Pasaiako herritik
Pasaiako plazatik Xenpelar bertsolariaren bertso sorta bat da.
Pasaiako herritik | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Xenpelar |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak
aldatu
1/ Pasaiako plazatik dator notiziya: zezen bat atera da jeniyoz biziya; kantatutzera nua bistan ikusiya, konsolatzeko triste daguen guziya.
Pasaian siñale, allegatu eztanak egin beza galde; asiyeran jendia zezenaren alde, azkenian etziran arrimatu-zale.
eman diyo jira, ate baten ondora joan da ensegida; al duenak igesi, bestiak erida, obia dalakuan engañatu dira.
zuten lendabizi, bei zar bat giyariya bandera ta guzi; arrapatzen zuena purrakatzen asi, azkenian plazatik kanpora igesi.
|
5/ Gure Pasaia betí sonatua dago, errepiñ gabe ezta urte bat igaro; urrenguan jarriko dituztela nago barrerak estu edo zezena aundiyago.
barrera tartian zezena pasatu da kolera batian; plazatikan kanpuan zeudenak pakian, erdiyak purrakatu itu anka-pian.
bestiak txaketa, lurrian zilipurdi negar eta buelta; biria libratzeko non zeguen beta? Zezena sartu zaie kala baioneta.
plazatik kanpuan, fosforo ta barkillo, labaña tratuan; pareta egon arren amar oñ altuan, panparroi juanak dira putzura saltuan. |
9/ Oriek orrela ta
geiago ere bai, lurrian zilipurdi egin dute lasai; ezkon-berriyak eta zenbat dama-galai, zezenaren mendean etzuten jarri nai.
lau lagun elbarri, gañerako erida jendiak elkarri; batzuek anka-pian, al zuenak korri, urrenguan obe da segurutik jarri.
aurtengo okerra, etzaie suertatu ganadu alferra; orra Pasaiarentzat onra bat ederra: zezenak jokatu du puñalean gerra.
bere konturako, puñal oberik ezta orren bururako; jolas-bidia jarri digu kanturako, gañera jendiaren eskarmenturako. |
13/ Plazatik atera ta
gaztelura arte bide zakarra dago bastante aparte; begiyak erne zeuzkan, belarriyak tente, esan nuen ote zan lengo Almirante.
ori umiltzera, igual sartuko zan legoia iltzera; egiyak esan gabe ez nua ixiltzera: arrokara joan zaie lanpemak biltzera.
sartu da igeri, burua besterikan etzuen ageri; bakerua begira bere zezenari, eserita jan ditu libra ta erdi ogi.
ark zeukan damua, Lasturkoa zezena, fiña ta sanua; geiegi esan gabe ixiItzera nua, graziak, Pasaia'ko jende umanua! |
Xenpelar bertsolaria (liburua), Antonio Zavala
aldatu1981 urtean, Auspoa liburutegiak (editorial Auspoa) Antonio Zavala euskal idazleak idatziriko Xenpelar Bertsolaria liburua argitaratu zen. Bertan Xenpelar beraren bibliografiaz gain, haren bertsoak eta hauen iruzkinak ageri dira.
Ondoren Pasaiako Plazatik bertso sortaren inguruan idatzia dagoena irakur dezakegu liburuan idatzita dagoen bezala:
Pasai San Juan'go zezenak
aldatuPasaia'ko zezenai buruz bi jarri-aldi arkitu ditut: bata, Loiola'ko Aita Jose Inazio Arana zanaren bertso-bilduman; bestea, Bonaparte'ren bertso-bilduman, Chicago'ko New Library'n. Ez batak eta ez besteak eztute esaten zein urtetakoak diran.
Ala ere, izan degu aurren ta bigarren zein diran jakiteko era. Sail bateko 13'garren bertsoan onela esaten da zezenagatik:
...esan nuen ote zan
lengo Almirante.
Ta bestearen 12'garrenean:
Ayuntamentubari
eman diye parte
balkoyian jarrita
daguela Almirante
.
