Ongi etorri, Jon Peli Oleaga, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Ezabatzeko aldatu

Artikulu bat gaizki dagoela eta ezabatu behar dela uste baduzu editatu eta jarria {{ezabatu}} txantiloia, horrela administratzaileek ikusten dutenean ezabatuko dute. --Unaiaia (¿iritzirik?) 19:12, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Taxotaula dela eta aldatu

Gauon Jon. Zaiatuko nahiz galdera guztiei erantzuten eta egoera argitzen. Ea ez zaidan ezer eskapatzen.

Nik aldatu nuen txantiloiaren izena zuk sortu zenuen Taxobox horretatik Txantiloi:Taxotaula infotaulara, baita bertako kodea ere. Behin aldaketa hori eginda eta artikuluetan datuak aldatu ondoren, TXiKiri ezabatzeko eskatu nion Taxobox txantiloia ezertarako balio ez zuelakoan. Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizut ez abisatzearren baina uzte nuen lana nolabait baztertuta zegoela eta ez zitzaidan burutik pasatu zurekin komentatzearena; beraz, barkatu. Artikuluetan aldaketak bakarrik egiten diren edo ez jakin nahi baduzu, horietan ere ni ibili nintzen lanean. Dena den, interesgarria izan daiteke orri hau irakurtzen baduzu. Hemen ez dizut azalduko zer jartzen duen baina dudaren bat baduzu irakurri ondoren, galdetu mesedez.

Izenaren zergaitia hau da: hasieran, dakizunez, izena Taxobox zen eta honen itzulpena egin nuen (Taxotaula). Baina TXiKirekin hitz eginda nuen txantiloien arteko banaketari buruz. Nola batzuk hasierakoak diren, Kategoria:Infotaula txantiloiak barruan sartuta; eta beste batzuk bukaerakoak, Kategoria:Aurkibide txantiloiak barruan sartuta. Gero, aparte, beste mota batzuk daude. Taxotaularen kasua lehena zenez, infotaula hitza deitu nion. Emaitzak, lehen begiradan egokiegia ez dela dirudien arren, bere logika dauka. Beste aukera bat ezagutzen baduzu, gustura entzungo genuke denok. Esan behar dizut, txantiloien sailkapen honek ez duela denbora asko eta ziur pila bat akats dituela; beraz, zerbait ez baduzu ulertzen gaizki dagoelako izango da ziurrenik.

Erabili beharreko hizkuntza dela eta, badakizu zer idatzi diodan -ri eta nire iritzia hor azaltzen da. Ezin dizut esan arlo horretan baina ea hiruron artean (gehiago badira askoz ere hobeto) zerbait pentsatzen dugun. Nik nahi dudana da gauzak erraztea, eta hau egiteko modu bat dakigun hizkuntza erabiltzea litzateke, euskaraz dakien edonork txantiloia erabili, irakurri... egiten jakin dezan (argibide batzuk behar badira ere). Orain, ikusi behar da euskara erabiltzeak arazoak baino honura gehiago dakartzan.

Txantiloi bi izatea, gutxienez zuk esandako helburuarekin, ez zait ideia ona iruditzen. Nik nahiago nuke bat bakarra eta ongi egina, bere azalpen guztiekin. Uzte dut Wikipedia:Taxotaula bat eratzeko era orria ongi betetzen badugu, erraza izango litzatekeela txantiloia erabiltzea. Kasualitatez edo, badago momentu honetan nolabait honekin lotutako eztabaida bat (eman begirada bat bozketa honi).

Eta bukatzeko, txantiloiaren inguruko arazo hori konponduta dago. Zuk sortutakoaren eta ingelesezkoaren artean desberdintasun batzuk zeuden (ingelesezkoa beteagoa zen). Ez zuk gaizki egin zenuelako, ingelesek denborarekin, hobetua zutelako baizik. Beraz, hortik abiatu eta txantiloia aldatu nuen, itzulpenak eginez. Horrela sortu zen arazoa baina konponduta dago. Zerbait gehiago jakiteko irakurri eztabaidak. Ez nago ziur baina TXiKiren eztabaida orrian ibili ginen honi buruz.

