Bandalismoa aldatu

Egunon. https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/212.55.25.249 erabiltzailea azkar itxi behar dugu bandalismoa egiten jarraitzen baitu. Eskerrik asko. Eniisi Lisika (eztabaida) 10:11, 7 urtarrila 2021 (CET)Reply

@Eniisi Lisika:   Egina. Eskerrikasko abisuagatik. Horrelako kasuetan {{IP bandaloa}} txantiloia erabili dezakezu. Urte berri on eta ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 10:15, 7 urtarrila 2021 (CET)Reply

Infotaula automatikoan argazkia txertatzea aldatu

Aupa Lainobeltz!

Ikusi dudanez, argazkia wikidataren basean ez badago ezin da ipini ezta? Edo beste era batera egin daiteke? Eskerrik asko! —Aurreko iruzkin sinatugabea Trikumiku (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @Trikumiku: Bai, egin daiteke. Orokorrean egokiena wikidatan txertatzea da, argazki hori mundu guztiak ikusi eta aukeran erabili dezan. Kasu batzutan, nahiago izan dezakezu wikidatan dagoena ez beste argazki bat erabiltzea, adibidez futbolari bat euskal talde batekin jokatzen, jada jokalari hori kanpoko talde batean ari denean eta wikidatako argazkian kanpoko taldearen kamisetarekin agertzen denean. Horrelakoetan hurrengo kodea erabili dezakezu:
{{biografia infotaula automatikoa
|irudia=irudiaren_izena.jpg
|irudi oina=<small>irudi_oinaren_testua,_aukeran</small>
}}
Begiratu {{biografia infotaula automatikoa}} txantiloiaren dokumentazioa, aukera batzuk ikusteko. Hori bai, gogoratu wikidatatik hartu zein eskuz hartu irudiak beti Wikimedia Commonsen egon behar duela. Irudiak commons-era igotzeko, begiratu Wikipedia:Politikak/Irudien erabilera, eta gogoratu ezin dituzula Copyright duten argazkia igo.
Bide batez, gogoratu eztabaida orrietan idazten duzunean sinadura jartzea. Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:24, 9 urtarrila 2021 (CET)Reply

Eskerrik asko, @Lainobeltz:. -Trikumiku

Hello, Leire Garairi buruzko informazioa eguneratu behar duzu. aldatu

Nire alaba da. Nahi baduzu, eguneratuko dugu. 6 urtekin hasi zen pilotan. Orain 17 urte ditu. Palmaresa:

2019 Parejas Laboral Kutxa Emakume Master Cup.1.maila.txapelduna.(Pelota goxua)

2019 Lekeitioko Aste Santuko Torneo de semana santa. Eskuz. Txapelduna (Pelota goxua)

2019 III. Emakumezkoen Eskuz Lau t'erdiko Barasa altzariak saria. Txapelduna. Añorga.(Pelota mixta)

2019 4 t'erdiko Arabako XXIV Txapelketa.Neskak.Txapelduna.(pelota mixta)

2019 Europako junior jokuak (Moita, Portugal).Euskal Selekzioarekin. Joko Internazionala neskak: bronce. Wallball sub17 neskak: bronce. Pelota portuguesa neskak: oro. (Finala irabazi zuen)

2019 Campeonato femenino de Burlada 4 1/2..txapeldun (Pelota mixta)

2019 Campeona estatal categoría juvenil de frontball.

2019 Otadiko Santocristo 50.txapelketa. parejas femenino. Altsasu. Txapeldunak.(Pelota mixta)

2019 Donosti Gain-eko II. Binakako nesken txapelketako txapeldunak. Egia auzokoa .( Pelota mixta)

2019 Campeonato de 41/2 de Uharte. Txapeldun .( Pelota mixta)

2019 Toki- Alai Elkarteak antolatutako Gartzaron-go emakumezkoen binakako txapelketa.Txapeldun.(Pelota mixta)

2019 Primer Campeonato de Parejas femenino organizado por la empresa Garfe. Txapeldunak.(Pelota mixta)

2019 Emakume Master Cup ETB. 4 1/2. 2020 Emakume Master Cup Parejas Pelota Mixta . Txapelduna con Olatz Ruiz de Larramendi Eguzkilore13 (eztabaida) 22:12, 11 urtarrila 2021 (CET)Reply

—Aurreko iruzkin sinatugabea Eguzkilore13 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @Eguzkilore13: Agian zuk egin zenuen aldaketa hau, erregistatu gabe. Artikuluan zegoen erreferentziak 8 urtekin hasi zela zioen, eta aldaketa desegin nuen. Gogglen bilaketa egin egin dut, eta beste erreferentzia hau aurkitu dut, 6 urtekin hasi zela dioena, eta artikuluan aldaketa egin dut eta azken erreferentzia hau ezarri.
Palmaresari dagokionez, ba al dago errefentziarik? Ez dakit komenigarria den palmares osoa txertatzea, ala errelebanteenak jartzea. Aurrerantzean palmares hori hasten joango delakoan nago eta agian aipatzen dituzunetan errelebanteenak hautatzea komeni litzake, ahal dela erreferentziekin, palmaresaren atalak artikulu barnean duen pisua ekilibratua izan dadin.
Aldaketak zeuk egin ditzakezu, betiere idazkera entziklopedikoa mantenduz, eta, ama izanik, egiaztagarritasunarekin kontu berezia izanda.
Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:28, 11 urtarrila 2021 (CET)Reply

GZZMasterra lankidearen galderak (18:36, 26 urtarrila 2021) aldatu

Gazteleraz idatzita dagoen artikulu baten itzulpena argitarau nahi dut. Zer egin behar dut horretarako? --GZZMasterra (eztabaida) 18:36, 26 urtarrila 2021 (CET)Reply

Aupa @GZZMasterra: Content translation itzultzaile automatikoa erabili dezakezu. Hemen tresnari buruzko bideo bat:
Kontuan izan itzultzaile automatikoa lana errazteko dela, baina oraindik ere akats asko egiten dituela. Beraz, artikula argitaratu aurretik zuzenketak egin behar dira. Content translationen egiten dituzun aldaketak ez dituzu galduko, beraz, zati bat zuzendu eta argitaratu, gero beste zati bat eta horrela ibili beharrean, ahal den guztia zuzendu eta gero argitaratzea gomendatzen dizut, eta azken zuzenketak behar badira artikuluan bertan egitea.
Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:41, 26 urtarrila 2021 (CET)Reply

Leotardoak ez dira mallak aldatu

Kaixo @Lainobeltz: laguna, Leotardo orria sortu dut, eta wikidata elementu bat definitu ere bai. Zuk beste batekin lotu duzu, baina ez, leotardoak ez dira mallak edo alemanezko Strumpfhose. Leotardoak, Euskaltzaindiaren hiztegian definitu bezala, puntuzko jantzi bat da, alemanez Strickstrumpfhose, adibidez. Ez zegoen Wikidatan ez beste inongo hizkuntzatan, eta bai, lehen definizioa produktuarena horixe izan da... Ez dakit nola zuzentzen den Wikidatan zuk egin duzuna, mesedez zuzendu aurreko egoerara. Commons kategoria ere egin diot barren! --Luistxo (eztabaida) 17:20, 14 otsaila 2021 (CET)Reply

@Luistxo:   Egina Zuzenduta. Parkatu eragozpenak. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:33, 14 otsaila 2021 (CET)Reply
Eskerrik asko @Lainobeltz:, benetan egun pare batean bila ibili naizela, irudi eta kontzeptuetan ea posible zen ez ote zeuden Leotardoak, diren definizio zehatzean, lehenago Wikipedian definituak... eta ez. Harrigarriro, batzuetan euskaldunak izan gaitezke lehenak gauza bat definitzen Wikipedia OSOAN. --Luistxo (eztabaida) 17:45, 14 otsaila 2021 (CET)Reply
Bai @Luistxo:, neuk ere, leotardo hoiek beste Wikipediatan egon behar dutelakotan, hasieran gaztelerazko leotardoekin lotu ditut. Oker nenbilela ikusi eta, alemanezko Strumpfhose-kin lotu ditut ondoren, hor ere oker nenbilela ohartu gabe. Beno, zuzenduta :) Eskerrik asko azalpenagatik -Lainobeltz (eztabaida) 17:53, 14 otsaila 2021 (CET)Reply

Helbide kaltegarria aldatu

Aspalditik helbide honetik – https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/83.35.214.57 – etortzen diren ekarpenak desegiten ditut. Batzuetan bere ekarpenak ez dira kaltegarriak, baina sarritan artikuluen arteko loturak kentzen ditu eta ez dut ulertzen zertarako egiten du hori. Irtenbide bat? Eniisi Lisika (eztabaida) 20:10, 17 otsaila 2021 (CET)Reply

Aupa @Eniisi Lisika: Bai, pertsona horrek aldaketa txikiak egiten ditu, batzutan honak, baina esteka gorriak kentzeko ohitura txarra dauka. Behin @Theklan:ek blokea ezarri zion eta ohar bat ezarri, baina desblokeatzerakoan berdin jarraitu zuen, baita blokeo luze bat ezarri ondoren ere. Nik orain arte izan dudan jarrera aldeketak begiratu eta loturaren bat kendu badu automatikoki edizioa desegitea izan da. Ez dakit ze eritzi duzuen, blokeo luzea ezartzea hobea dela baderitzozue egin daiteke -Lainobeltz (eztabaida) 21:17, 17 otsaila 2021 (CET)Reply
Kaltea eragiten jarraituko badu blokea ezarri beharko dugula uste dut. Orain egunero lanpetuta nago eta ez dezaket bere aldaketa kaltegarri bakoitza desegin. Eniisi Lisika (eztabaida) 16:32, 18 otsaila 2021 (CET)Reply

