Industria Berriaren SPRI hiztegia

enpres gaietarako euskara hiztegia

2019an sortu zen Industria Berriaren SPRI Hiztegia industria-sektorearen alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore hori etengabe ari da kontzeptu berriak sortzen eta zaharrak eguneratzen. Horregatik, ezinbestekoa da berrikuntza horiei guztiei jarraipena egitea eta hala kontzeptuen edukia nola kontzeptu horiek izendatzeko terminoak ondo finkatzea eta baliabide batean biltzea eta argitaratzea. Hartara, modu batean edo bestean Industria Berriaren alorrean dihardugunok lan-tresna berri bat dugu, eguneroko zereginetan lagungarria izango zaiguna. SPRI Taldearen eta Elhuyarko Hizkuntza eta Teknologia Unitatearen elkarlanetik sortutako baliabidea da Industria Berriaren SPRI Hiztegia.

Industria Berriaren SPRI hiztegia
Jatorria
SortzaileaSPRI agentzia eta Elhuyar Fundazioa
Argitaratze-data2019
Ezaugarriak
Dimentsioak2.331 (luzera) hitz
Hizkuntzaeuskara, gaztelania eta ingelesa
spri.eus…
Industria Berriaren SPRI Hiztegiaren irudia

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, hiru dira industriaren alorreko lan-hizkuntza nagusiak: euskara, gaztelania eta ingelesa. Horregatik, hiztegi honetan jasotako kontzeptuen ordainak eta definizioak ere hiru hizkuntzan eman ditugu, eta hiztegiaren interfazea ere hiru hizkuntza horietan erabil daiteke. Horrek, jakina, hiztegiaren erabilera-esparrua zabaltzen du, eta beste herrialde batzuetarako ere erabilgarri bihurtzen du.

SPRI Hiztegiak 566 kontzeptu ditu gaur egun, eta kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ordainak dituzte; guztira, 2.331 termino. Hiztegian bilaketa bat egin nahi dugunean, hiru hizkuntza horietako edozeinetatik abia gaitezke. Hizkuntza kontuan hartuta, hau da termino-kopuruaren banaketa:

  • Euskaraz, 850 termino
  • Gaztelaniaz, 747 termino
  • Ingelesez, 734 termino

Gainera, kontzeptu gehienek definizioa ere badute —guztira, 328 kontzeptu daude definituta—, eta hori ere hiztegiaren oinarri diren hiru hizkuntzetan kontsulta daiteke.

SPRI Hiztegiaren nahia da sortuta dauden euskarazko terminoen zuzentasuna eta egokitasuna aztertzea edo termino berriak proposatzea, alde batetik; bestetik, oraindik euskarazko ordainik ez duten kontzeptuak izendatzeko euskarazko terminoak sortzea, erabiltzaileak aukera hori ere eskura izan dezan. Honekin batera, kontuan hartuz EAEko industria alorreko lan-hizkuntza nagusiak euskara, gaztelania eta ingelesa direla, hiztegi honetan jasotako kontzeptuen ordainak eta definizioak ere hiru hizkuntzan eman ditugu, eta hiztegiaren interfazea ere hiru hizkuntza horietan erabil daiteke. Horrek, jakina, hiztegiaren erabilera-esparrua zabaltzen du, eta beste herrialde batzuetarako ere erabilgarri bihurtzen du.

Industria Berriaren Hiztegiaren erabiltzaileak irudikatzen ditugunean, era askotako pertsonak etortzen zaizkigu gogora: industriaren alorreko profesionalak, hezkuntzaren eremuko testu-sortzaileak, unibertsitateko eta lanbide-hezkuntzako ikasle eta irakasleak, itzultzaileak eta abar. Industria Berriaren Hiztegia kolektibo horiei guztiei zuzenduta dago, eta horien guztien informazio-iturri eta lan-tresna izan nahi du.

SPRI Hiztegia elementu bizia da, urtez urte, industria alorrean sortzen diren kontzeptu berriak bildu eta jasotzen jarraitzen duena. Industria Berriaren Hiztegian jasotako kontzeptu guztiak Euskalterm, Terminologia Banku Publikoan txertatzen dira.

Indeus, Industriaren Euskal PlataformaAldatu

Industriaren Euskal Plataforma sortu eta gutxira jarri zuen martxan SPRIk Industria Berriaren Hiztegia, enpresei kontzeptu berriak euskaraz erabiltzen laguntzeko.

Kanpo estekakAldatu