Gaberako aterbea Bertolt Brechten poema batean oinarritutako Mikel Laboaren abestia izan zen, lehendabizikoz 1972an Euskal Kanta Berria albumean agertu zena. 1989an Berriro, Hamabi diskoan berrargitaratu zuen.

Gaberako aterbea
Negu Gorriaken eta Mikel Laboaren musika-lana
Egilea(k)Negu Gorriak eta Mikel Laboa
Argitaratze-data1972
IzenburuaGaberako aterbea
Ezaugarriak
HitzakBertolt Brecht

Negu Gorriak taldeak 1990ean bere bertsioa egin zuen Txerokee, Mikel Laboaren Kantak omenezko albumerako. Taldeak lehenengo estrofatik hartu zuten bere izena hain zuzen ere:

«

Kontatu didate Nueva York-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat.

»


Gero irundar taldeak Negu Gorriak diskoaren barnean ere kaleratu zuen.

Kanpo estekak aldatu