Copyright urraketa aldatu

Kaixo. Arrisku-kapitalari buruz duzuen artikuluan, edukiaren zati handi bat egile-eskubide osoak atxikitzen dituen [1] webgunetik hartutakoa da. Webguneko honetako administratzailea zarenez gero, lehenbailehen testu hori ezabatzeko eskatzeko idatzen dizut. Milesker aurrez, Iñaki Calvillo (eztabaida) 16:35, 20 otsaila 2021 (CET)Reply

Aupa @Iñaki Calvillo: Artikuluari {{egile urraketa}} txantiloia jarri diot, eta mezu hau artikuluaren eztabaida orrian kopiatu dut, bide batez egilea abisatuz, egileak berak edo beste edonork artikulua zuzentzeko aukera izan dezaten. Astebetean erantzunik edo zuzenketarik ez badago ezabatu egingo dut.
Eskerrik asko abisuagatik. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:41, 20 otsaila 2021 (CET)Reply

Nika Melia aldatu

Hello can you translate this article Nika Melia in Basque? Thanks--ჯეო (eztabaida) 10:35, 21 otsaila 2021 (CET)Reply

Copyright urraketa (berriz) aldatu

Kaixo. Uren banalerroari buruz duzuen artikuluan, edukiaren zati handiena egile-eskubide osoak atxikitzen dituen [2] webgunetik hartutakoa da. Webguneko honetako administratzailea zarenez gero, lehenbailehen testu hori ezabatzeko eskatzeko idatzen dizut. Milesker aurrez, Iñaki Calvillo (eztabaida) 11:11, 24 otsaila 2021 (CET)Reply

: Aupa @Iñaki Calvillo: Artikuluari {{egile urraketa}} txantiloia jarri diot, eta mezu hau artikuluaren eztabaida orrian kopiatu dut, bide batez egilea abisatuz, egileak berak edo beste edonork artikulua zuzentzeko aukera izan dezaten. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:04, 24 otsaila 2021 (CET)Reply

"Mulato" artikulua ezabatu aldatu

Eguerdi on, "Mulato" artikulua hutsa ezabatu behar da eta sortu berria den "mulatoa" hor idatzi. Aldi berean "mulatoa"rekin berbideraketa egin. Ondo izan Lainobeltzǃ-Oraina (eztabaida) 14:52, 5 martxoa 2021 (CET)Reply

Arratsalde on Lainobeltzǃ Goikoa nik egin dut. Hasieran ez naiz konturatu nik neuk egin ahal nuela. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 15:05, 5 martxoa 2021 (CET)Reply
@Oraina: itzel! dagokion wikidata elementuarekin lotu dut :) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:09, 5 martxoa 2021 (CET)Reply

Inigoazti lankidearen galderak (12:13, 8 martxoa 2021) aldatu

Kaixo galder, (gizarte. Darwinismoa) testuaren mamia eta erreferentziak idatzi ditut, dena Joxe Azurmendiren liburutik. Bakarrik aurkibidea eta aiouak eta erreferentziak txukuntzea falta zait. Bota bistazo bat al duzunean. Agur!! --Inigoazti (eztabaida) 12:13, 8 martxoa 2021 (CET)Reply

Kaixo! Lainobeltz ez da Galder, ni bai! Oraintxe begiratuko dut. Theklan (eztabaida) 13:29, 8 martxoa 2021 (CET)Reply

Inigoazti lankidearen galderak (15:45, 8 martxoa 2021) aldatu

Kaixo Calder, oraintxe irakurri dut zure mezuan. Orain lantokian nago eta ezin dut editatu, baina gero begiratuko dut. Zer egitea gomendatzen didazu? Adibidez Azurmendiren testuaren zati batzuk jarri nire aipuekin?. Ondo izan! Iñigo --Inigoazti (eztabaida) 15:45, 8 martxoa 2021 (CET)Reply

Inigoazti lankidearen galderak (11:51, 9 martxoa 2021) aldatu

Kaixo Galder! egin ditut aldaketak. Zuk esan bezala, gaztelerazko testua itzuli eta Joxe Azurmendiren aipu batzuk sartu ditut konplementatzeko. Nire duda da nola egin aurkibidea eta aipuak eta erreferentziak. Ondo izan Galder! --Inigoazti (eztabaida) 11:51, 9 martxoa 2021 (CET)Reply

JulenA.Uzturpe lankidearen galderak (08:22, 17 martxoa 2021) aldatu

Kaixo, gomendatzen al didazu testu zailak zuzentzea ? --JulenA.Uzturpe (eztabaida) 08:22, 17 martxoa 2021 (CET)Reply

Aupa @JulenA.Uzturpe: ez dakit ondo ulertu dudan zure galdera.
Eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak dituzten artikuluei {{Zuzendu}} txantiloia jartzen zaie. Artikulu horiek kategoria honetan aurki ditzakezu. Behin beharrezko zuzenketak eginda zuzendu txantiloia kendu eta kitto.
Batzutan artikuluak beste hizkuntza batzutatik itzuliak izan dira. Horrelakoetan eztabaida orrian {{itzulia}} txantiloia jartzen zaie, beti egiten ez bada ere. Artikulu bat zuzentzen hasi aurretik eztabaida orria begiratu dezakezu, eta baita artikuluaren gaztelerazko eta ingelesezko bertsioa (gehienetan itzulpenak hizkuntza hauetatik egiten direla esango nuke), horrela artikulua itzulpen zuzen bat bada errazagoa da jatorrizkoa begiratuta zuzenketak egitea.
Ez dakit hori den jakin nahi zenuena. Gaizki ulertu badut, edo beste edozein zalantza, galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 10:17, 17 martxoa 2021 (CET)Reply

Babestu beharra dago aldatu

Egunon. Azkenaldian bandaloek orri hau - https://eu.wikipedia.org/wiki/Harry_Styles - erasotzen dute sarritan; orria babestu beharra dagoela uste dut. Eniisi Lisika (eztabaida) 14:23, 18 martxoa 2021 (CET)Reply

@Eniisi Lisika:   Egina Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:26, 18 martxoa 2021 (CET)Reply

Kaixo, lagunduko al zenidake Maryse Bastié hegazkinlari handiaren mekanikari pertsonalaren artikulua hobetzen eskerrik asko? --Kabrol8 (eztabaida) 12:01, 28 martxoa 2021 (CEST)Reply

Jonanzin lankidearen galderak (10:48, 30 martxoa 2021) aldatu

Naiz eta noizean behin aldaketa edota gehitu izan bi orrietan nire ekarpenak, ez dut batere menperatzen web honen erabilera, denbora asko beharko nuke hemngo erabilera osoa ikasteko. adibidez ez dut asmatzen nolola erantzun diteken jasotako mezueri... ez dakit hau bera ondo hari naizen ere... ikusiko dut zerbait erantzuten ba didazu. --Jonanzin (eztabaida) 10:48, 30 martxoa 2021 (CEST)Reply

Aupa @Jonanzin: mezu hau ondo idatzi duzu. Erabilera osoa menperatzeari buruz... tira, inork ez du erabilera osoa menperatzen. Gauzak egin ahala joan zaitezke ikasten, gauza berri bat egin behar duzunean hori nola egiten den ikasi eta horrela, pausuz pausu, konturatu gabe gero eta erosoago arituko zara.
Zerbait nola egiten den ez dakizunean, begiratu laguntza orrietan. Antzerako artikuluak nola egin diren eta hauen kodea begiratzea ere erabilgarri izaten da askotan. Bilatu ondoren oraindik zalantzak badituzu galdetu lasai.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:24, 30 martxoa 2021 (CEST)Reply

Mintegitxuetako edo Monte Carameloko artikuluan argazkia aldatu. aldatu

Kaixo, Mintegitxuetako artikuluan Masustegiko argazkia agertzen da. Aldatzen ahalegindu naiz baina ezin izan dut. Commonsen agertzen den argazkiren bat jarriko diotzu auzo txiki honi mesedez? Mila esker.-Oraina (eztabaida) 13:57, 22 apirila 2021 (CEST)Reply

@Oraina:: dirudienez Mintegitxueta artikuluko infotaula Masustegi artikuluaren kopia zuzena da. Iturburu kodea aldatuta ez legoke zertan arazorik izan behar, bai argazkia zein beste datuak moldatzeko. Basurtu-Zorrotza kategorian ez dut argazki egokirik aurkitu, eta Monte Caramelo bilatuta argazki hau bakarrik aurkitu dut. Aukeratu zein argazki nahi duzun, eta iturburu kodearekin arazoren bat badaukazu esan eta neuk egingo dut. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:21, 22 apirila 2021 (CEST)Reply
Gabon@Lainobeltz:: bai, artikuluko infotaula Masustegi artikuluaren kopia zuzena da. Beste infotaula bat sortu dezakezu eta topatu duzun argazki hori gehitu? Ez da oso ona baina beste bat ez dugun bitartean, gaitzerdi. Ia auzotxo horretara hurbildu eta argazki bat ateratzeko aukerarik (eta astirik) dudan. Eskerrik askoǃ -Oraina (eztabaida) 21:46, 24 apirila 2021 (CEST)Reply
@Oraina: moldatu dut infotaula, aipatutako irudia txertatuta, eta Masustegiri dagozkion datuak ezabatu eta Mintegitxuetari dagozkionak sartuz. Datu gehiago badituzu zeuk txertatu ditzakezu eta arazorik baduzu esaizkidazu datuok eta txertatuko ditut -Lainobeltz (eztabaida) 23:24, 24 apirila 2021 (CEST)Reply
Eskerrik asko Lainobeltzǃ Emon egurreǃ -Oraina (eztabaida) 17:23, 25 apirila 2021 (CEST)Reply

delete harassment on my Talkpage aldatu

Please clean the history WikiBayer (eztabaida) 22:26, 24 apirila 2021 (CEST)Reply

@WikiBayer: done -Lainobeltz (eztabaida) 23:45, 24 apirila 2021 (CEST)Reply

Ongietorriko bota hobetu beharra. aldatu

Kaixo berriro Lainobeltz. Konturatu naiz lankide berri askok ez dutela ongietorria izaten botaren bitartez. Agian hobetu daiteke edo beste barik ezin leike ezebez egin.

