Hitzez eta Ahotsez Durangon 2014an zenbait euskaltzalek sortutako herri ekimena da. Helburua: Euskal literatura bultzatzea eta herritarrak euskaraz irakurtzera animatzea da.

Sarri, Hitzez eta Ahotsez, solasaldia, Izurtzako Etxeburun

Hitzaldiak, solasaldi dialogikoak, ipuin kontalari saioak, poesia emanaldiak eta jendaurreko irakurraldi girotuak antolatzen dituzte.

Historia aldatu

2014.urtean 6 euskaltzale batu ziren, liburuaren egunaren harira, irakurraldi maratoi jarraitu bat antolatzeko asmoz. Ideia herriko Durangon.com hedabidean Marisa Barrenak idatzitako Ametsetan zutabetik sortu zen.[1]Helburua herritarrak Euskal literaturara hurbiltzea izan zen. Izan ere, bildu zirenen ustez, irakurtzeko ohitura urria zen euren inguruan eta bultzada bat eman beharra ikusten zuten. Irakurraldia girotzeko, aldiz aurretik, hitzaldi eta solasaldiak egitea ere gehitu zuten.

  • Lehen edizioan Joseba Sarrionandiaren testuak irakurtzea erabaki eta Sarri, Hitzez eta Ahotsez izena jarri zioten izena ekimenari,[2][3]sarrera hitzaldia Joxemari Iturralderen eskutik. Berbaldi hartan, Iturraldek Joseba Sarrionandiaren lanaren inguruko zenbait zertzelada eman zituen. [4]Solasaldi dialogikoak egin ziren Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan eta Izurtzako Etxaburu dorretxean. Jendaurreko Irakurraldia berriz, Plateruena Kafe Antzokian.
  • 2019an Askatasuna Uxue Alberdi hizlari. Kontrako eztarritik liburuaren aurrekariak azaldu zituen.[16]
  • 2020-2021 Maitasuna Yolanda Arrieta.[17]Lorea Agirreren Maitasuna maiteminetik harago hitzaldiaz eman zitzaion hasiera Arte eta Historia Museoan. Mireia Delgado eta Uribarri Atxotegi durangarrek Maitasunaren material (ak) ikuskizuna eskaini zuten San Agustin Kultur Gunean (Bizenta Mogel Bibliotekeagaz alkarlanean atondutako ikuskizuna, San Agustin Kultur Gunearen laguntzaz). Irakurraldi girotua San Agustin Kultur Gunean egin zen, aforo mugatuaz. Mugak muga, aurreko urteetan bezala, zenbait lagunek eurek sortutako testuak irakurri zituzten: Paddy Rekalde, Josu Unzueta, Jose Julian Bakedano, Peru Magdalena, Andoni Barreña, Leire Narbaiza, Ane Arbeo, Markel Sanchez, edota Toni Atutxak. Ondorengo idazleen testuak irakurri ziren: Yolanda Arrieta, Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Mari Luz Esteban, Joxean Artze, Arantza Urretabizkaia, Goizalde Landabaso, Joxe Azurmendi, Eva Perez-Pons, Lizar Bengoa.[18]
  • 2022 Ametsak, Leire Bilbaoren poesia emanaldiarekin eman zitzaion hasiera, ondoren Joseba Sarrionandiaren hitzaldia, Arte eta Historia Museoan.[19] Jendaurreko irakurraldi girotua San Agustin Kultur Gunean egin zen.[20] [21][22]
  • 2023 Umorea. Beatriz Egizabal ipuin kontalariaren Baobo narrazio emanaldiarekin eman zitzaion hasiera Bizenta Mogel Bibliotekan.[23] Ane Labakaren hitzaldia Umorea disekzio-mahaian: nork, nondik, nola? Arte eta Historia Museoan eta Jendaurreko Irakurraldi Girotua Benita Uribarrena parkean.[24][25][26][27]

Edizio guztietako kartelak Imanol Larrinaga durangar artistak egin ditu.

Iruditegia aldatu

Joan zaizkigunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Ametsetan» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  2. Narbaiza, Leire. «Sarri, hitzez eta ahotsez» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. mbilbatua. (2014-05-14). «Sarri, hitzez eta ahotsez» Berrimet bloga (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. mbilbatua. (2014-05-14). «Sarri, hitzez eta ahotsez» Berrimet bloga (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  5. Narbaiza, Leire. «Itsasoa, hitzez eta ahotsez» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  6. «Eider Rodriguez eta itsasoa dira 'Hitzez eta Ahotsez' ekimeneko protagonistak» durangon.com 2015-01-26 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  7. Narbaiza, Leire. «Itsasoa, hitzez eta ahotsez» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. «HITZEZ ETA AHOTSEZ | 'Itsasoa' irakurgaia eta sortzaileentzat iturri» Mugalari Kultura 2015-01-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  9. «Amuriza, Hitzez eta Ahotsez -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  10. «Hitzez eta Ahotsez» Zornotzako Barnetegia 2016-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  11. «BIDAIA, HITZEZ ETA AHOTSEZ -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  12. «dotb.eus | "Bidaia, hitzez eta ahotsez" lemapean hasiko da gaur literatur ekimenaren IV. edizioa Durangon | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  13. «Gora Euskal Lurra! Gora Euskal Literatura! Gora Hitzez eta Ahotsez!» Zornotzako Barnetegia 2018-01-26 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  14. «'HITZEZ ETA AHOTSEZ' · Zazpi orduko maratoi literarioa Plateruenan» Mugalari Kultura 2018-04-30 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  15. «Hitzez eta Ahotsez: Entzumena gozarazteko literatur txatalak» durangon.com 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  16. «“Hitzez eta ahotsez” ekimena, Durangon» Nontzeberri 2019-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  17. «Hitzez eta ahotsez ekimenak irakurraldi girotua eskainiko du ostiral honetan Durangon» El Correo 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  18. «VIII. Hitzez eta Ahotsez, Durangon» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  19. «Joseba Sarrionandiak “amets hitzak hartzen dituen formak” izango ditu hizpide gaurko solasaldian» durangon.com 2022-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  20. «'Hitzez eta ahotsez 2022' arranca con cartel de Imanol Larrinaga, un recital poético de Leire Bilbao y una ponencia de Sarri» Mugalari Kultura 2022-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  21. (Gaztelaniaz) Sarrionandia participa en las jornadas literarias de Durango. 2022-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  22. «Hitzez eta ahotsezen irakurtaldi giroturako izen ematea ireki dute - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  23. HITZEZ ETA AHOTSEZ 2023 – Durangaldea. (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  24. «'Hitzez eta Ahotsez', pertsona ordezkaezinen hutsunearekin, kalean egingo da lehenengoz “herritar gehiagori irekitzeko”» MugaKultura 2023-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  25. Echevarría, Jan. (2023-03-22). «Umorea izango da IX. 'Hitzez eta ahotsez' zikloaren gai nagusia» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  26. «Umorea izango da Hitzez eta ahotsezen aurtengo gaia - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  27. «“Euskal Literaturan ere baditugu testu barregarriak”» durangon.com 2023-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).

Kanpo estekak aldatu