Masferrer garaikurra
txirrindulari lasterketa
Masferrer garaikurra urtero Gironan ospatzen zen txirrindularitza lasterketa klasiko bat zen, Mundo Deportivo egunkariaren sortzailea izan zen Narciso Masferrerren omenez.
Sortu zen urtetik, 1932, etengabe ospatu zen 1994 arte, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz eta 1948, 1961, 1962 eta 1982 urteetan izan ezik.
Lasterketa honetan garaipen gehien lortu dituena Txomin Perurena oiartzuarra da, hiru aldiz. Bere ondoren, garaipen gehien dituztenak, birekin, Jaume Alomar, Mariano Cañardo, Gabriel Company, Miguel Gual, Francesc Massip, Fernando Murcia, Antonio Andrés Sancho eta Dino Zandegù dira.