 0 |
2011n ere ICO izan zen bozkatuena eta zinegotzirik gehien (4) atera zuena. Aldiz, Oltzako Herriak (ezkertiar eta abertzaleak, 3 zinegotzi) sentsibilitate abertzaleko beste zerrendarekin (alkate izandako Juan Antonio Erbururen Zorroka, 2 zinegotzi) ituna egin zuen eta alkatetza Pedro María Azparren Ocañak lortu zuen. PPk eta PSNk ez zuten zinegotzi bat ere eskuratu[10].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Independientes Cendea de Olza (ICO) | 339 | 4 |
Oltzako Herria | 261 | 3 |
Zorroka | 231 | 2 |
PP | 47 | 0 |
PSN | 27 | 0 |
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Independientes Cendea de Olza (ICO) | 444 | 4 |
Oltzako Herria | 408 | 4 |
Zorroka | 143 | 1 |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Oltza Zendeako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Juan Antonio Erburu Antxaño | 2003 | 2007 | |
Jose Maria Cuende Vallejo | 2007 | 2011 | Independientes Cendea de Olza |
Pedro Maria Azparren Ocaña | 2011 | 2015 | Oltzako Herria |
Moises Garjon Villanueva | 2015 | 2019 | Oltzako Herria |
Moises Garjon Villanueva | 2019 | Jardunean | Oltzako Herria[12] |
Garraioa
aldatuLa Pamplonesa autobus konpainiak Oltza zendeako Aratzuri, Ororbia eta Iberoko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Konpainia beraren beste linea batek, Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:
2018ko Irailetik aurrera gaueko autobus zerbitzua hasi zen, Oltza Zendeako kontzejuak, eta Etxauri, Iruñearekin batzen dituena.[13] Hau da linea honen ibilbidea:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Oltza zendeako herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[14]
Oltza zendeako euskara XIX. mendean galdu zen. 1863rako, gainbehera zihoan Iruñerriko hegoaldean, Zizur eta Galar zendeetan hain zuzen ere. 1904rako, berriz, aipatutako zendeetan zein Oltzakoan ere aienaturik zegoen erabat. Itzakoan bizirik iraun zuen urte batzuk gehiago, Aldatzen, Aritzen eta Orderitzen batik bat.
Koldo Zuazok, 2010ean, Oltza zendea ez-euskal eremuan sailkatu zituen.[15]
Zendea honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Oltzako hizkeraz. Gaur egun desagertuta dagoen barietate hori inguruko hainbat zendeek partekatzen zuten, baita Iruñerriko beste ibar batzuek ere, Lizarrerriko Gesalatz ibarra barne.
2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak hizkuntz eremu mistoan sartzea erabaki zuen.[16] Ordura arte eremu ez-euskaldunean zegoen udalerria. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %9,98k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 15,10k.
Ondarea
aldatuAratzuriko gaztelua XV. mendearen hasieran eraiki eta XVI. mendearen erdialdean berreraiki zuten. 1966ko, urriaren 6an, Nafarroako Foru Aldundiak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Oltzar ospetsuak
aldatu- Nicolás Ollo Bidaurreta (1816 - 1874), militar karlista.
- Evaristo Txurruka (1841 - 1917), ingeniaria.
- Ramon Goikoetxea "Evangelista de Ibero" (1873 - 1909), fraide euskaltzalea.
- Manuel Artze (1879 - 1948), kardinala.
- Benito Urdanotz, 1920ko hamarkadako txirrindularia.
- Juan Martin Ocaña (1958-), txirrindularia.
- Juan Martinez de Irujo (1981-), esku huskako pilotaria.
- Aimar Oroz (2001-), futbol jokalaria.
Irudiak
aldatu-
Oltzako eliza
Oharrak
aldatu- ↑ Ez da nahastu behar Oltza zendea egiazko eta historikoarekin, bere lurraldea berdin-berdina izan baitzen 1991 arte. Gainera, Euskaltzaindiak dio zendea hitzarako grafia zuzena minuskulaz dela, eta ez maiuskulaz, udalak erabiltzen duen bezala.
Erreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Oltza zendea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Otazuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Oltza» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Alianza entre Oltzako Herria y Zorroka, Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Cendea de Olza / Oltza Zendea: Elecciones Municipales 2015» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ (PDF) Bando: Gaueko Autobusa. .
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Nafarroako Parlamentuak lau herri eremu mistoan sartzea onartu du. (Noiz kontsultatua: 2010-02-18).[Betiko hautsitako esteka]