Nabarmen dago, beraz, zein zeñen ondoren jarri bear diran. Jarri-aldi aueri buruz argibide auek eman dizkigu ainbeste denboran Xenpelarren illobarekin bizi izana dan Florentina Pérez Salaberria'k:
«Pasai San Juan'go plazak aieka batetik itxasoa du, bañan bestetik etxeak. Ta mendi-aiekatik dute sarrera ango etxerik geienak. Santiago-egun batez, zezenak iges egin zuen barrera-tartetatikan, eta mendi aldera jo zuan. Jendea, ura libre ikusi zuanean, etxebarrenetara sartu zan; baita zezena ere atzetikan. Orduan danak, nun izkutaturik etzutela-ta, oi-azpietan ta al zuten tokietan sartu ziran. Tellatura igoak ere izan bear zuten. Bañan zezenak usaia-edo aditzen zuan, da sobrekama ta maindireai tira ta tira asi zan. Traba billatzen zuan ta orduan ta larriago zezena. Gero, ixpillu baten aurrera joanda, ura txikitu bearrean asi zan adarrakin kolpeka, an beste zezen bat zualakoan. Urrena, balkoira atera omen zan, bere maindire ta sobrekamarekin, ta jende dana kaletik karraxika. Andik beera noizbait ere jetxi ta jendeari segika asi zan. Batzuk beren burua putzura bota zuten, ta bai zezenak ere berea atzetikan. Andik atera egingo zuten nola edo ala arakiñak edo norbaitek, bañan eztakit ori.
Gu ere, neska koxkorretan, Pasai'ra joaten giñan Santiagotan ango zezenak ikustera, ta Joxepa Antonik, Xenpelarren illobak, onela esaten zigun:
-Gaur ere San Juan'a al zoazte? Joan, joan! Len ere an festa pollita pasia da ta zoazte! Or ibilli bearko dezute itxasora zeuen burua bota ta larri! Joan bestela mendira; ikusiko dezute zer daukazuten atzetik: zezena!
Pasai'ko gertaera ori bein baño geiagotan kontatu zigun.>>
Agian, kontaera polit ontan bi jarri-aldietako gertaerakin bat egiten da. Bañan Xenpelarren illobak ola kontatzeak bertsoak bere osabarenak izango dirala pentsa-arazten digu. Ta ori ondo kontuan artzekoa da, bertsoak ezpaitute esaten aita nor duten.
Bigarren jarri-aldiagatik, ainbeste alditan bezela, Makazaga'k esan zuan lenengoz Xenpelarrena zala, 1931 urte-inguruan
<<Xenpelar'en Bertsuak» izenarekin argitaratu zuan liburuan. Seguru aski, orrela jasoko zuan garai artako errenteriar zaarren aotik.
Ondoren, 1958 urtean, bere «Xenpelar Bertsolaria»> liburuan, onela esaten du Luis Jauregi apaiz jaunak:
«Pasaia'n, Santiago-egunez, xexenak izan oi dira. Orretarako, erriko Enparantza Nagusian, esia ipintzen dute. Beste zenbait urtetan bezela, ba, juan zan gure Xenpelar xexenak ikustera egun ortan, ta ara nun esitik salto egin, ta jende-tartera jotzen dun zezenak. Ango zalaparta ta iskanbilla...! Leen ere, beste urteen batean ori bera gertatu omen zan, ta orduko zezenak Almirante izan izena. Ara emen, leengo Almirante ote zan kezkaz, Xenpelar'ek egindako bertsuak.>> Eztago, beraz dudarik, bigarren jarri-aldia Xenpelarrena dala esateko. Bañan lenengo jarri-aldiaz eztegu iñoren testiguantzarik. Ala ere liburu ontan jarri degu, Xenpelarrena izango ote dan susmo egiteko motiborik pranko badala iritzirik.
Eztago, beraz dudarik, bigarren jarri-aldia Xenpelarrena dala esateko. Bañan lenengo jarri-aldiaz eztegu iñoren testiguantzarik. Ala ere liburu ontan jarri degu, Xenpelarrena izango ote dan susmo egiteko motiborik pranko badala iritzirik.