Zer deritzozu? Lankide berri guztiek zergatik ez dute zuzenean ongietorria izaten? Akatzen bat da edo bota horrela dabil?

Ba hori, hobetu badaiteke primeran, bestela horrela jarraitu behar. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 23:08, 24 apirila 2021 (CEST)Reply

Aupa @Oraina: Ongietorriak ematen dituen bota welcome.py botaren moldaketa da. Ondo ulertu badut, bot horrek Euskarazko Wikipedian erregistratzen direnei ematen die ongi etorria, ez ordea beste hizkuntza batzutatik datozenei, hau da, erdal hizkuntza batean erregistratu ondoren euskarazkoan editatzen hasi direnei. -sul parametroa gehitu diot (Welcome the auto-created users), ea hori den. Alderik somatzen baduzu esaidazu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:40, 24 apirila 2021 (CEST)Reply

JuanAbasolo lankidearen galderak (13:09, 28 apirila 2021) aldatu

Epa, Lainobeltz; Erabiltzailea sortu berri dut pare bat ekarpen egiteko asmoz.

Hala ere, jakin nahi nituzke pare bat kontu: a) ea bideo formatuko tutorialik-edo ba ote daukazuen. b) ea artikuluak sortzeko politikarik dagoen, interesgunen arabera-edo c) Txikipediaren inguruan, gauza berak.

Orain unibertsitatean irakasle nabil eta ikasleen lan bat wikipedian ekarpenak egitea izan ote daitekeen baloratzen ari naiz, nik orain dela 15 bat urte egin nuen antzera.

Kasualitatez, Telegram erabiltzailea bazina, eskertuko nizuke handik kontaktatzea (@JuanAbasolo naiz hor)

Izan ondo --JuanAbasolo (eztabaida) 13:09, 28 apirila 2021 (CEST)Reply

Komunikagaitasun aldatu

'Komunikagaitasuna' izenburura mugitu zuen @Kamiruaga lankideak lehenago "Komunikazio gaitasun" izenburua zeukan artikulua. @Lainobeltz lankideak izenburuari -a artikulua kendu zion, ondo, baina uste dut 'Komunikagaitasun' termino hori beste aukera batzuk baino askoz gutxiago erabiltzen dela. Erreferentziatuta dauden beste sinonimoak, erabiliagoak dira, bilaketa-motor batekin erraz ikus daitekeen legez. Uste dute, lagunartean eta testuinguru akademikoetan, gehien erabiltzen den terminoa "Komunikazio gaitasun" dela, eta agian, azken urteotan, "Komunikazio konpetentzia", erabiltzen diren aukeren artean laburrenak direlako, ziur aski.

Eskatzen dut: artikuluaren izenburua berriro ere, "Komunikazio gaitasun" ezartzea. GorkaAzk (eztabaida) 16:34, 20 maiatza 2021 (CEST)Reply

Patxi Xabier Lezama Perier and related articles aldatu

Hi. At metawiki m:Steward requests/Miscellaneous#Evading, puppetteer, crosswiki spam there has been concerns raised about the conflict of interest editing, spamming and sockpuppetry related to this article, and related articles. There is not the certainty that the person is notable, with some wikis having deleted the articles. If you have any information that could by useful to the stewards and global sysops, then we would appreciate your help and feedback. Thanks. Billinghurst (eztabaida) 14:30, 24 maiatza 2021 (CEST)Reply

I request the restoration of the article and all revisions made by Lainobeltz and Xabier Armendaritz. Facing the gallery Euskal Wikilarien Kultura Elkartea or EWKE is a group made up of active members of the Basque Wikimedia projects who are interested in organizing and participating in outreach activities at the level of the Basque Country. The Basque Wikimedians User Group does a disservice to its objectives of disseminating local and universal knowledge in Basque, promoting the use of Wikipedia in Basque by encouraging its editing and reading, increasing the number and quality of articles, and increasing the number of Wikimedia editors deleting this article.
User Billinghurst raises concerns and requests some information that may be useful to administrators and global system administrators, help, and feedback. (Does not request to delete the article).
1-Some wikis have removed this article just because of the "label", without discussing the deletion proposal and without checking reliable sources and references.
2-Other wikis have not removed the article. Robin Llwyd ab Owain has been working as Wales manager for Wikimedia UK and does not remove the article. Eliminate the label, just like the Galician wiki and many others. The Catalan wikipedia right now is discussing the deletion proposal and they say that by references the article would be admissible. Auñamendi is a reliable source and the entrance to the Euskadi Government website. Eliminating this article is disparaging, undervaluing, and calling into question the credibility of these Basque institutions as references and is doing Basque Wikipedia a disservice.
3-About conflict of interest editing, spamming and puppetry related to this article and other related articles.
The other articles are: Basque Museum, José Luis Zumeta, José María Jimeno Jurío, Auñamendi Encyclopedia, Basque Studies Society, Xabier de Lizardi, José María Iparraguirre, Emeterio Arrese, Bernardo Estornés Lasa, etc. [3]
As can be seen, the editor is dedicated to dissemination at the level of the Basque Country and also to dissemination at an international level. (Wikipedia in English). That is the reason for the "label" and the systematic harassment by English publishers.
—Aurreko iruzkin sinatugabea 85.84.35.98 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Eskerrik asko eta aurrera. Euzkadi ta askatasuna.
—Aurreko iruzkin sinatugabea 85.84.35.98 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Eskualdeko udalerrien tauletatik alkateen zutabea ezabatzea aldatu

Eskualdeen alkateak zaharrak dira, gehienak 2015eko hauteskundeetakoak dira, hau da, gaur egun ez dira ezer, beraz informazio okerra da. —Aurreko iruzkin sinatugabea Eusko Gudaria (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Eztabaida osoa: Lankide eztabaida:Eusko Gudaria#Eskualdeko udalerrien tauletatik alkateen zutabea ezabatzea

Ahal dudanean alkateak ere ipiniko ditut, eta beste hainbat datu eguneratu, baina oraingoz nahiago dut alkaterik ez egotea txarto egotea baino. Gai honekin zerikusirik ez duen duda bat, nongoa zara?

Aner lasa lankidearen galderak (15:54, 31 maiatza 2021) aldatu

zenbat da 2+2?? --Aner lasa (eztabaida) 15:54, 31 maiatza 2021 (CEST)Reply

Aupa @Aner lasa: Wikipedian txorakeriatan aritzea bandalismoa da. Horrela jarraitu ezkero blokeoa ezarriko zaizu. Wikipedia hobetzen asmo onez lagundu nahi baduzu, galdetu zalantzak lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:54, 31 maiatza 2021 (CEST)Reply

1951, ez 1952 aldatu

Kaixo Lainobeltz, Jesus López de Dicastilloren artikuluan jaiotze urtea aldatu dut, gaizki baitzegoen. Urteari lotutako artikuluetan aldaketa egin zenezakete? Eskerrik asko. —Aurreko iruzkin sinatugabea Azerain41 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @Azerain41: gaia Eztabaida:Jesus López de Dicastillo orrira daramat, hori bait da eztabaida honi dagokion tokia. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:34, 21 ekaina 2021 (CEST)Reply

Markel Olano aldatu

Kaixo Lainobeltz, idazten dizut atzo ibili zarelako Markel Olano artikuluan. Erabiltzaile bat/bi edizio-gerran sartu da, eta eskatu nahi dizut arreta jartzea. Erabiltzailea ez da eztabaidara sartu. Ondo izan -Iñaki LL (eztabaida) 18:24, 26 uztaila 2021 (CEST)Reply

HEC Paris aldatu

Kaixo. Egun on bat pasatuko duzula espero dugu. Mesedez, zergatik ezabatu zenuen nik sortutako HEC Paris artikulua. Europako negozio eskola onena da. Ikuspegi entziklopedikoak ugariak dira.--2A01:CB00:B51:3E00:21B1:6193:220:1911 11:06, 18 iraila 2021 (CEST)Reply

Kaixo 2A01:CB00:B51:3E00:21B1:6193:220:1911: Ezabatzearen arrazoia ez da gaiaren garrantzia, artikuluaren ulergarritasuna baino. Azken aldian artikulu asko sortzen dira euskarazko wikipedian itzulpen automatikoa erabiliz, baina itzulpen automatikoarenkin sortutako artikuluak, zuzenketa gabe, askotan ulertezinak dira, eta euskarazko wikipediari onura baino kalte gehiago egiten diote. IP batetik sortzen direnak gainera ia beti hor gelditzen dira inolako zuzenketarik gabe, eta horregatik ezabatu nuen.
Berreskuratu dut artikulua, baina zuzenketak behar ditu. Kontuan hartu artikulua orain dagoen moduan ez dela ulergarria, eta epe bat igarota zuzenketarik ez badago artikulua ezabatu egingo dela.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:46, 18 iraila 2021 (CEST)Reply

Miren Arantzazu Goñi artikulua aldatu

Miren Arantzazu Goñi etnografoaren datu biografikoetan jaioteguna zuzendu nuen: ez da 1925eko ekainaren 24a, otsailaren 24 baizik. Akatsaren jatorria, agian, Auñamendi Entziklopedia izango da, baina MA Goñi ezagutu nuenez, ziur dakit otsailaren 24ean jaioa zela. Zuzenketa ezabatu egin didazu eta berriz zuzentzeko eskatzen dizut. Ez horregatik.

