Ni ez naiz Mikel Laboa
Ni ez naiz Mikel Laboa komikia Mikel Laboa musikariaren biografia ilustratua da, gidoia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canorena da, eta marrazkiak Joseba Larratxerenak. Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedra eta Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu zen komikia 2022an.[1][2][3] Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Joseba Larratxek lan honengatik.[4]
Ni ez naiz Mikel Laboa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe |
Argitaratze-data | 2022 |
Jatorrizko izenburua | Ni ez naiz Mikel Laboa |
Argitaletxea | Elkar |
ISBN | 978-84-1360-226-4 |
XX. mendeko euskal kantari maitatu eta miretsienetakoa izan den Mikel Laboaren bizitzaren inguruko zenbait atal azaltzen ditu komikiak.[5] Ohiko biografia moldeetatik kanpo, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan.
Lehen kontzertuko entzuleak
aldatuLiburuko 38-39 orrialde-bikotean Laboaren lehen kontzertuko balizko entzule ezagun asko agertzen dira, guztira 50tik gora lagun daude marrazkian. Nolabait Mikel Laboaren lanarekin harremana izan duten pertsonak dira. Besteak beste hauek agertzen dira:
- Musikariak: Aita Donostia, Atahualpa Yupanqui, Etxahun, Guridi, Iparragirre, Joan Baez, Maria Callas, Valentin Larrea, Violeta Parra
- zinema-aktoreak: Buster Keaton, Cantinflas, Charlie Chaplin, Charlie Rivel pailasoa
- Idazleak: Bertolt Brecht, George Brassens, Harkaitz Cano, Joxemiel Barandiaran, Lizardi,
- Bertsolariak: Plazida Otaño, Txirrita, Unai Iturriaga
- Pintoreak edo marrazkilariak: Picasso, Joseba Larratxe
Liburuaren egileak berak ere entzule dabiltza lehen kontzertu horretan (Harkaitz Cano, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga)
Keinuak Laboaren abestiei
aldatuLiburuan zehar 30 keinu egiten zaizkie Laboaren abestiei. Gainera sarean entzun ahal izateko abesti horien zerrenda bat eskaintzen da liburuko 126. orrialdean 'Sekulabelardiko doinu banda'. izenburuarekin:[8]
- 5. or. Piedra y camino (Xoriek - 17. 2006)
- 15. or. Izarren hautsa (Lau-Bost. 1980)
- 22. or. Sardin zaharrari (Jose Manuel Lujanbio. Txirrita)
- 24. or. Lili bat (Joseba Sarrionandia (Hamabi. 1989)
- 27. or. Egun da Santi Mamiña (60-ak + 2. 2003)
- 27. or. Egun da Santi Mamiña (60-ak + 2. 2003)
- 28. eta 29. or. Aintzinako bihotz (Hamabi. 1989)
- 31. or. Ituringo arotza (60-ak + 2. 2003)
- 41.or. Pasaiako herritik (Bat-Hiru. 1974)
- 43. or. Cherokee (12. 1989)
- 47.or. Haize hegoa (Bat-Hiru. 1974)
- 49. eta 50. or. Baztan (Bat-Hiru. 1974)
- 78. or. Gernika (Bat-Hiru. 1974)[9]
- 79. or. Txoria txori (Bat-Hiru. 1974)
- 80. eta 81.or. Baga-biga-higa (Lekeitio 2) (60-ak + 2. 2003)
- 82. or. Komunikazio-inkomunikazio (Lekeitio 5) (Lau-bost. 1980)
- 88. eta 89. or. Els snobs (Guillermina Motta, 1964)
- 89. or. Els fariseus (Francesc Pi de la Serra. 1964)
- 91. or. Gure hitza (Gernika-Zuzenean 2. 1999-2000
- 94. or. Xoxo beltza (Lau-Bost. 1980)
- 99. or. Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Bat-Hiru. 1974)
- 99. or. Herria eta hizkuntza (Lau-bost. 1980)
- 102. or. Orduan (Xoriek 17. 2006)
- 103. or. Liluraren kontra (Lau-bost. 1980)
- 104. or. Goizuetan (60-ak + 2. 2003)
- 108. or. Lizardi (Sei. 1985)
- 111.or. Gaberako aterbea (Hamabi. 1989)
- 112. or. Gernika (Lekeitio 4) (Gernika-Zuzenean 2. 1999-2000
- 116. eta 117. or. Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari) (Ruper Ordorika. Haizea Garizumakoa. 2009)
- 120. eta 121. or. Sorterriko koblak (Sei. 1985)
- 121.or. Hegazti errariak (Hamalau. 1994)
Sariak
aldatu- 2023: Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Joseba Larratxek lan honengatik.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Komiki-liburuaren aurkezpena: Ni ez naiz Mikel Laboa» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «NI EZ NAIZ MIKEL LABOA (libro del 2022). Escrito por Unai Iturriaga. ISBN 9788413602264» La Vanguardia 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- ↑ Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- ↑ a b Rey Gorraiz, Uxue. (2023-10-11). «Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
- ↑ [https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/ni-ez-naiz-mikel-laboa «Ni ez naiz Mikel Laboa. 2023ko urtarrilak 10 - 19:00 - Intxaurrondoko Kultur Etxea»] www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- ↑ «Ni ez naiz Mikel Laboa» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ Komiki saioa: Ni ez naiz Mikel Laboa (2023-01-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuan aipatzen diren abestien zerrenda» Spotify (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
- ↑ Larratxe, Joseba. (2023). Ni ez naiz Mikel Laboa - Gernika. Mikel Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Sekulabelardiko soinu banda. Liburuan keinuak jasotzen dituzten kantuak. Spotify-zerrenda
- Ni ez naiz Mikel Laboa - Gernika. Mikel Larratxe - Youtube (2023). Musika: Mikel Laboa, "Gernika" (Bat-Hiru, 1974) Mikel Laboa Katedra eta Elkar argitaletxearen eskutik, Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Larratxe "Josevisky"-k ondutako komikiaren Gernikako bonbardaketaren pasartearekin egindako bideoa. Irudiak eta bideoaren muntaia