Ongi etorri, Avidalurre, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 13:24, 2 abendua 2020 (CET)Reply

«Bektoreen kalkulua» artikulua aldatu

Egun on. Bektoreen kalkulua artikulua sortu duzu. Ederto!. Irudiak jartzen ez dakizula diozu. Lagunduko dizut? Nondik hartu behar dira irudi horiek. Nondik abiatu zara? Aupa!̣Ksarasola (eztabaida) 00:07, 17 abendua 2022 (CET)Reply

Ingelesezko Wikipediatik egin duzula ikusi dut. Moldatu ditut taula horiek. Aplikazioena falta da oraindik. Aurrera goaz. Ksarasola (eztabaida) 23:59, 17 abendua 2022 (CET)Reply
Kaixo, jatorriz ingelesekoa darabilt, azaltzen diren taulak edo indize horiek, nola txertatzen dira? irudiekin asmatu dut. Avidalurre (eztabaida) 20:46, 2 urtarrila 2023 (CET)Reply

Erreferentziak sartzeko modua aldatu

Kaixo! Jarri dituzun iruzkinetan ikusi dut «Harri Aroa» artikuluan erreferentziak sartu ezinik zabiltzala. Gomendatzen dizut gai horri buruz dugun laguntza artikulu hau irakurtzea. Bereziki erraza da erreferentziak Ikusizko Editorearen bidez sartzea, aukera automatikoak funtzionatzen baldin badizu (ikus laguntza artikulu horretako hirugarren paragrafoa).

Eskerrik asko egindako lanagatik, eta eutsi goiari. --Xabier Armendaritz   2023-01-31, 19:43 (UTC)

Xabier Armendarizi erantzuna aldatu

Kaixo Xabier,

gidak irakurri ditut eta saiatu izan naiz eta ez dut lortu. Agian erreferentziak ingeleseko berak sartu nahi nituelako?ez dakit artikuluak itzultzean zein den irizpidea, hau da erreferentzia guztiak berdin berdin pasatzen dira euskarara edo ez? Eskerrik asko Avidalurre (eztabaida) 22:17, 31 urtarrila 2023 (CET)Reply