—Aurreko iruzkin sinatugabea EOregiGoñi (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @EOregiGoñi: Google bilaketa eginda, aurkitu dudan erreferentzia bakarra Auñamendirena da, ekainaren 24a dioena, eta beraz, Wikipediako egiaztagarritasun politika jarraituz hori hartu behar ontzat. Bestelakorik dioen erreferentziarik badaukazu hemen edo artikuluan bertan aipatu dezakezu, zuzenketa egite aldera. Auñamendikoak ere ohartu ditzakezu, hori bait da iturri primarioa. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:21, 27 iraila 2021 (CEST)Reply

NikolasTxantxo lankidearen galderak (17:05, 6 urria 2021) aldatu

Kaixo!!

Erdarazko artikulu baten itzulpena egiten nabil baina ez dakit nola esleitu edo asignatzen den artikulu hori nik daukadala.

Eskerrik asko! --NikolasTxantxo (eztabaida) 17:05, 6 urria 2021 (CEST) HezkunReply

Aupa @NikolasTxantxo: ez dut galdera ulertzen. Hezkuntza proiektuarekin zerikusia dauka? -Lainobeltz (eztabaida) 23:58, 6 urria 2021 (CEST)Reply

Birzuzenketa bikoitza aldatu

Gabon Lainobeltz! Aizu Jatorri deitura "Jatorrizko deitura" izena jartzen saiatu naiz, hori baitu izendapen zuzena (Euskalterm). Aldiz, badago birzuzenketa orri bat izen horrekin, eta ez ditu uzten aldatzen. Auzi hau konpontzerik? -Iñaki LL (eztabaida) 23:17, 22 urria 2021 (CEST)Reply

Bufff, uste dut bastanteko nahasmena dutela Euskaltermen. Ahaztu goikoa, ondo segi! -Iñaki LL (eztabaida) 23:22, 22 urria 2021 (CEST)Reply

Eskertza aldatu

Uste dut noiz edo noiz esan dizudala, baina badaezpada, berriro ere: eskerrik asko euskarazko Wikipedian egiten duzun lan tekniko horren guztiarengatik. Zu gabe, desordena eta kaosa askoz handiagoa izango litzateke. Ea ikusten garen! Theklan (eztabaida) 12:58, 4 abendua 2021 (CET)Reply

Eskerrikasko @Theklan:. Ba neuk ere eskerrak ematen dizkizut zuri eta beste wikilari guztioi, azken baten hau talde lana baita. Ondo izan, ta bai, ea noiz ikusten garen :) -Lainobeltz (eztabaida) 13:04, 4 abendua 2021 (CET)Reply

Avidalurre lankidearen galderak (18:44, 17 abendua 2021) aldatu

Kaixo, Suklaro-egur artikulua sortu dut, bilatzailean idazten dudanean ez da azaltzen, ez dakit zergaitik, eskerrik asko --Avidalurre (eztabaida) 18:44, 17 abendua 2021 (CET)Reply

Aupa Avidalurre: dirudienez edukia zure lankide orrian idatzi duzu ( Lankide:Avidalurre ), baina artikulua bera sortu eta edukia bertara eramatea falta zaizu. Begiratu laguntza orri hau: Laguntza:Proba_orria eta bertako bideoa, eta saiatu artikulua argitaratzen. Arazoren bat badaukazu, esan lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:48, 17 abendua 2021 (CET)Reply

Teles47 lankidearen galderak (11:37, 2 urtarrila 2022) aldatu

Kaixo! Mila esker lehenik eta behin. Erreferentziak: Momentuz, aldatzen ari naizen artikulua ingelerako artikulua jarraituz ari naiz garatzen. Bertan, hainbat erreferentzia daude, ingelesez. Egokia da erreferentzia hauek erabiltzea? (Beti ere bertan aipatzen den informazioa dagoela ziurtatuz). Bestalde, zenbait erreferentzia ordainpekoak dira. Zilegi da hauek erabiltzea? Izan ere, ezin dut ziurtatu informazio hori erreferentzia horretan dagoenik. Hala balitz, artikuluan emandako informazioa ezabatu beharko nuke, ezta? Mila esker --Teles47 (eztabaida) 11:37, 2 urtarrila 2022 (CET)Reply

Aupa @Teles47: Bai, egikia da ingeleszko artikulutik edukia dakarzunean erreferentziak ere ekartzea. Ordainpeko erreferentziak erabiltzea ere, egiaztatzeko zailagoa izan arren, zilegi da. :Ondo izan eta urte berri on, -Lainobeltz (eztabaida) 13:24, 2 urtarrila 2022 (CET)Reply
Osatuko nuke hau esanez: nahiz eta sarbiderik ez izan, erabili bertan dauden erreferentziak. Ingelesezko wikipedian jendetza dago, eta, normalean, artikulu garrantzitsuetan begiratu eta ziurtatu dituzte. Euskaraz horiek kopiatzea da praktikarik onena. Theklan (eztabaida) 15:46, 2 urtarrila 2022 (CET)Reply

How we will see unregistered users aldatu

Hi!

You get this message because you are an admin on a Wikimedia wiki.

When someone edits a Wikimedia wiki without being logged in today, we show their IP address. As you may already know, we will not be able to do this in the future. This is a decision by the Wikimedia Foundation Legal department, because norms and regulations for privacy online have changed.

Instead of the IP we will show a masked identity. You as an admin will still be able to access the IP. There will also be a new user right for those who need to see the full IPs of unregistered users to fight vandalism, harassment and spam without being admins. Patrollers will also see part of the IP even without this user right. We are also working on better tools to help.

If you have not seen it before, you can read more on Meta. If you want to make sure you don’t miss technical changes on the Wikimedia wikis, you can subscribe to the weekly technical newsletter.

We have two suggested ways this identity could work. We would appreciate your feedback on which way you think would work best for you and your wiki, now and in the future. You can let us know on the talk page. You can write in your language. The suggestions were posted in October and we will decide after 17 January.

Thank you. /Johan (WMF)

19:15, 4 urtarrila 2022 (CET)

Artikulu baten "Informazio-iturria" aldatu

Aupa, Lainobeltz Adelaide Cabete artikulua itzuli dut portugesetik. Gaztelaniazko itzulpenean ikusi dut hau txertatu dutela:

Fuentes

   Esta obra contiene una traducción 30 de marzo de 2013 derivada de «Adelaide Cabete» de Wikipedia en portugués, concretamente de esta versión, publicada por sus editores bajo la Licencia de documentación libre de GNU y la Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported.

eta egokia iruditu zait. Neuk ere txertatuko dut, baina zalantzak ditut estekak ezartzeko (negritaz jarri ditudanak estekak dira artikuluan): --- Zein da bertsioa? Zelan dakit data? --- Zein dira editoreak? --- Euskaraz ere lizentziak berberak izango dira, ezta?

Eskerrik asko! Joseintx - 22-01-27

Aupa @Joseintx: itzultzaile automatikoa erabili duzula adierazeko {{Itzulia2}} txantiloia erabiltzen da, txantiloi horrek sortuko luke goian aipatzen duzunaren testu baliokidea. Begiratu txantiloiaren dokumentazioa eta egin aproba. Arazoren bat badaukazu esan lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:16, 27 urtarrila 2022 (CET)Reply
Aupa berriro, @Lainobeltz.Txantiloi:Itzulia2 erreferentzien atalean txertatu dut, Txantiloi:Itzulia eztabaida orrian, eta Txantiloi:Itzulia erref kanpo esteketan. Arazorik ez. Bueno, eskerrik asko eta gero arte. Joseintx (eztabaida) 11:56, 28 urtarrila 2022 (CET)Reply

JonMG98 lankidearen galderak (15:23, 1 otsaila 2022) aldatu

Nola itzuli dezaket euskarara wikipediako beste artikulu bat? --JonMG98 (eztabaida) 15:23, 1 otsaila 2022 (CET)Reply

Aupa @JonMG98: Errazena Content translation tresna erabiltzea da, Elia.eus itzultzailea hautaturta. Begiratu Elia Euskarazko Wikipedian: nola erabili, eta egin aproba. Arazoren bat baduzu esan. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:52, 1 otsaila 2022 (CET)Reply

Erabiltzaileen blokeoak aldatu

Kaixo! IP bat blokeatzen duzunean, saiatu ez blokeatzen kontuak sortzeko aukera. IP horietako asko eskola sareetakoak dira, eta blokeatzen ari gara eskola guztiei kontu berriak sortzea. Segi fin! Theklan (eztabaida) 13:36, 4 otsaila 2022 (CET)Reply

@Theklan: Ados -Lainobeltz (eztabaida) 13:39, 4 otsaila 2022 (CET)Reply

Vandalism in Frantzisko Xabierkoa aldatu

Hi Lainobeltz, sorry for writing in English. Frantzisko Xabierkoa is being vandalized by Berezi:Ekarpenak/Meckkk and some IPs. Didn't finde a report page immediately, hope you can help. Johannnes89 (eztabaida) 09:46, 11 otsaila 2022 (CET)Reply

Thanks! Johannnes89 (eztabaida) 09:47, 11 otsaila 2022 (CET)Reply
@Johannnes89: vandals blocked. Thank you! -Lainobeltz (eztabaida) 09:49, 11 otsaila 2022 (CET)Reply

Hello aldatu

Hi, I am an administrator on my local wiki (tw). I bumped into your wiki somewhere last month and I was automatically welcomed by your bot. This interests me so much and I would like to create one for my local wiki. I would be excited if you guide me to create one for my local wiki. Thank you -- Robertjamal12 (eztabaida) 18:46, 20 otsaila 2022 (CET)Reply

