Andereño (ikastolak)
Andereño, euskaraz, emakumezko irakasle edo maistra izendatzeko modua da, baina bereziki erabili da euskarazko irakaskuntzan eta, are, ikastoletan, zeinetan 20. mendeko sorrera prozesuen historian andereñoek berebiziko garrantzi eratzailea izan zuten.
Historia
aldatu1940eko hamarkadatik aurrerako ikastolen bigarren sorrera-prozesuan, frankismoaren gordinenean Hego Euskal Herrian, ireki ziren ikastolak neurri handi batean andereñoren ekimenez izan ziren. 1944an, Donostiako guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki zuten Zipitriaren etxean. Harekin batera beste irakasle batzuk ere hasi ziren beren etxeetan, hala nola Amale Arzelus eta haren ahizpa Itziar, Faustina Carril, eta beste zenbait.[1]
Zipitriaren lana funtsezkoa izan zen, gerra aurreko tradizioarekiko lotura izateagatik eta pedagogi ikuspegitik aplikatu zituen ereduengatik, eta beste gehienek haren bidetik segitu zuten. Emakume Abertzale Batzakoa izana zen Zipitria gainera, eta EAB-ko beste emakume batzuk ere inplikatu ziren andereñoen mugimendua.[2]
Donostiako lehen andereñoak
aldatuElbira Zipitria andereñoaren ikastola-ereduaren lehen jarraitzaileak 1960ko hamarkadaren aurretik andereño hauek izan ziren, Donostian denak.
- 1950.ean Itziar Arzelus, bere etxean.
- 1954.ean Jone Forkada, Kale Nagusiko 2an, behean eta ondoren portuko San Pedro elizaren alboko etxean, lehen solairuan.
- 1955.ean Karmele Esnal, Artzai Onaren Plazan, 14an behean.
- 1957.ean Mari Karmen Mitxelena, portuko aipaturiko etxean; Mari Karmen Lasarte, Aingeru kaleko bere etxean; eta Faustina Carril, Alde Zaharrean, zenbait urtez bakarrik, eta 1965az geroztik Koro Egaña bere ilobaren laguntzarekin.
1960ko hamarkada
aldatuDonostiako adibideak eta Elbira Zipitriaren jarduna ezaguna egiten joan zen, eta herri askotan sortu zen galdera: zer egin ikastola bat martxan jartzeko? Andereñoa behar zen, lekua eta ikasleak ere bai. Andereñoen trebakuntzan, Zipitria bera inplikatu zen, eta harekin jardundakoan izan ziren, adibidez, hanko herrietan hasi zirenak:
- 1960.ean Kontxita Beitia Pasaian.
- 1962.ean Maritxu Mariezkurrena Hernanin.
- 1963.ean Maria Isabel Aldasoro Lazkaon, Puri Mariezkurrena Hernanin, Arantxa Mendizabal Lasarten eta Begoña Goia Hernanin.
Karmele Esnalek ere trebatu zituen beste batzuk, hala nola Itziar Ajuria Elgoibarren hasi zena, Mari Paz Artolazabal (Andoainen) eta Arantxa Idiazabal (Errenterian).
Formakuntza sistematikoagoa behar zelakoan, Zipitriak eta kidekoek Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia ere sortu zuen, 1964an. Egoitza honetan lehenengo urtean zortzi ikasle izan ziren; hauetatik hiruk magisteritza eta ondorengo oposaketak irabazita izan arren, ikastolarako bidea hartzea erabaki zuten eta praktikak eginez ikastolarako prestatzea.
1965tik, Andereñoen Erresidentziatik igarotako andereñoek ere, lanean hasi bezain laster, beste andereñogai batzuk prestatzeko ardura ere hartzen zuten.
Euskal Herriko maistra erreferenteak
aldatuEuskal Herriko maistra erreferenteetako batzuk dira hauek:
- Elbira Zipitria Irastortza
- Izaskun Arrue Goikoetxea
- Julia Fernández Zabaleta
- Marisa Barrena Larruzea
- Uri Ruiz Bikandi
- Kontxita Beitia Oiarbide
- Pilare Alba Loiarte
- Josefa "Pepita" Uritz Pi
- Elisa Uritz Pi
- Adela Ibabe Ortueta
- Libe Goñi Garate
- Karmele Esnal Zulaika
- Frantziska "Pakita" Arregi Goenaga
- Pilare Baraiazarra Txertudi
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sagastume, Feli Etxeberria; Goenaga, Frantziska Arregi; Aldasoro, Nekane Auzmendi. (2012). «Ikastola, lan kolektiboa, andereñoen memorian» EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK (17) (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ Oiarbide, Aintzane. (2022-10-16). «Ikastolen hazia -» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
Bibliografia
aldatu- Arregi Goenaga, Pakita (2022). Joanes Etxeberri andereñoaren erresidentzia. Txertoa. ISBN 978-84-71486-82-0.