Ibero
- Artikulu hau Oltzako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibero (argipena)».
Ibero Oltza zendeako (Nafarroa) kontzejua da. 1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. 393 metroko altueran kokatuta dago, Legin mendiaren azpian (444 m) eta herrian Arakil (ibaia)k bat egiten du Argarekin. Lizarratik 36.5 kilometrotara dago, eta Iruñeatik 12.9 km-tara.
Ibero | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Oltza |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31173 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′09″N 1°46′30″W / 42.8025°N 1.775°W |
Garaiera | 395 m |
Demografia |


Iparraldean Izkue eta Ororbia, hegoaldean Larraia eta Paternain, ekialdean Gazolatz eta Barañain eta mendebaldean Etxauri eta Otazu (Etxauri) herri mugakide ditu.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 213 biztanle ditu.
Kale izendegia aldatu
- Arakil
- Arzenegi
- Izpea
- Larreberri
- Lubia
- Murubia
- San Juan
- Zorrola
Demografia eta biztanleria aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
195 | 205 | 206 | 194 | 187 | 175 | 215 | 213 |
Ondarea aldatu
Eraikin zibilak aldatu
- "El fuerte" edo "El palacio": Erdi Aroko jauregia, herriko goiko aldean kokatua.
- Herrigunean dago XIX. mendean eraikitako pilotalekua, 2017ko abuztuan "Juan Martínez de Irujo-Toki Alai" izena hartu zuena.
Erlijio-ondarea aldatu
- San Pedro: XV. mendeko eliza zaharra, gaur egun hondatuta dagoena.
- Jasokundearen parrokia berria: XIX. mendean eraikia.
- Garai batean herriak bost baseliza eduki zuen, San Andres, San Pedro, San Martin, San Bartolome eta Santo Tomas. Gaur egun bat bera ere ez da gelditzen.
Azpiegitura eta garraioak aldatu
La Pamplonesa autobus konpainiak Ibero Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Konpainia berdinaren beste linea batek Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:
Iberotar ezagunak aldatu
- Nicolás Ollo Bidaurreta (1816-1874), jeneral karlista.
- Ramon Goikoetxea "Evangelista de Ibero" (1873 - 1909), fraide euskaltzalea.
- Juan Martinez de Irujo (1981), pilotaria.
Ikus, gainera aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak aldatu
Oltza Zendea | ||
---|---|---|
Aratzuri | Artazkotz | Asiain | Ibero | Izkue | Izu | Lizasoain | Oltza | Ororbia |