Hi @Robertjamal12: The bot I'm using is Pywikibot, here the Installation manual. I have installed it on Linux (first time on Debian and now on Mint). Can be intalled on Windows, too.
For automatic welcome, I used welcome.py script. In this script I added a line in netext= section (about line 240) with this code:
'eu': '{{Ongietorria}} %s',
for you would be something like
'tw': '{{welcomemessage}} %s',
being welcomemessage (or the name you choose) a previously created template with your welcome message.
Hope this helps, let me know if you have a have any problem. Have a good day -Lainobeltz (eztabaida) 19:44, 20 otsaila 2022 (CET)Reply
Yes it does but I bet it won't be easy for me. I literally don't know anything about developing though. I don't know my way around coding and python stuff, quiet weird -- Robertjamal12 (eztabaida) 21:11, 20 otsaila 2022 (CET)Reply
@Robertjamal12: I have some experience in Linux, but not in python. You don't need to know python to run the bot, just follow the manual, step by step, to install the bot.
  1. create a user for the bot; give to this user bot permissions
  2. install the bot following Installation manual
  3. if login goes wrong, something is missing; if goes well, installation is completed
  4. you need python if you want to write your own scripts, but there are some useful scripts already done. Choose one and try it.
  5. ...
I think it's worth the effort, you will find some script that is useful for you
Have a goog day, -Lainobeltz (eztabaida) 09:44, 21 otsaila 2022 (CET)Reply
Hi, Please how do I create the bot and give the permissions in instruction 1 -- Robertjamal12 (eztabaida) 17:10, 25 otsaila 2022 (CET)Reply
Ive done everything but I get this error pywikibot.exceptions.NoUsernameError: Username "Robertjamal12@Robertjamal12bot" does not have read permissions on wikipedia:tw -- Robertjamal12 (eztabaida) 20:12, 25 otsaila 2022 (CET)Reply
@Robertjamal12: to get bot permissions, ask a Bureaucrat on your wiki to get bot permission to the account you created for the bot. The bot should work whith this permission. -Lainobeltz (eztabaida) 11:07, 26 otsaila 2022 (CET)Reply
Hi, please there are no Bureaucrat on my wiki. -- Robertjamal12 (eztabaida) 16:40, 26 otsaila 2022 (CET)Reply
@Robertjamal12: So you need a global Bureaucrat, I suppose, I don't know. May be the same who gave you administrator permissions -Lainobeltz (eztabaida) 23:28, 26 otsaila 2022 (CET)Reply
Ok, this is very helpful. Thank you Robertjamal12 (eztabaida) 09:07, 27 otsaila 2022 (CET)Reply

LetyClavr lankidearen galderak (12:57, 5 martxoa 2022) aldatu

Kaixo! ba al dago nire izenarekin egin ez ditudan aldaketa horiek nireak egiteko modurik? Mila esker!! --LetyClavr (eztabaida) 12:57, 5 martxoa 2022 (CET)Reply

Aupa @LetyClavr: Aukera bat anonimoki egin dituzunak ezabatzea, gero erregistratu eta berriz txertatzea da.
(@Theklan:, uste dut hau hemendik datorrela, ez dakit dashboard-ekin edo beste eraren bat dagoen) -Lainobeltz (eztabaida) 13:07, 5 martxoa 2022 (CET)Reply
Bai, errazena da esaten duzuna: ezabatu (gorde) eta berriro itzuli aurrekora. Honela kontabilizatzen dira. Theklan (eztabaida) 14:53, 5 martxoa 2022 (CET)Reply

Laguntza eske aldatu

Kaixo! Laguntza eske nator. Eta @Ibarreusk ere deitzen dut, ze badakit hau txukun egin ohi duela. Gauza da wikiemakume dominadunak proiektua jarri dugula martxan, eta nahiko ondo atera da parte-hartze aldetik, baina orokorrean desastre ikasleen idazteko gaitasunaren aldetik. Ari naiz pixkanaka hori konpontzen, baina kategorizatzen ere badago lan nahiko. Ez dakit posible duzu[e]n olinpiar jokoetako kategoriak sortzea: urte bakoitzeko kirolak, adibidez. Honek lan nahiko aurreztuko luke gero kategorizatzeko. Zuek esan ahal duzuen, bestela... lasai, pixkanaka! Theklan (eztabaida) 11:31, 7 martxoa 2022 (CET)Reply

@Theklan: Bai, ikasleek artikulu andanak egiten dituzte, baina ez dirudi gero horiek wikitzeko arduradunik dagoenik. Ni neu ez naiz nire ohiko lantxoak egin eta hauek ere egitera heltzen. Nahikoa pixkanaka artikuluei formatu minimoa emotearekin. Bestela oso-oso pixkanaka izan beharko da... agian ez da erraza irakasleen inplikazioa lortzea, baina uste dut artikuluak txukuntzearen ardura beraiena izan beharko litzakeela: "metrailetarekin" sortutako artikulu wikitugabe andana zuzentzen ibiltzeak denbora larregi eskatzen du horretan bizpairu wikilari motibatuta mantentzeko... -Lainobeltz (eztabaida) 12:07, 7 martxoa 2022 (CET)Reply
Azken aste eta hilabeteetan horrelako artikulu eskasak "txukuntzen" saiatu naiz. Hala ere, ez naiz gehiegi sartu idazketaren kontuarekin (lan asko eta denbora gutxi horretarako). Letra mota eta bestelako txukunketak egin ditut. Bestalde, kategorizatzen lagundu dut, batez ere, herrialdeen araberako kategorizazioekin bereziki (Poloniako atletak edo Errusiako igerilariak bezalakoak). Urte bakoitzeko kirolak egia esan ez ditut sortu, zeren eta ez dakit kategori berri horietan nola sartu jada sortuta dauden beste artikuluak.
Hau da, adibidez, demagun 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak kategoria sortzen dudala. Jada urte horretako atleta askoren artikuluak sortuta daude. Nola jakin dezaket zeintzuk diren eta nola ahal diren kategoria horretara pasa? Automatikoki egin daiteke? Ibarreusk (eztabaida) 13:15, 7 martxoa 2022 (CET)Reply

Heriotza-data ezezaguna aldatu

Aupa, Aitor. Elisa Augusta da Conceição Andrade artikulua itzuli dut portugesetik. Emakume horren heriotza data ez dut inon ere topatzen. Kategorietan jakin dut data EZEZAGUNA dela ipintzen, baina infotaulan oraindik ere bizirik balego bezala agertzen da (167 urte edukiko lituzke). Ez dakit wikidatan edo non eta nola jarri beharko nukeen datu hori ez dela ezaguna. Eskerrik asko! Joseintx

Aupa @Joseintx: Wikidatan heriotza data ezezaguna dela adierazteko, heriotza data propietatea zabaldu, eta datua sartzeko kutxatxoaren ezkerrean agertzen den hiru laukitxikitxodun irudia klikatu. Klikatzerakoan baliorik ez, ezezaguna eta balio automatikoa sartzeko aukera emango dizu, ezezaguna aukeratu. Sartu dut datua wikidatan, baina ezabatu ta berriz sartu dezakezu, aproba egiteko.
Hori bai, infotaulan ezezaguna ondoren parentesi artean zenbat denbora igaro den jartzen du, hori infotaularen txantiloiaren diseinu kontua da, ez dakit nola konpondu.
Arazoren bat badaukazu esan, ondo izan -Lainobeltz (eztabaida) 18:34, 8 martxoa 2022 (CET)Reply
Aupa, @Lainobeltz. Aproba egin dut eta arazorik ez.
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 18:43, 8 martxoa 2022 (CET)Reply

Ed Sheeran aldatu

Hi Lainobeltz, we don't know each other: I'm Nima and I'm an Italian patroller, who often deals with correcting vandalisms on other Wikipedia. Thanks for your revert on Ed Sheeran, but I get the impression it's wrong. If you see the link indicating the year it is poorly filled in, as well as misleading [4]. If you want you can also contact me in my Wikipedia It talk [5]. Maybe if you contact me it is appropriate to speak English. Thank you. A greeting --Nima Tayebian (eztabaida) 10:35, 15 martxoa 2022 (CET)Reply

@Nima Tayebian: Yes, the problem was here, which is clearly a vandalism act, but mistakenly I reverted your revision to another bad edition. Now It's ok. Thank you very much, have a goog day -Lainobeltz (eztabaida) 10:46, 15 martxoa 2022 (CET)Reply
thank you too Lainobeltz and have a nice day!--Nima Tayebian (eztabaida) 10:49, 15 martxoa 2022 (CET)Reply

Question from Killimo on Lankide:Killimo/Proba orria (13:45, 28 apirila 2022) aldatu

Kaixo, Hasi berria naiz. Zuen bideo tutorialak ikusi ditut. Oso praktikoak dira, baina ni baldar xamarra. Uste dut gaizki sartu naizela. Proba orrian sartu nahi nuen, baina konturatu naiz, zuzenean argitaratzeko orrian nagoela. Ezta? --Killimo (eztabaida) 13:45, 28 apirila 2022 (CEST)Reply

Killimo lankidearen galderak (14:07, 28 apirila 2022) aldatu

Orain konturatu naiz, baietz, froga orrian nagoela. Baina nire zalantza da: bideoan ALDAKETA ARGITARATU aukera emanda, froga orriko aldaketak gordetzen dira, argitaratu gabe. Hori ulertu dut behinipein. Baina nire froga orrian, ORRIALDEA ARGITARATU aukera agertzen zait, eta nire zalantza da, ea berau klikatuta artikulua argitaratu egingo den. Nik oraindik ez dut argitaratu nahi baina bai aldaketak gorde. --Killimo (eztabaida) 14:07, 28 apirila 2022 (CEST)Reply

