Liluraren kontra

Mikel Laboaren abestia Bertolt Brecht-en hitzekin (1969)

Liluraren kontra, edo Lilurarik ez hasierako bertsioan, euskal abesti herrikoia da. 1969an Mikel Laboak grabatu zuen Bertolt Brecht albumean Bertolt Brecht idazle alemanaren hitzekin.[1][2]

Liluraren kontra
Mikel Laboaren, Beñat Axiariren eta Berri Txarraken musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa, Beñat Axiari eta Berri Txarrak
Argitaratze-data1969
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaGoiztiri (diskoetxea)
Deskribapena
OinarrituaLiluraren kontra
HitzakBertolt Brecht
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa
Mikel Laboaren, Beñat Axiariren eta Berri Txarraken kronologia
Liluraren kontra Nahiz eta heriotza

Bertsioak aldatu

Abestiaren hainbat bertsio egin dira geroago, besteak beste, hauek:[3]

Bertolt Brecht-en olerkia aldatu

Jatorrizko poema Bertolt Brecht-ena da, alemanez idatzia 1929an ("Gegen Verführung").

Hau da Jose Angel Irigaraik sortu zuen itzulpena:

EuskarazLiluraren kontra[11] Alemanez (jatorrizkoa)Gegen Verführung[12] GaztelaniazEn contra de la seducción[11]

Lilularik ez!

ez dago itzultzerik

eguna atean dago

haize hotza dakar

ez da izango beste goizerik


Tronpatzerik ez!

bizitza ez da huskeria,

edan ase arte beretik

ez da aski izango

galtzear zaudelarik.


Kontsolatzerik ez!

denbora ez da luzea,

ustelak lurpera

bizitza da haundiena

galtzea, litzake galtzea dena.

Laßt euch nicht verführen!

Es gibt keine Wiederkehr.

Der Tag steht in den Türen;

Ihr könnt schon Nachtwind spüren

Es kommt kein Morgen mehr.


Laßt euch nicht betrügen!

Das Leben wenig ist.

Schlürft es in vollen Zügen!

Es wird euch nicht genügen

Wenn ihr es lassen müßt!


Laßt euch nicht vertrösten!

Ihr habt nicht zu viel Zeit!

Laßt Moder den Erlösten!

Das Leben ist am größten:

Es steht nicht mehr bereit.

No os dejéis seducir:

no hay retorno alguno.

El día está a las puertas,

hay ya viento nocturno:

no vendrá otra mañana.


No os dejéis engañar

con que la vida es poco.

Bebedla a grandes tragos

porque no os bastará

cuando hayáis de perderla.


No os dejéis consolar

vuestro tiempo no es mucho.

El lodo, a los podridos.

La vida es lo más grande:

perderla es perder todo.


Poemaren zati bat agertzen da Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuan. 103. orrian abesti honi keinu bat egiten diote Iturriaga, Cano eta Larratxe-k. Eszena surrealista batean Mikel Laboa basamortutik doa oso nekatuta eta egarri, arearen gainean leher eginda dagoela buru gainean duen xoxo beltzak poemaren zati bat dio: "edan ase arte beretik, ez da aski izango galtzear zaudelarik."

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Lau-Bost» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  2. «Liluraren kontra - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  3. «Badok.eus bilaketaren emaitza: Lilurarik ez» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  4. «Bertolt Brecht» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  5. «Euskal kanta berria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  6. «Lili purprea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  7. «60ak + 2» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  8. «Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  9. «Markak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  10. «Ugari - Mikel Laboa - Urretxu-Zumarragako zenbait lagunen omenaldi xumea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  11. a b «Liluraren kontra - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  12. (Ingelesez) Gómez Velasco, Alvaro. (2011-11-13). «Gegen Verfürung - Bertolt Brecht» MrFoxTalbot (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu