Luistxo
Batu da 5 Urria 2007

Luistxo Fernandez naiz, lankide orriaz gain "Wikipediako orri ofiziala" ere badaukat :-) Euskal Wikilarien Kultur Elkartean (EWKE) bazkidetu nintzen 2017an.
2022tik, EWKEko presidente naiz; postu nagusiki protokolarioa sei laguneko zuzendaritza batzorde batean.
2023rako asmoak Aldatu
Pertsonalki, ea eguneko artikulu berri bat egiten dudan, txikia bada ere, media gisa. Bestalde, EWKEko bulegoko liberatuek lanerako gomendatu dizkiguten alorretan sakondu:
- Mila artikulu inportanteenen rankina: artikulu hauen artean badira batzuk "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" egitasmoan sartzen direnak, eta horietan 30.000 bytetik gora pasatzen baditugu, aurrerakada handia litzateke. Martxo amaieran 145 artikulu daude zerrenda honetan. Guztiak hobetzeko gai izango gara urtea amaitu aurretik?
- 2.000 bytetik beherako artikuluak: lor ote dezakegu zerrenda hau hutsik egotea urtea amaitu aurretik? Martxo amaieran 100 artikulu baino ez daude.
- Mila artikuluetan laguntzeko beste modu bat, puntuak lortzea errazen duten artikuluak: m:List_of_Wikipedias_by_sample_of_articles/Neglected#eu_Euskara
- 10.000 artikuluen garrantzia. Hauetan laburrenak direnak luzatzen lagundu: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521312 Hauen artean azpimultzo hau da inportantea, ze EWKEk bultzatzen duen Hezkuntza programan ere badaude.
- Artikulu azpimultzo gehiago, edukiz hornitzeko, https://petscan.wmflabs.org/?psid=25890452 Biologiakoak eta https://petscan.wmflabs.org/?psid=25890864 emakume bioak. Helburua artikulu horiek pasatzea 16.000 karakteretik.
- Beste sorta bat, oso karaktere gutxi orain 8.000tik pasatzea erronka: https://petscan.wmflabs.org/?psid=25884247
- Genero desoreka (adib. ekimen hau) eta Ipar Euskal Herriaren errepresentazio txikiagoa borrokatu, edukian zein partaidetzan.
- EWKEren bazkidetza handitu. Urteroko bazkidetza 5 euro dira. Zeren zain zaudete? Hemendik...