Mintegitxueta
Mintetegitxueta edo Monte Caramelo Bilboko auzoa da. Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, zortzigarren barrutian alegia. Auzoak 68 etxe eta 132 biztanle zituen (2010ean Bilboko udalak emandako datuen arabera). Mintegitxueta hiriaren mendebaldean kokatzen da, Kobetako eta inguruko mendietako lehen maldetan. Auzoa ibarbide estu batean dago, hiriko Iturrigorri auzoa bezala. Masustegi alboan duenez eta bai bere historia, bere geografia eta bere egoerak oso antzekoak direnez, sarritan auzoak nahastu edo eta Masustegi-Mintegitxueta moduan agertzen da leku askotan[1].
Mintegitxueta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bizkaia |
Geografia | |
Demografia | |
Biztanleria | 132 |
Mintegitxuetako auzoa industrializazioarekin batera garatutako auzoa da. XX. mendean zehar, inolako ordenarik gabe garatu ziren Bilboko auzoak bezala, Mintegitxuetan kale estuak eta hirigintza desegokia nagusi ziren. Gehienbat Galiziatik etorritako jendeak eraiki zuen auzo hau. Ibarbidean eraikitako etxeak euren jabeek eraiki zituzten hein handi batean, etxe horiek ibarbidearen ekialdetik mendebaldera hedatzen dira. Ibarbidearen behealdeko gunean etxebizitza blokeak eraiki ziren.
Auzoak Basurtu auzoarekin egiten du muga ekialdean, Uretamendi auzoarekin hegoaldean, eta Zorrotzarekin iparraldean.
Garraio publikoa
aldatuBilbobusaren 58. lineak hiriaren erdigunea zeharkatu eta Atxurirekin lotzen du. Auzoaren eraikitze desegokia dela eta, autoen sarbidea nahiko zaila izan da berriki arte. 2010ean errepidea hobetu eta komunikabidea erraztu zen.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
58 | Mintegitxueta - Atxuri | 15´ |
80 | Altamira - Termibus | 30´ |
Kale garrantzitsuenak
aldatu- Mintegitxueta kalea
Erreferentziak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
aldatu