Ireki menu nagusia

Ramon Goikoetxea Orokieta (Ibero, 1873ko abuztuaren 31 - Híjar, Teruel, 1909ko irailaren 2a), Evangelista de Ibero izengoitiz ezaguna, nafar kaputxinoa izan zen.

Ramon Goikoetxea
Bizitza
Jaiotza Ibero1873ko abuztuaren  31
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Híjar1909ko irailaren  2a (36 urte)
Jarduerak
Jarduerak fraidea
Izengoitia(k) Evangelista de Ibero
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Hondarribian eta Bilbon egin zituen teologia-ikasketak. 1890etik aurrera Lekarozko ikastetxeko irakaslea izan zen[1]. 1903-1906 bitartean, kaputxinoen Lizarrako lehen apaizgaitegiko zuzendaria izan zen, eta bertan euskararen ikaskuntza bultzatu zuen Instaurare in Christo Euskerian esapideaz. 1906. urtean Iruñean zen eta Iber ezizenez Ami Vasco, euskal nazionalismoaren aldeko liburuxka ospetsua eman zuen argitara. Liberalen aurkakoa bazen ere, ez zuen integrismoaren edo karlismoaren bidetik jo. Gipuzkoarra aldizkarian idatzi zuen. 1909. urtean Híjar (Teruel) hiriko komentu batera bidali zuten politika arrazoiengatik eta bertan hil zen.

Ami vascoAldatu

Liburuxka katixima moduan idatzita dago, hau da, galderen erantzun zehatzen bitartez; guztiak 104 galdera eta ondorio bat dira. Testu osoa gaztelaniaz dator eta edukien aldetik lehenengo EAJren oinarri ideologikoak biltzen ditu: "Jaungoikoa eta lagi zarra"[2]. Lanak berragitalpen asko ezagutu zuen, azkenak Gerra Zibilaren ondorengo erbestean. XX. mendeko bigarren zatian liburuaren ospea galduz joan zen, batez ere bere oinarri arrazisten eta ultrakatolikoen ondorioz.

BibliografiaAldatu

  • Ami vasco. Bilbo: E. Arteche inprimategia, 1906.

ErreferentziakAldatu

  1.   Evangelista de Ibero Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2015-12-06 .
  2. http://atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net/c94f26/index.php

Kanpo loturakAldatu