Bertso berriak Pasaia'ko zezenari jarriak
aldatu1/ Bertso berri batzubek,
konsola gaitezen, orain jarri ditugu oker edo zuzen; pasatako kontuba errez da aztutzen, paperian ez bada ongi apuntatzen.
ez da biarrian, funtziyo onak egiñez dago indarrian; ekusi degunian festak nola dian, orra bertso berriyak zortziko zarrian.
pasatu ez danik, sekulan ez det ikusi orlako zezenik: konzejubaren onduan balkoian jarririk, aiuntamentukua zala uste nuben nik. |
4/ Nai dubena egiten
obe zaio utzi, iñork ere nai badu erri (y) ontan bizi; elkar botiaz dijua jendia igesi, Santiyagoz Pasaia'n zezena nagusi.
jasotzen du anka, dirurik izan ez da ere zezenak arrunka; jendia eziñ eskapatuz itzulirik kaka, iñori barkatzeko mutur ona dauka.
salara isillik, bat beintzat lagatzian jarri zan zintzilik, geldi al bazitekian sikiera bizirik, orla saiatu ezkero zerbait merezirik. |
7/ Bestia an zeguan
oiaren azpiyan, eztul asko egin bage nere iritziyan; orlako konturikan juan dan aspaldiyan ez dala pasa nago gure probintziyan.
ez da iñon pasatzen, laugarren bizitzara zezena igo zen; zergatikan beñere ez dan konfesatzen, arrapatzen dubenari ez diyo barkatzen.
ekusi dedana, isillik eziñ egon, au da gure lana; Pasaia'rako beti bada zer esana: irugarren balkoyian daukate zezena. |
10/ Etxi artan ziranak
arriturik daude, bastante sustatubak dudarikan gabe; konfianzarik iñon etzuten batere, eziñ fiyaturikan tellatuban ere.
denak sangratzeko, bazala motibua sustotik iltzeko; zezena etzeguan berriz barkatzeko, lanzeta zorroztubak tripatik sartzeko.
eman diye parte, balkoyian jarrita daguela Almirante; sententziya bereala atera diyote: jetxi dedilla andik inmediatamente. |
13/ Aterikan geiago
ez dute irikiko, eskarmentatu dira orainguan pijo; maindiria ostuta juan da nerekiko, jakiña zan utsikan etzala etorriko.
ez dira errez gorde, franko arrapatu ditu aberats ta pobre; maindiria ostuta juan da gero ere, asaltuan sartuta sakiua libre. |
Xenpelar eta bere ingurua (liburua), Antonio Zavala
aldatuAurretik aipa dugun Antonio Zavala idazlearen Xenpelar eta bere ingurua liburuan, Xenpelar bertsolarian ageri den testuaz gain ondorengo hau ere ageri da:
<<Jose Manuel Arrizabalo zanak, bere Baso-mutillak liburuan (Auspoa, 134), beste argibide batzuk ematen dizkigu:
"Gure aititak Andutz mendiko zezenaren istoriak ere kontatzen zituan. Zezen ori Pasaira eraman zuten Andutz menditik, Santiago jaietan. Pasaian, plazatik barrera tartetik iges egin zuan da oso ixtillu txarrak. Ango kinkilleroak eta jendeak gaizki ibilli zituan; askok itxasora salto egin zuten.
Gure aititak ondo ezagutu zuan zezenaren jabea. Ermu baserria, Arrua errekan dago, Olaberritik bera datorren erreka txikiaren alboan. Baserri txiki xar bat da; oraindik zutik dago, baiña ez da iñor bizi. Zezen-jabeak bi anai ziran, mutilzarrak; zapateroak beren ofizioz. Andutz mendian iru txabola egin zituzten: bat, ardiekin ibiltzeko; alboan beste txabola txiki bat ere bai, artzaiak lo egiteko; Saletxeko baserriaren parean beste txabola bat, abere aundientzat: zezenentzat eta larre-beientzat. Orain txabola oiek, suerte txarrez, tellatutik bera lurra jota daude.
Anai bi oietan zarrena joan zan Pasaira zezenarekin, eta, zezenarekin allegatu zanean, eman zizkioten iru libra ogi ta litro t' erdi ardo; aiekin asi errezioa artzen, tablero aren gaiñean exerita. Ala zegoala, zezena eskapatu pIazatik, eta jende guzia zezenaren ondotik arrapatu naiean. Zezenak itsasora salto egin eta adarrak bakarrik ageri. Baiña bakero mutilzar ori lasai tablero gaiñean; ogiak danak jan eta ardoak danak edan arte, ezta mugitu ere. Orregatik esaten du bertso batek:
Arrokatik putzura
sartu da igeri,
adarrak besterikan
etzitun ageri;
bakerua begira bere zezenari,
exerita jan ditu
iru libra ogi.