Aupa @Killimo: Orain harte (apirilaren 28ko 14:30ak) gorde dituzun aldaketa bakarrak nire eztabaida orrian egindakoak dira (ikus Berezi:Ekarpenak/Killimo)
ALDAKETA ARGITARATU agertzen da sortuta dagoen orri batean egindako aldaketak argitaratzeko. Zure proba orrian ORRIALDEA ARGITARATU agertzen zaizu, oriandik orri hori sortu gabe dagoelako. ORRIALDEA ARGITARATU sakatzerakoan editatu duzun edukia gordeta geldituko da (zure proba orrian), eta hortik aurrera, berriz editatzen hasten bazara ALDAKETA ARGITARATU agertuko zaizu, orrian jada sortuta dagoelako.
Behin proba orrian daukazun edukia artikuluan argitaratzea nahi duzunean, artikulua sortu behar duzu (ez badago lehendik sortuta) eta proba orriko edukia bertan kopiatu, Horretarako jarraitu online ikastaroko 5. bideoaren azalpenak (Artikuluak sortu)
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:51, 28 apirila 2022 (CEST)Reply
Ongi da. Orain bai, ulertu dut. Mila esker zure laguntzagatik! Killimo (eztabaida) 15:02, 28 apirila 2022 (CEST)Reply

Argazki bat biografia infotaulari gehitu aldatu

Arratsalde on Lainobeltzǃ

Gehituko diozu Pablo González Yagüeren infotaulari bere argazkia? Nik igotakoa da baina ez dakit egiten. Commonsen dago. Mila eskerǃ -Oraina (eztabaida) 21:54, 28 apirila 2022 (CEST)Reply

Aupa @Oraina:   Egina wikidata elementuan irudia adierazpena gehitu, eta balioan fitxategiaren izena jarrita. Ondoren, orria freskatu eta kitto :) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:30, 28 apirila 2022 (CEST)Reply
Eskerrik askoǃ Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 22:32, 28 apirila 2022 (CEST)Reply

Mjaretxabaleta lankidearen galderak (09:22, 2 maiatza 2022) aldatu

Egun on! Artikulu berri bat idatzi nahi dut, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformari buruzkoa. Nondik hasi ere ez dakit! Edukiak zuzenean sartzen hasiko naiz? Edo hobe dokumentu baten bildu, egituratu eta txukundu eta gero hemen txertatu? --Mjaretxabaleta (eztabaida) 09:22, 2 maiatza 2022 (CEST)Reply

Aupa @Mjaretxabaleta: Egokiena edukia proba orrian lantzea da, eta behin edukia ondo dagoela deritzozunean artikulua sortu (ez badago lehendik sortuta) edo sortuta dagoen artikuluan txertatu. Begiratu laguntza orriak. Bertan dauden bideotutorialak lagungarri egingo zaizkizu. Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:30, 2 maiatza 2022 (CEST)Reply
Bi artikulu argitaratu ditut, kostata baina uste dut orain ulertu dudala nola funtzionatzen duen. Ahal izango zenuke bi artikuluok gainbegiratu, dena ondo dagoela ziurtatzeko? Agian egiturari/edukien antolaketari buruzko gomendioren bat ere egin ahal didazu. Eskerrik asko! Mjaretxabaleta (eztabaida) 15:06, 2 maiatza 2022 (CEST)Reply
Aupa @Mjaretxabaleta: Orokorrean ondo daude.
Estiloari dagokionez, normalean artikulu barnean ez ditugu kanpo estekak jartzen, barne estekak hobesten ditugu, eta kanpo estekak artikulu bukaeran jarri bere atalean. Horregatik, Industria Berriaren SPRI hiztegia artikuluaren hasieran zegoen kanpo esteka letra lodi bihurtu dut, eta kanpo esteka bere atalera eraman dut, artikulu bukaeran. Era berean, Euskaltermera bideratzen zuen kanpo esteka kendu eta barne esteka jarri dut. Egiturari buruzko argibideak estilo gidan aurkituko dituzu.
Kategoriei dagokionez, pixka bat findu daitezke, begiratu Laguntza:Kategoria.
Espero dut lagungarri izana, ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:56, 2 maiatza 2022 (CEST)Reply
Oso lagungarria, benetan. Eskerrik asko! Mjaretxabaleta (eztabaida) 08:04, 3 maiatza 2022 (CEST)Reply

Lanean txantiloia dutenak aldatu

Kaixo! Lanean txantiloia duten artikuluak hilabete honetako lehiaketan HUHEZIko ikasle talde bat dira. Ez egin, mesedez, zuzenketarik, hurrengo astea amaitu aurretik, irakaslearekin landuko baitituzte horrelakoak. Segi fin! Theklan (eztabaida) 14:20, 3 maiatza 2022 (CEST)Reply

@Theklan: ados, ondo izan -Lainobeltz (eztabaida) 14:21, 3 maiatza 2022 (CEST)Reply

Please block User:Sir.NACHIT aldatu

This User:Sir.NACHIT is a pure vandal and trolling on a lot of projects including this project, could you help me to block him? Thanks a lot.--PAVLOV (eztabaida) 12:54, 5 maiatza 2022 (CEST)Reply

Already locked. PAVLOV (eztabaida) 13:26, 5 maiatza 2022 (CEST)Reply

Killimo lankidearen galderak (20:06, 5 maiatza 2022) aldatu

Kaixo Lainobeltz: Sortu dut artikulu bat: biografi bat (Izaskun Madariaga Iragorri) bere txantiloia ipintzen saiatu naiz, baina ez dut lortu. Badakit Wikidatan datuak sartu behar direla eta gero sistemak berak txertatzen duela edo horrelako zeozer. Badago tutorialen bat edo hau dena azaltzen duena? --Killimo (eztabaida) 20:06, 5 maiatza 2022 (CEST)Reply

Aupa @Killimo: Begiratu Laguntza:Wikidata. Horrez gain, ingelesez m:Wikidata/Help daukazu. Bideo luze bat ere badago ingelesez: A Gentle Introduction to Wikidata for Absolute Beginners -including non-techies!-. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:15, 5 maiatza 2022 (CEST)Reply
Oso ondo. Begiratuko ditut. Mila esker :-) 83.213.175.235 14:33, 6 maiatza 2022 (CEST)Reply
Aupa Lainobeltz:
Azkenean, Laguntza:Wikidata begiratuz, lortu dut txantiloia txertatzea. Mila esker! Killimo (eztabaida) 21:34, 6 maiatza 2022 (CEST)Reply

Hainbat arazo Wikipediarekin aldatu

Kaixo, hainbat arazo ditut Wikipedian edizioak egiterakoan, eta zugana jokatzen dut lehenengo aurkitu dudan administratzailea zarelako.

Lehenik eta behin, ez dit uzten irudiak txertatzen artikuluetan. Blokeatuta nagoela jartzen dit. Bestetik, zalantza bat dut, nola gehitu ditzaket irudiak infotaula automatikoetan?

Eskerrik asko. Trikumiku (eztabaida) 02:19, 13 ekaina 2022 (CEST)Reply

Aupa @Trikumiku: hasi duzu saioa ala erregistratu gabe zabiltza? agian lanean ari zaren IP-a dago blokeatuta, horrela bada begiratu saioa hasita ahal duzun, bestela kopiatu hemen agertzen zaizun blokeo mezua.
Irudiak txertatzearena infotaula bakoitzaren araberakoa da, batzuetan |irudia=irudiizena.jpg parametroa pasatuta txertatzen da. Begiratu, adibidez {{biografia infotaula automatikoa}} txantiloiaren dokumentazioa.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 10:20, 13 ekaina 2022 (CEST)Reply

LTA aldatu

Hi Lainobeltz, sorry for writing in English. Could you block Berezi:Ekarpenak/212.55.12.214 for vandalism? Locking at the block log [6], I would recommend a long time period. -- Johannnes89 (eztabaida) 09:58, 14 ekaina 2022 (CEST)Reply

@Johannnes89: Done. Blocked for a month. Thank you -Lainobeltz (eztabaida) 14:31, 14 ekaina 2022 (CEST)Reply

Joxe Azurmendi aldatu

Kaixo Lainobeltz, Joxe Azurmendi orritik aurkibidea desagertu egin da, eta poesia ataleko bigarren poema desitxuratu da. Ez dakit orri hortako zure edizioek zerikusirik duten edo nire mugikorra gaizki dabilen. Emango zenioke begiratu bar? Milesker —Aurreko iruzkin sinatugabea Ketxus (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @Ketxus: Aldaketak egon dira wikipediako orrien diseinuan, eta orain aurkibidea orriaren ezkerrean agetzen da "flotatzen", orrian behera egiterakoan. Ez dakit mugikorreko bertsioko aurkibidea ere aldatu den. Poemak nik ondo ikusten ditut, agian bakoitzaren nabigatzaile eta bereizmenaren arabera batzutan ez da ondo ikusiko.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:43, 18 ekaina 2022 (CEST)Reply

Killimo lankidearen galderak (13:07, 20 ekaina 2022) aldatu

Eguerdion, Sarrera berri bat egin dut: Aitziber Arnaizen biografia. Biografi Txantiloia sartu dut baina ez dira datuak ageri. Berdin Eduki-taula: ez da ageri automatikoki. Zer egin ote dut gaizki? --Killimo (eztabaida) 13:07, 20 ekaina 2022 (CEST)Reply

