Uren banalerro
Uren banalerroa elkarren ondoan dauden bi isurialde hidrografikoren arteko muga da. Banalerroaren alde banatara eroritako euri-urak arro edo isurialde bakoitzeko ibai nagusiek jasotzen dituzte azkenean, eta itsasoratzea toki oso urrunetan gerta daiteke.

Urkiolako santutegiaren teilatuak uren banalerro bat osatzen du[1]: argazkian ezkerrean ageri den teilatu-hegalean erortzen diren urak Kantaurira joango dira, eskuin hegalean erortzen direnak Mediterraneora.
Euskal Herrian uren banalerro argi bat dago, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak banatzen dituena.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Urkiolako Santutegia - Abadiñoko Ondare Arkitektoniko» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).