Telmo Zarraonandia
- Artikulu hau Telmo Zarraonaindia futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarra (argipena)».
Pedro Telmo Zarraonandia Montoia (Erandio, 1921eko urtarrilaren 20a - Bilbo, 2006ko otsailaren 23a), Zarra izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Anaia Tomas ere futbolaria zen.
Telmo Zarraonandia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Erandio, 1921eko urtarrilaren 20a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Bilbo, 2006ko otsailaren 23a (85 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak |
ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 72 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 180 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak |
ikusi
|
BiografiaAldatu
Erandioztarra jaiotzez, 1940-41 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Valentziako futbol taldearen aurka. Athleticeko bigarren aurrealde historikoaren kidea izan zen. Guztira, hamabost denboraldi egin zituen taldean, 1940etik 1955. urtera bitarte. Liga bat, eta bost errege kopa irabazi zituen, guztira 277 partidu jokatuz.
Espainiako futbol ligan izandako goleatzailerik handiena izan zen, bere 252 goleko markak 60 urte baino gehiago iraun zuen.
Espainiar selekzioarekin hogei aldiz jokatu zuen, eta beste horrenbeste gol sartu zituen. Horien artean 1950eko Munduko Futbol Txapelketan Ingalaterrako selekzioaren aurka Espainiari garaipena eman ziona.
TaldeakAldatu
PalmaresaAldatu
- Liga 1 (1942-43)
- 5 Errege Kopa (1943, 1944, 1945, 1950 eta 1955)
- 6 Pichichi Saria (1944-45, 1945-46, 1946-47, 1949-50, 1950-51 eta 1952-53)
ErrekorrakAldatu
- Ligako goleatzaile handiena: 253 gol.
- Ligako denboraldi bateko goleatzaile handiena: 38 gol 30 partidatan.
- Errege Kopako goleatzaile handiena: 83 gol.
- Athletic Clubeko goleatzaile handiena: 333 gol.
- Pichichi Saria gehiago dituen futbolaria: 6.
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telmo Zarraonandia |