Wikiproiektu:Txantiloien automatizazioa

Txantiloien automatizazioa posible da orain Wikidatari esker. Wikiproiektu honen helburua egiten denaren berri ematea da, eta ahal den heinean lanak banatu eta proposamenak jasotzea. Azken helburua litzateke txantiloi bakar batekin automatikoki behar den txantiloia txertatzea. Baina horra iristeko bide luzea dugu aurretik.

EgindakoaAldatu

OinarrizkoakAldatu

  • {{biografia infotaula automatikoa}}
  • {{eraikin infotaula}} < funtsean, gizakiak eraikitako edozein eraikuntzatarako balio du, baina ez da gomendatzen errepide, kale eta abarretarako.
  • {{geografia fisiko infotaula}} < mendiak, ibaiak, aintzirak... funtsean, geografia fisikoa den edozer, beste planetatarako ere balio du.
  • {{hiri infotaula}} < lehengo hiri infotaulak dagoeneko gauza gehienak automatikoki txerta ditzake.
  • {{lan infotaula}} < filmak, telesailak, liburuak, artelanak eta musika disko zein kantak. Softwarea ere posible da.
  • {{probintzia infotaula}} < lehengo probintzia infotaulak dagoeneko gauza gehienak automatikoki txerta ditzake.
  • {{taxotaula automatikoa}} < izaki bizidunentzat erabiltzen da. Datu batzuk eskuz sartu daitezke, ez dagoelako oraindik informaziorik Wikidatan.
  • {{erakunde infotaula}} < edozein erakunde, talde, alderdi politiko edo enpresa egiten ditu.

Beste batzukAldatu

ZientziaAldatu

ObjektuakAldatu

Gizarte zientziakAldatu

Txantiloi sistema eta WikidataAldatu

  • {{asteroide infotaula automatikoa}} < edukiaren zati bat hartzen du Wikidatatik. Beste guztia azpitxantiloiekin kargatzen da. Aukerak daude eduki gehiago hartzeko Wikidatatik.
  • Hainba udalerri, departamendu eta beste egitura administratibo batzuen txantiloiak ere existitzen dira.
  • {{Kartografia automatikoa}} < kartografia egiten du modu automatizatu batean, baina herrialdeetako zoom maila eskuz jarri behar da txantiloien bitartez.

ProposamenakAldatu

{{kirol talde infotaula automatikoa}}

Honetan egin daitezke aurrerapen batzuk, baina kamiseten diseinuak, adibidez, ezin dira hartu (momentuz). Beraz egin daitekeena da orain dagoen txantiloia indartu, erdi-automatizatuz hainbat gauza: entrenatzaileen zerrenda, sponsorrak, estadioak, logoa, kapitaina, sorrera... -Theklan ·   ·   11:43, 7 abendua 2016 (UTC)
Taldea zein ligatan ari den eta aurreko denboraldian bere ligan zer sailkapen lortu zuen ere eguneratu daiteke automatikoki? Bereziki interesgarria litzateke... -Xabier Armendaritz   2016-12-07, 12:02 (UTC)
Zein ligatan ari den bai, zein emaitza lortu zuen ez dago Wikidatan momentuz. -Theklan ·   ·   13:39, 8 abendua 2016 (UTC)

{{espazio misio infotaula automatikoa}}

Espazio-misioei buruzko datuak Wikidatatik zuzenean eskuratzeko: logoak, argazkiak, datak, tripulazioa, misio-mota, eta abar. -Zuiarra (eztabaida) 22:41, 17 maiatza 2019 (UTC)

{{Tratamendu infotaula automatikoa}}

Aupa, barkatu lekuz kanpo banabil, baina fisioterapiari buruzko artikulu serie batekin hasi naiz, eta molatuko luke ingelesezko Txantiloi:Infobox interventions tipoko bat izatea.

-Txikillana (eztabaida) 22:41, 15 ekaina 2019 (UTC)