Julia Klaudia Gabilondo

Euskal idazlea

Julia Klaudia Gabilondo Arruza-Zabala, Jule Gabilondo bezala ezaguna[1], (Mungia, Bizkaia, 1902ko urtarrilaren 29a - Donostia, Gipuzkoa, 1994ko urtarrilaren 1a) Euskal idazlea izan zen.[2]

Julia Klaudia Gabilondo

Bizitza
JaiotzaMungia1902ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1994ko urtarrilaren 1a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta dendaria
Izengoitia(k)Jule eta Maite

Biografia aldatu

Julia Klaudia Gabilondo Mungiako Trobika kaleko 12an jaio zen. Santa María eta San Pedro elizan bataiatu zuen, Frantzisko Abaitua erretoreak. Bere ahizpa Inaziaren denda bat zuen Juliak Mungian. 1936ko Gerra ostean, Beasain eta Lazkaon bizi izan ziren aldi batez eta gero Donostiara aldatu ziren.

Euskaltzaletasuna aldatu

Juliak dendako lana bezain maitea zuen euskaraz irakurtzea eta idaztea. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" idazlearen lagun egin zen, Izan ere, Esteban Urkiaga, Laukizen jaio bazen ere, oso txikia zela Mungiaratu egin zen gurasoekin batera. Lauaxetaren lagun izateak euskal sua eta euskaraz idazteko gaitasuna gehitu zizkion Juliari. Gerra garaian, bestalde, hamaika bisita egin zien bi ahizpa dendariei Augustin Zubikarai ondarrutar idazleak ere.[3]

lanak aldatu

Juliak Eguna egunkarian sarri idazten zuen "Maite" izenordeaz, askotan lehen orrian. Abertzaletasunaren alde zein gudarien alde. Emakumezkoek gizartean eta aberrigintzan zuten eginkizunaz ere maiz idazten zuen.[4]

Saria aldatu

Julia Gabilondok 1930ean irabazi zuen, Donostian, Euskal-Esnalea elkarteak antolatutako saria, Nor da kementsuagoa, gizonezkoa ala emakumezkoa gaiaz. Julia Gabilondok bizkaieraz idatzi zuen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Bidegileak: emakumea euskal irakaskuntzan, emakume abertzale batza, emakumea euskal antzerkian, eusk. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 1997 ISBN 84-457-1217-9. PMC 907311165. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  2. Euskal emakume idazleak. .
  3. Landabaso, Goizalde. «Arantzazuko hartaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  4. «Efemerideak: 2002 / 1-25 / 2-1» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  5. «Mujeres homenajenado mujeres» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).