Limburgera
Limburgera Belgikako eta Herbehereetako Limburg erregioan hitz egiten den nederlandar taldeko dialekto multzo bat da. Aniztasun handia dago limburgeraren baitan, hainbat isoglosa zeharkatzen dute haren eremua (Uerdinger lerroa, Panninger lerroa, e.a.), beraz zaila da limburgeraz hitz egitea. Limburgera nederlandera eta alemanieraren arteko zubia da.
Limburgera | |
---|---|
Limburgs — Lèmburgs — Lèmbörgs — Limbörgs — Limburgsj — Limburgisj — Plat | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Herbehereak (Limburg) Belgika (Limburg eta Liègeko zati batzuk) Alemania |
Hiztunak | 1.600.000 (estimazioa) |
Ofizialtasuna | Herbehereak (erregio-hizkuntza gisa) |
Araugilea | Veldeke Limburg, Raod veur 't Limburgs |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak Franconian (en) Low Franconian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, V2 hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza tonala |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | li |
ISO 639-2 | lim |
ISO 639-3 | lim |
Ethnologue | lim |
Glottolog | limb1263 eta limb1265 |
Wikipedia | li |
Linguist List | vls-lim |
IETF | li |
Klasifikazioa
aldatu- Indoeuroparra
- Germaniarra
- Mendebaldeko germaniarra
- Behe-frankikoa
- Ekialdeko behe-frankikoa
- Limburgera
- Ekialdeko behe-frankikoa
- Behe-frankikoa
- Mendebaldeko germaniarra
- Germaniarra
Historia
aldatuLimburgerak nederlandera zaharrean du bere jatorria, ekialdeko behe-frankikoan hain zuzen. Mendebaldeko behe-frankikoa flandrieraren eta nederlanderaren iturria da. Ekialdeko behe-frankikoak, mendebaldekoak ez bezala, V. mendetik aurrera "Bigarren aldaketa kontsonantiko germaniarra" jasan zuen. Horregatik limburgerak edozein nederlanderaren dialekto baino alemaneraren antz handiagoa du.
Nederlandera batua sortzerakoan eskualde aberatsetako dialektoak hartu zituzten oinarritzat (Holandakoa, Zelandakoa), baita elite kulturalarenak (Brabantekoa, Flandesekoa) ere. Limburgerari ez zitzaion kasu handirik egin, hori del eta, gaur egun nederlanderarekiko distantzia nahiko handia da.
Frantsesaren eta alemanaren eragina
aldatuEuropako hiru kultur handien artean kokatuta dagoenez, limburgera haien hizkuntzetako arrastoak ditu.
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |