Egun da Santimamiña

Gabriel Arestiren poema, Mikel Laboak interpretatua
Egun da Santi Mamiña» orritik birbideratua)

Egun da Santimamiña edo Egun da Santimamina Gabriel Arestiren poema bat da. 1966an Mikel Laboak plazaratu zuen Jose Mari Arrizabalagaren musikarekin.[1]

Egun da Santimamiña
Mikel Laboaren olerkia eta musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakGabriel Aresti

Gabriel Arestiren poema izaki, egun herri-kanta bihurtu da eskubide osoz eta ohikoa da jaialdietan entzutea. Bertsolariek ere doinu hori erabili ohi dute koplatan aritzeko, leloa (Egun da Santimamiña...) koplarik koplarako tartean kantatuz.[2]

Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.
Esaten dizut egia
hau ez da usategia
erroi artean izan nitzaden
benetan ausartegia.
Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.
Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.
Bularrak moztu zizkaten eta
Euskalerriak diotsa,
solomu luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.
Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Mikel Laboa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Egun da Santi Mamiña - Melodías de bertsos - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak

aldatu