Ireki menu nagusia

Valentin Larrea Iturbe (Gabiria, Gipuzkoa, 1876ko abenduaren 27a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1970eko maiatzaren 10a) piano-jotzaile eta musikagile gipuzkoarra izan zen.

Valentin Larrea
Bizitza
Jaiotza Gabiria1876ko abenduaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1970eko maiatzaren 10a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea eta musikagilea

Bere aita Meliton Larrea Perez de Lazarraga Gabiriako organo-jotzailea zen eta berarekin egin zituen lehenengo musika ikasketak. 1893ko urrian, 17 urte zituela, Madrilgo Musika eta Deklamazioa Eskola Nazionalean sartu zen. Jose Tragó, Emilio Serrano eta Gimeno de Lerma piano, armonia eta konposizio eta organoko irakasleak izan zituen hurrenez hurren[1].

Gorenetako kalifikazioak izan zituen. Diplomak eta aipamenak Ruperto Chapí, Gerónimo Gimenez eta Tomás Bretónek firmatuta daude[2].

1898ko urrian Iruñeko Nuevo Casino Eslavako pianista izateko oposizioetan lanpostua irabazi zuen aho batez[2].

Aramendia boskotearen partaide izan zen. Iruña kafetegian eta Donostiako Continental hotelean kontzertuak eskaintzen zituen 1913 urtetik 1921era bitartean[1]

LanakAldatu

Bere obra ugaria eta bariatu da. Hona hemen pieza nabarmen batzuk[1]:

  • Orfeoi eta ahots zurien kororako moldatutako obrak.

Negra sombra, Aslixieras anduriñas eta Canción primaveral.

  • Arku instrumentuentzako obrak.

Andante, Scherzo, Meditación religiosa eta Andante religioso.

  • Soka laukote eta pianorako obrak.

Vals romántico, Intermezzo, Canción vasca, Donostia, Romanza en sol, La Perla del Océano, Bella Easo, Geno eta Picadillos.

SariakAldatu

Musikagile gisa oso saritua eta txalotua izan zen[1]:

  • Bilboko ateneoko musika lehiaketako lehen saria 1902an.
  • El heraldo de Madrid egunkariko musika lehiaketan  aipamen berezia izan zuen 1903an.
  • Irungo udaletxeko musika lehiaketako lehen saria 1930ean.
  • Iruñeko udaletxeak antolaturiko literatura eta musika lehiaketan lehen saria 1946an.
  • 1949ko otsailean laneko domina eman zitzaion 50 urtez Nuevo Casino Eslavako pianista izan zelako.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «A008 - Valentín Larrea» Guía de fondos Eresbil . Noiz kontsultatua: 2019-08-29.
  2. a b «Larrea Iturbe, Valentín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-29.