LORTU DUT ZUZENTZEA. WIKIDATAN ZEGOEN ARAZOA: EZ NEUKAN ONDO GORDETA DATU BAT. HALERE, HORRETAZ GAIN, EZ DA AGERTZEN EDUKI TAULA AUTOMATIKOKI... —Aurreko iruzkin sinatugabea Killimo (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @Killimo: Aldaketak egon dira wikipediako orrien diseinuan, eta orain aurkibidea orriaren ezkerrean agertzen da "flotatzen", orrian behera egiterakoan (ordenagailuko bertsioan). Ez dakit mugikorreko bertsioan aldaketarik egon den. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:44, 20 ekaina 2022 (CEST)Reply
A bai, egia!
Ondo geratzen da ba!
Mobilean betiko moduan agertzen da: Eduki Taula zerrenda despegable gisa agertzen da eta klikatuz agertzen da edukia. Ondo baita.
Mila esker eta gabon. Killimo (eztabaida) 23:23, 20 ekaina 2022 (CEST)Reply

Eskerrik asko Wikidatarako loturagaitik! aldatu

Kaixo, mila esker wikidatako lotura egin izanagaitik MrBeast artikuluan. Ni saiatu nintzen baina ez zuen asmatu. Txantilloiekin ta wikidatako loturekin ezin asmatuta nabil. Ea tutorialenbat edo aurkitzen dudan. Bixintxo (eztabaida) 12:21, 28 uztaila 2022 (CEST)Reply

Aupa @Bixintxo:: agian lagungarri izango dituzu Laguntza:Wikidata, ingelesez m:Wikidata/Help, Laguntza:Txantiloiak eta Wikiproiektu:Txantiloien automatizazioa. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:38, 28 uztaila 2022 (CEST)Reply

Nik sartutako txantiloiak arazo iturri? aldatu

Arrastion Lainobeltz:

Ez dakit ingelesetik itzuli eta euskal wikipedian oraintsu sartu ditudan txantiloi batzuetan zerbait konpondu behar den.

Txantiloiak ondo dabiltzala uste dut, baina "Aurkibide txantiloiak" kategoriakoak direla jarri dut eta orain ba dirudi kategoria horretan txantiloiez gain haiei erreferentzia egiten duten sarrerak ere agertzen direla.

Dakizun bezala, sartu dudan txantiloi bat "Txantiloi:Nekazaritza eta lorezaintzako tresnak" izenekoa da eta txantiloi hori "Kategoria:aurkibide txantiloiak" kategorian agertzea ondo dagoela uste dut baina "aihotz", "igitai" edo "sega" moduko sarrerak ez. Agian ondo dago (bertako txantiloiak non erabiltzen diren jakiteko) baina susmagaria egiten zait.

Badakizu arazoaren iturria nik sartutako txantiloietan dagoen eta, egotekotan, zer egin dezakedan hura konpontzeko?

-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 18:25, 28 uztaila 2022 (CEST)Reply

Aupa @Jon Peli Oleaga: aldaketa hau egin dut {{Tresna motak oin}} txantilioan , horrek bidaltzen zuen kategoria:Aurkibide txantiloiak kategoria {{Nekazaritza eta lorezaintzako tresnak}} txantiloira eta errebotez artikuluetara. Uste dut hori dela bila zenbiltzana.
Bide batez, euskaraz ez daukagun artikuluetarako (adibidez << en:Belarra mozteko artazi >>) formatu hori erabili beharrean << Belarra mozteko artazi (en) >> formatua erabiliko nuke. Lehenengo kasuan, beste norbaitek artikulua sortzen badu eta txantiloia aldatu ez, txantiloiak ingelesezkora bidaltzen jarraituko luke. Bigarren eran, ingeleserazko lotura mantentzen da, baina euskarazkoa sortzerakoan jada erabilgarri dago txantiloian.
Edozein zalantza edo proposamen esan lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 00:17, 29 uztaila 2022 (CEST)Reply
Eskerrik asko; txarto zebilena konpontzeagatik.
Proposatzen didazunari buruz:
Nik estekak honela jartzen ditut: <<:en:ingelesezko_artikulua|en:euskarazko_artikulua>> eta Euskal Wikipedian erabiltzen diren arauetara egokitzeko horren ordez <<:en:ingelesezko_artikulua|euskarazko_artikulua_(en)>> jartzea egokia eta egin beharrekoa dela uste dut; ezin dugulako norberak asmatutako konbentzioak erabiltzen ibili; eta egingo dut. Baina horrela aldatzen den gauza bakarra estekaren itxura da (ez bere helburua) eta euskarazko artikulua sortuko denean estekaren helburua ez da aldatuko automatikoki. Badago esteka bakar baten helburu alternatiboak jartzeko modurik? Badago, zein da? Jon Peli Oleaga (eztabaida) 11:18, 29 uztaila 2022 (CEST)Reply
:Aupa @Jon Peli Oleaga: Ez dut ezagutzen eta ez dut uste era erraz batean behintzat "esteka kondizionalak" jartzeko aukera dagoenik. Artikulua sortzerakoan ere ezin txantiloia automatikoki aldatu. Baina aipatutako formatuarekin erdal hizkuntzara lotura mantentzen da (parentesi hartean dagoen hizkuntza kodeak erdal hizkuntzako artikulura esteka dauka), gorriz artikuluak euskaraz izango lukeen izena definitzen/proposatzen dugu, eta artikulua sortzen den momentuan estekak urdin jarriko zen automatikoki eta soberan legoke erdal hizkuntzara esteka, baina jada irakurleak euskarazkora jotzeko aukera du.
Irakurlea zuzenean erdal hizkuntzara bidali beharrean, aukera hori mantendu bai, baina lehentasuna ematen diogu artikulua sortzeko aukera erakusteari eta behin artikulua sortuta txantiloi aldatu gabe ere euskarazkora esteka edukitzeari.
Ikus, adibidez Wikiproiektu:Tolosaldepedia/Egiteke. Aurkibidea ez bada ere, formatuaren erebileraren adibide on bat da, txantiloietan erabiltzeko modukoa. Bertan artikulu batzuek hizkuntza lotura bat daukate jatorrizko artikulura. Kasuan kasu hizkuntza desberdina ere badago, kasu batzutan egokiagoa izan daitekeelako iturritzat hizkuntza batekoa ala bestekoa hartzea.
Adibidez:
1960ko ziklokros munduko txapelketa (ca)
hemen adibidez, ca hizkuntz kodean (katalana) katalanerazko artikulura esteka dago, hizkuntza horretako artikulua iturritzat hartzea egokiena delakoan; erdal hizkuntzara esteka mantentzen da. Esteka gorrian artikuluaren euskarazko izena proposatzen da, eta norbait artikulu hau sortzera esteka honetatik badator artikuluaren izenburua jada badauka; eta, behin artikulua sortuta euskarazko artikulara bidaliko du lehen esteka gorri zen horrek.
Espero dut ondo azaldu izana, horrela ez bada edo edozein zalantza, desadostasun edo proposamen badaukazu esan lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:26, 29 uztaila 2022 (CEST)Reply
O.K. Ulertu dudala uste dut.
Bi esteka jartzea proposatzen duzu, bata bestearen atzean.
Horrela egingo dut.
Euskal ordezkoa zein izan behar den argi ez daukadanean ez dakit zer izango den hobe: artikuluaren izenbururako burura etortzen zaidana jarri, nahiz eta, agian, ez izan egokiena; edo burura etortzen zaidana eta haren atzean galdera-marka, horrela sartuko den artikulu berria eta txantiloia automatikoki lotuta egongo ez diren arren.
Hasteko bigarren bidea hartuko dut; argi gera dadin izan daitekeela nik proposatutako artikulu izenburuak egokienak ez izatea. Jon Peli Oleaga (eztabaida) 19:07, 29 uztaila 2022 (CEST)Reply
Aupa @Jon Peli Oleaga: nik uste egoki deritzozuna jartzearekin nahikoa dela, galdera marka horrek zalantzak sortu ditzakeelakoan. Wikipediako politiketan arau orokor batzuk aurkitu ditzakezu, eta hitz teknikoen itzulpena askotan Euskalterm]-en aurkituko duzu. -Lainobeltz (eztabaida) 21:26, 29 uztaila 2022 (CEST)Reply

Kategoriak aldatu

Aupa, lagun! Zure laguntza eske natorkizu. Kategoria zuhaitz bat nola sortu behar dudan jakin nahiko nuke. Demagun "Arrantzale" kategoria sortu nahi dudala, horren ondoren, Orioko arrantzaleak, Hondarribiko arrantzaleak eta Bermeoko arrantzaleak azpikategoriak sortu nahiko nituzke, eta, ondoren, Orioko arrantzaleen 2020ko harrapaketak artikulua, 2021eko harrapaketak eta abar. Nola sortzen dut zuhaitza? Badakit lehen Kategoria:Arrantzale sortu behar dudala, baina nola lotzen dizkiot azpikategoriak? Kontuan izan hau guztia adibide bat baino ez dela. Mila esker zure erantzunarengatik. Joxan (eztabaida) 13:19, 2 abuztua 2022 (CEST)Reply

Aupa @Joxan Garaialde: izatez kategoria guztiak azpikategoria ere badira, kategoria batek bete behar duen baldintza bakarra gutxienez beste kategoria baten egotea baita. Horrela, aipatzen duzun "Arrantzale" kategoria "Arrantza" kategorian sartuko zenuke, gutxienez. Kategoria bat beste barruan sartzeko artikuluekin egiten den moduan egiten da.
Begiratu hurrengo orriak, bertan nahiko azalpen dauzkazu
Ondo izan, Lainobeltz (eztabaida) 17:05, 2 abuztua 2022 (CEST)Reply
Mila esker Joxan (eztabaida) 18:46, 2 abuztua 2022 (CEST)Reply

Arazoa sarrera berri batekin aldatu

Arrtsalde on Lainobeltz:

Igitai sarrera berrituan helbururik gabe agertzen dira esteka batzuk, eta helburu horietako batzuk sartzen saiatu naiz; hasteko <<Kama (iskilu japoniarra)>> sartzen saiatu naiz.