Gure aititak ondo zekizkin mutilzar aien ixtilluak. Andutz mendian ere askotan alkarrekin ibiltzen ziran, da alkarri laguntzen zioten zezenak beren txabolara inguratzen-eta. Ermu zapatero aren bertso oiek gure aititak askotan kantatzen zituan; Xenpelarrek jarriak omen ziran. Mutilzar oiek oso lasaiak zirala esaten zuan, da ondo ateratzen zutela dirua, zapatak egiñez. Eun urte pasa badira istori ori gertatu zala".
El Diario Vasco egunkarian, 1982- ko maiatzaren 30-ean, idazlantxo bat argitaratu zuan Jose Maria Busca Isusi zanak, El toro "Almirante" izenarekin; eta, itxura danez, Xenpelarrek aitatzen duan Almirante izeneko zezen ori bera da. Onela dio:
"La Tauromaquia Vasca, como Tauromaquia completa que es, tiene además de sus singularidades en el arte de lidiar, raza de toros de lidia e historia, un anecdotario acumulado, en un mundo tan accidentado como el taurino a lo largo de los siglos. Ahora que ha comenzado la temporada taurina vasca con las festividades de San Juan Bautista, me han venido a la mente algunos hechos peregrinos ocurridos en nuestros cosos, como es el que sucedió en un 15 de agosto de 1858 en la plaza de Pasajes de San Juan. Ese día se celebraba una corrida en Pasajes de San Juan y se dio en el transcurso de la lidia un hecho curioso que ha pasado a las Tauromaquias. Fue que el toro navarro "Almirante ", en el curso de la lidia, salió del coso y por la puerta y escalera principal del Ayuntamiento subió al balcón de sesiones y apareció por el balcón. No causó daño alguno entre el personal. El erudito José María de Azcona, "el caballerito de Tafalla" como le llamaban los estudiantes vascos con los que se reunía en Madrid hacia los años 35 y 36, decía que, una vez en el balcón, arengó dando mugidos a la muchedumbre. En este hecho hay dos circunstancias a notar: una es que el festival se celebraba el día de la Virgen de agosto, patrona de San Sebastián; y la otra, que el toro era navarro y no de Jaizkibel, como solían ser muchos de los toros que se lidiaban en la zona por aquella época. También en la plaza de Vitoria un toro llamado "Arbolario" saltó al tendido en una corrida de las "blancas" y se paseó por él. Pudo ser sacado a la calle, donde fue rematado a tiros; no causó mayores males, aunque sí grandes sustos."
Bi bertso-sail auetaz zerbait adierazi digutenak, berriz, Pasai San Juango zezenak Santiagoetan izan oi zirala esan dute. Baiña ori, bearbada, geroko oitura izan diteke; eta Almirante zezenarena, Jose Maria Busca Isusi zanak dionez, agian abuztuko Ama Birjiñetan gertatuko zan. >>
Doinua
aldatuDoinua ere aurrez aipaturiko Antonio Zavala idazlearen Xenpelar eta bere ingurua liburuan dago, eta honela dio:
<<Bi doiñu bildu ditugu, Pasaiako zezenaren bertso-sail au kanta al izateko. Lendabizikoa, Errenteriko Makazaga-ren Xenpelar'en hertsuak Iiburuxkatik artu degu. Bigarrena, berriz, ToIosako Jesus Elosegiren kuaderno batetik.>>
Lehena | Bigarrena |
Bibliografia
aldatuPasai Donibaneko Lintxua dendak 1981an Pasaiako herritik liburua [1] argitaratu zuen. 1981eko edizio horrek CD batekin eta parte hartzaile berriekin osatu zen. Herriko notizia bertsotan jarri zuenarekin hasi, Xenpelarrekin alegia, eta artista garaikideekin atondu: Mikel Laboak musikatutako bertsoak, Koldo Izagirreren azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz eta Joxe Alberdi “Donibane”-ren marrazkiak. Gainera, edizio berria euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez, galizieraz eta ingelesez kaleratu zen, hainbat itzultzaileren lanari esker; Xabier Paya, besteak beste.
Liburuak 48 orrialde + CDa ditu.
Xenpelar bertsolaria liburua Antonio Zavalak idatzia, 1981; eta Xenpelar eta bere ingurua baita ere Antonio Zavalak idatzia.