Sentitzen dut horrenbeste luzatu izana. Mezua idazten ari natzaizula aprobetzatuz, azala berrizteko proposamenaren bozketa bat dagoela gogoraratuko dizut. Nahi izanez gero, zure aukera ere aurkeztu zenezake, edo bestela bietako bat bozkatu (edo aldatzearen aurka agertu, noski). Uzte dut hau dela azalpena. Taxotaula infotaularen inguruan egongo gara eta honetaz gain beste galderarik/dudarik baduzu badakizu gutxi gorabehera nondik nabilen.—Barrie (erantzunak hemen) 19:55, 2 Uztaila 2006 (UTC)

Gauon Jon. Latinez idatzitakoa euskaraz jartzekoa ez dakit aurrera badoa. Esan nizun Amilotx58ri komentatuko niola eta horrela egin diot. Hau erantzun dit latina errespetatzea nahiago duela esanez. Ziurrenik, berak nik baino gehiago kontrolatuko du arlo hori eta egokiena dioena egitea izango da.
Txantiloi guztiak, Txantiloi: hitzarekin hasten direla eta, orri berezi batez baliatu zaitezke bilatzeko. Orri berezi honen izena Aparteko:Allpages da. Bertan artikulu eta abar guztiak daude (izenak dioen bezala). Hurrengo komanduetatik hasten diren orriak erakutsi: jartzen duen lekuan Txantiloi: idatzi. Edo bestela, Aukerak: jartzen duen tokian, aukeratu Txantiloi. Orri mota guztiak bilatzeko balio du. Azalpenak jarraitu ditzakezu edo lotura hau sortu dizut bizkorrago egiteko. Berdina da. Zuk jakingo duzu izenetik bakarrik ezagutu dezakezun edo ez.
Beste wikipedietan bezala, irudia agertzea nahi baduzu eta ez bada azaltzen, Commons-en ez dagoelako da. Irudiak wikipediara edo Commons-era igo ditzakezu. Commons-etik edozein wikipediak erabili ahal ditu baina wikipediara igota, wikipedia horretakoek bakarrik. Horregatik gomendatzen da irudiak Commons-en igotzea. Gainera, uste dut euskal wikipedia honetan ez dagoela irudi edo fitxategientzako toki asko. Hori da ulertu dudana. Beste bat arte; galdetu nahi duzuna.—Barrie (erantzunak hemen) 20:30, 9 Uztaila 2006 (UTC)

Irudi:Oak buds nearly bursting.jpg aldatu

Gauon Jon Peli Oleaga. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Oak buds nearly bursting.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:25, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Oak tree.jpg aldatu

Gauon Jon. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Oak tree.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:26, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Oaktimber1.jpg aldatu

Gauon Jon. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Oaktimber1.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:28, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:EuroBeech.jpg aldatu

Gauon Peli. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke EuroBeech.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:14, 9 Urria 2006 (UTC)

Igotako irudiei buruzko informazioa aldatu

Egunon Jon. Zu izango banintz irudiak commons-en dauden beste batzuengatik ordezkatzen hasiko nintzateke. Oraingoz ez dut uste ezabatuko direnik baina lehenago edo geroago bai (lizentziarik gabe jarraitzen badute). Ea nik ere ordezko egoki batzuk aurkitzen dizkiedan, baliteke beste denboraldi batean zu ez sartzea wikipedian eta. —Barrie(postontzia) 10:11, 29 Urria 2006 (UTC)