Sarrera sartuta dago, igitai sarreratik bertara joan ahal da, dagozkion beste hizkuntzetako sarrerekin lotuta dago eta izenburu osoa sartuz gero sartu ahal zara sarrera horretan; baina izenburua sartzen zoazenean ez dozu lortzen inolako laguntzarik eta izenburuarekin asmatzea zaila da: hau da kama (i segidaz hasten den beste sarrerarik ez dagoenez hori sartu bezain laster laguntza moduan agertu beharko zen Kama (iskilu japoniarra) izenburu duen sarrera bat dagoela baina ez da agertzen.

Zer egin beharko nuke hori konpontzeko?-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 19:46, 2 abuztua 2022 (CEST)Reply

Aupa @Jon Peli Oleaga: bilatzailean kama (i sartuta agertzen ez bada artikulua berria delako izango da. Nik uste bihar edo etzi, behin katxeak errefreskatuta, agertuko dela. Bestela bai, zerbait gertatzen da. Horretaz gain, izen alternatiboentzako birzuzenketak erabili ditzakezu.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:19, 2 abuztua 2022 (CEST)Reply
Eskerrik asko Jon Peli Oleaga (eztabaida) 20:24, 2 abuztua 2022 (CEST)Reply

Privacy issue aldatu

Hi! You may want to contribute to the discussion at wikidata:User talk:Are cashews green. Bovlb (eztabaida) 01:24, 3 abuztua 2022 (CEST)Reply

block request aldatu

Dear @Lainobeltz, Please block this user: vandalism, Greetings, Drummingman (eztabaida) 20:26, 23 iraila 2022 (CEST)Reply

@Drummingman: Blocked. Thank you :) -Lainobeltz (eztabaida) 21:48, 23 iraila 2022 (CEST)Reply

Jon García aldatu

Gabon Lainobeltz

Ikusiko duzunez aldaketa batzuk egin ditut "Jon García"rekin. Baina orain gainontzeko hizkuntzen loturak txarto daude. Gauza batzuk konpondu behar diraː 1) Jon García (argipena) gainerako hizkuntzekin lotu, argipen orririk balego (ez nago ziur). 2) Jadanik berbideraketa duen Jon García, gainontzeko hizkuntzekin deslotu eta aldiz Jon García Aguado beste hizkuntzekin lotu berriro baina bi izen abizenekin, orain dagoen moduan.

Ez dakit ondo azaldu naizen. Ordu txiki hauetan erdi lo nabil eta. Ondo izan txoǃ Oraina (eztabaida) 23:08, 9 urria 2022 (CEST)Reply

@Oraina:   Egina Ondo izan :) -Lainobeltz (eztabaida) 11:34, 10 urria 2022 (CEST)Reply

Garalarranaga lankidearen galderak (13:12, 15 azaroa 2022) aldatu

Kaixo Lainobeltz Ikusi duzu argitaratu dudan artikulua? Zer iruditzen zaizu?

Zer egingo dut beste orrialde bat sortzeko? Froga orrian dagoena ezabatuko dut? --Garalarranaga (eztabaida) 13:12, 15 azaroa 2022 (CET)Reply

@Garalarranaga: Matxarda Talde Feminista Anarkista eta Autonomoa artikuluari buruz ari bazara, ederto dago. Zure proba orrian nahi duzuna egin dezakezu, idatzi, ezabatu...
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 00:02, 16 azaroa 2022 (CET)Reply

EnekoPer lankidearen galderak (12:19, 22 azaroa 2022) aldatu

Kaixo. Ez dakit zergatik, baina nahiz eta artikulua idazten hasten naizenean "proba" orri batean aldaketak gordetzen diren, berriz sartzen naizenean idatzita neukana ezabatzen da eta proba orrian ez da ezer agertzen. Ez dakit ea beste leku batean idatzi behar den, edo gordetzeko era desberdin bat dagoen. --EnekoPer (eztabaida) 12:19, 22 azaroa 2022 (CET)Reply

Aupa @EnekoPer:: idatzitakoa gordetzeko emon "Aldaketak argitaratu" botoiari. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:14, 22 azaroa 2022 (CET)Reply

Pello Irakasle lankidearen galderak (12:19, 24 azaroa 2022) aldatu

Kaixo! Pello naiz. Eretza Berri IPIko irakaslea. DBH4n hainbat artikulu sortu edo hobetzeko proiektua daukagu, baina gure ikastetxeko IPa blokeatuta dago. Izan ere, zuk egin zenuen. Zer egin dezakegu blokeo hori kentzeko? Ala blokeoa berez amaitzera itxaron behar dugu? --Pello Irakasle (eztabaida) 12:19, 24 azaroa 2022 (CET)Reply

Aupa @Pello Irakasle: zein da IP-a? kenduko dut, baina bandalismo ekintzak izanez gero berriz blokeatzea gerta daiteke. Onena, bakoitzak bere kontua etxean (edo ikastetxean IPa blokeatuta ez dagoenean) sortzea. IP-a blokeatua egon arren erregistratutako erabiltzaileek saioa hasi eta normal editatu dezakete. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:33, 24 azaroa 2022 (CET)Reply
Kaixo!
Blokeatutako IPa, edo haietariko bat behintzat hau da: 150.241.155.242
Eskerrik asko! Pello Irakasle (eztabaida) 11:05, 28 azaroa 2022 (CET)Reply
Kaixo Pello. IP hori nik blokeatu nuen, orain dela hilabete baino gehiago, eta orain ez dago blokeatua. Hemen ikus dezakezu bertatik egin direnak: https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/150.241.155.242. Ez dute zertan zure ikasleak izan behar, IP horiek dinamikoak baitira. Hala ere, Lainobeltzen gomendioa jarraitu: ikasle bakoitzak bere kontua sortzen badu, IP blokeoak ez die eragiten. Theklan (eztabaida) 11:08, 28 azaroa 2022 (CET)Reply

User:Joseintx:Zelan konpondu argipen orri bat? aldatu

Aupa, Lainobeltz.

Frantsesetik itzultzen ari naizen artikulu batean esteka egin beharko nuke 'Endingen (Argovia)' izeneko artikulu batekin, baina halakorik ez dago euskaraz. Egon badago Endingen izeneko argipen orri bat, baina bere edukia ez da egokia: 'Endingen' desberdinen zerrenda eman ordez, existitzen ez den 'Endingen (Argovia)' artikuluari dagokion informazioa ematen du.

Ez dakit zelan zuzendu!

Gero arte eta eskerrik asko!

Joseintx (eztabaida) 19:00, 5 abendua 2022 (CET)Reply

Aupa @Joseintx: izatez euskarazko artikulua Argoviako herriari buruzkoa da, baina okerrez frantzesezko artikuluarekin beharrean argipen orriarekin lotuta zegoen. Zuzendu dut. Orain Endingen (Argovia) frantsesezko fr:Endingen (Argovie) artikuluarekin lotuta dago. Momentuz Endingen birzuzenketa gisa utzi dut, nahi baduzu birzuzenketa kodea kendu eta argipen edukia gehitu ahal diozu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:43, 5 abendua 2022 (CET)Reply
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 14:19, 7 abendua 2022 (CET)Reply

Barkamen eskaera eta galdera aldatu

Egunon,

Zurekin kontaktua lortzeko bide bakarra hau ikusi dut, ez baitakit zure izenik... Beno nire mezua hau da:

Ekuazio diferentzialen orriarekin lanean ari nintzela bi aldiz zapaldu dizkizut zure zuzenketak..., barkamen eskaera horregatik da. Baina uste dut azkenean ondo laga dudala artikulua.

Orain galdera: Artikuluari kanpo esteka bezala Ingeniaritzako irakasle batek ekuazio diferentzial linealen inguruan euskaraz sortutako bideo batzuk jarri ditut, bideoak youtubekoak dira. Esteka horiek jartzea egokia al da? (erantzuna posta elektronikoz bidaliko bazenit zoragarria litzateke ;-) joseba.makazaga naiz ehu.eus domeinuan ere.

Ondo segi, Joseba Joseba.makazaga (eztabaida) 11:18, 20 abendua 2022 (CET)Reply


Aupa @Joseba.makazaga: hemen erantzuten dizut, erantzuna beste norbaitentzat erabilgarria balitz aukera izan dezan irakurtzeko.
Lasai zuzenketen zapalketagatik. Ohituta nago tamalez, izan ere, content translation tresnaren arazo bat da, itzulpena zatika egiten denean, zati berri bat argitaratzerakoan aurretik egin diren aldaketak zapaltzen dituela. Hau ekiditeko, itzulpen bat zatika egin nahi bada, lan egiteko era egokia itzulpena norberaren proba orrian argitaratzea da, eta zati bat gehitzen den bakoitzean bertatik artikulura kopiatzea. Horrela ez dira zapaltzen beste lankide baten egin ditzakeen ekarpen edo zuzenketak.
Youtubeko bideoei dagokienez, ondo daude, eta dagokien tokian. Eskertzen da gainera euskerazko eduki didaktiko eta erabilgarria izatea :)
Beste edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:52, 20 abendua 2022 (CET)Reply

Question from Dpezquerra on Lankide:Dpezquerra/Jajsj (12:58, 31 abendua 2022) aldatu

kaixo, barkatu, nola gordetzen da artikulua argitaratu gabe? --Dpezquerra (eztabaida) 12:58, 31 abendua 2022 (CET)Reply

Aupa @Dpezquerra: zure Proba_orrian gorde lana, eta behin landuta daukazunean, artikulua sortu / artikulura gehitu. Urte berri on, -Lainobeltz (eztabaida) 14:56, 31 abendua 2022 (CET)Reply
"Lainobeltz/2021-2022" erabiltzailearen orrira bueltatu.