Lubumbashi

Kongoko Errepublika Demokratikoko hiria

Lubumbashi (antzinako izena frantsesez Élisabethville eta nederlanderaz Elisabethstad) Kongoko Errepublika Demokratikoko hego-ekialdeko hiria da, herrialdeko handienetan bigarrena. Haut-Katanga probintziako hiriburua da 2015etik. 1208 metroko garaieran dago, Zambiako mugatik hurbil. 1.373.770 biztanle zituen 2019an.[1]

Lubumbashi
Lubumbashi
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kongoko Errepublika Demokratikoko probintziaHaut-Katanga
Izen ofizialaLubumbashi
Élisabethville
Элизабетвиль
Jatorrizko izenaLubumbashi
Geografia
Koordenatuak11°39′51″S 27°28′58″E / 11.6642°S 27.4828°E / -11.6642; 27.4828
Map
Azalera747 km²
Altuera1.208 m
Demografia
Biztanleria1.786.397 (2012)
628.346 (2010)
Dentsitatea2.391,43 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1910
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakHakkâri (en) Itzuli, Ndola (en) Itzuli eta Lieja

Merkataritza-gune eta industriagune garrantzitsua da: janari-industria, ehungintza, kimika-industria, eraikuntzarako gaiak eta, batez ere, kobre-ustiakuntza. Lobitotik (Angola) Lusaka (Zambia) eta Bulawayora (Zimbabwe) doan burdinbideak zeharkatzen du hiria. Unibertsitatea 1955ean sortu zuten. Artzapezpikutegi katolikoa.

Klima aldatu

Negu lehorreko klima subtropikala dauka, Cwa Köppen sailkapenaren arabera.


      Datu klimatikoak (Lubumbashi)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 26 26 26 27 26 25 25 27 30 31 28 26 26.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 21 21 21 20.5 18 16.5 16.5 18 21 23 22 21 20
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16 16 16 14 10 8 8 9 12 15 16 16 13
Euria (mm) 253 257 202 60 4 1 0 0 4 37 163 257 1238
Euri egunak (≥ 1 mm) 24 23 21 9 2 0 0 0 1 5 17 24 126
Iturria: weather2travel[2]

Erreferentziak aldatu

  1. DR Congo Top 20 Cities by Population. worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2019-7-2).
  2. Lubumbashi climate guide, weather2travel.com

Kanpo estekak aldatu