Primeran adierazi duzu commons-en. Benetan, ezin hobeto. Zuk idatzitakoa bertan erabiltzen duten taula batean ordenatu dut, bestela ongi dago. Guk ez daukagu ezer erabakita irudiak commons-era igotzeko erari buruz. Hori beraiek egin behar dute (eta egiten dute, badiotzut nik). Eskatzen dutena hau da: irudiaren lizentzia zehaztea (eta noski, irudi askea izatea) eta deskribapen egoki bat jartzea: nor den egilea, noiz aterata, zer ikusten den... nik jarritako taula hori ahalik eta ongien betetzea, hain zuzen. Den dena ere ez da jarri behar, batzuetan ezinezkoa baita, baina gutxiegirekin ezabatu egiten dituzte.
Artikuluetan irudiak ordezkatzen dituzunean gauza bat komentatu nahi dizut. <!-- --> artean jarri gabe ordezkatzera zoazen irudia, ezabatu lotura. Agian beste wikilariek jakin dezaten utziko duzu, ez dakit, baina commons-en edo beste wikipedietan irudiak bilatzea ez da oso zaila. Besterik ez.
Ea denok irudiak zuk bezala igotzen ikasten dugun. —Barrie(postontzia) 18:12, 30 Urria 2006 (UTC)

Landareen familiak eta ordenak aldatu

Arratsaldeon, Jon Peli Oleaga. Landareen familiak eta ordenak berrantolatzen ari zarela ikusi dut. Uste dut apur bat nahasia geratzen dela artikulu bera aldi berean ordenan eta familian sailkatzen baduzu. Adibidez, Lamiales kategoriara bazoaz, hor Olibondo artikulua hor agertzen da, baina Lamiaceae kategorian sakatzen baduzu ere agertzen da. Wikipediaren estilo gidaren arau bat dioenez, artikulu bat bi kategoriatan egon badaiteke, eta kategorietako bat bestearen barruan badago, orduan kategoriarik zehatzenean soilik sailkatzea aholkatzen da. Begiratu hemen. Zer iruditzen?--Assar; (erantzun hemen) 18:40, 5 Maiatza 2008 (UTC)

Kaixo! Honekin jarraituz, ez da beharrezkoa Smilax landare generoa izeneko artikulua sortzea, nahikoa da Smilax jartzearekin. Aldatu dut dagoeneko, baina beste baterako errazago egin ezazun. -Theklan · ezt  · @   19:08, 8 Ekaina 2008 (UTC)
Ez nizun hori esaten. Bakarrik ez dela beharrezkoa landare generoa jartzea bukaeran, Smilax jartzearekin nahikoa zela... Bestela nik uste sailkapen egokiena familia edo ordenatan den erabakitzea zaila dela. Espezie eta genero ugari badaude agian ordenaka sailkatzeak merezi du. Bestela agian ez... zuk erabaki! -Theklan · ezt  · @   19:46, 8 Ekaina 2008 (UTC)

Propanoa dela eta aldatu

Okerrak ikusten badituzu, zerorrek, horretan aditua zarenez gero, zuzendu mesedez eta mila esker ohartaraztegatik. - --Joxemai; (erantzunak) 12:30, 5 otsaila 2013 (UTC)

Txantiloiak eta moduluak aldatu

Kaixo! Sortu dituzun txantiloi eta moduluetako batzuk jada existitzen direla esango nuke. Zerbait berezia behar baduzu, edo laguntza behar bada, esan lasai. Theklan (eztabaida) 11:20, 28 abuztua 2023 (CEST)Reply

Ez dakit aurreko mezu hau irakurri duzun... lan handiegia hartzen ari zara dagoeneko egina dagoen zerbaiterako. Eskatu laguntza galdu bazara, msedez. Theklan (eztabaida) 16:59, 30 abuztua 2023 (CEST)Reply

Burdina pudelatu = Burdina forjatu? aldatu

Aupa Jon:

Badirudi altzairuen txantiloiko Burdina pudelatu esteka (ingelesezko Wrought iron) Burdina forjatu artikuluari dagokiola. Horrela bada berrizendatu beharko genuke (euskaltermek burdina pudelatu dakar. Konfirmatzerik bai?

Ondo izan, Lainobeltz (eztabaida) 23:06, 10 martxoa 2024 (CET)Reply