Egunon, Good Morning, Guten tagǃ aldatu

Hi Eniisi Lisikaː I read that Crootch language it is a constructed language and I am wondering what is your first language. Any language of Russia may be?

Greetings from Bilbao, Basque Country.-Oraina (eztabaida) 11:12, 24 martxoa 2019 (UTC)

  • Kaixo, @Oraina. Barkatu, oraindik ez dut ondo euskaraz hitz egiten, beraz, nik ingelesez idatziko ere dut (baina hasieran euskaraz idazten saiatuko naiz). Zuzen zaude: «Crootch/Krotol», edo «krutxiera» euskaraz, hizkuntza eraiki bat da eta nik guztiz sortuta dago. Nik ia hitz guztiak berez sortu nituen, baina zenbait hitz euskaratik daude. Adibidez, eu. «su»; kr. «shuk», eu. «garaitu», kr. «garaishet». Euskara hizkuntza txundigarria dela uste dut. : ) Eta nire ama-hizkuntzari buruz: benetan errusiera da, baina zehazteko hizkuntzaren sortzailea naizela krutxiera jarri dut.
  • Hello, Oraina. Excuse me, I do not know the Basque language well yet, therefore I will also write in English (but at first I will try to write in Basque). You are right: «Crootch/Krotol», or «krutxiera» in Basque, is a constructed language and it is fully created by me only. I have created almost all the words myself but some words came from Basque. For example, eu. «su»; kr. «shuk», eu. «garaitu», kr. «garaishet». I think that Basque is an amazing language. : ) And about my native language: actually, it is Russian, but I put Crootch/Krotol for that to specify I am the creator of the language. Eniisi Lisika (eztabaida) 17:04, 24 martxoa 2019 (UTC)
Shikatoru Eniisi Lisikaǃ

Lehen eta behin barkatu hain berandu erantzuteagatik. Istripu bat izan nuen, hanka apurtu dut eta etxean ez daukagu ordenagailurik (orain liburutegi batean nago).

Benetan, "grossis" da zure euskara maila. Nola idatzi duzu, itzultzailearekin? Hala horrelako maila ona duzu? Ziur aski hizkuntzak gustuko dituzulako eta jakina, hizkuntzekin trebea zarelako izango da. Ni oraindik bi edo hiru aste egon beharko naiz etxean, orkatila zaintzen pixkat minduta daukadalako. Errusia handia da eta jende asko bizi da baina pozten naiz zu bezalako gazteak egotea.

Ni-śyorgel' neki a-ikushi

Etor.-Oraina (eztabaida) 10:48, 12 apirila 2019 (UTC)

Egunon berriz, @Oraina. Ez kezkatu erantzun beranduagatik – beti itxaron dezaket. Sentitzen dut zure hanka apurtutako izatea, baina ziur nago ongi izango dela.

Eskerrik asko! Saiatzen ia egunero nire euskara maila hobetzen naiz, baina hizkuntza hau benetan pixka bat zaila da eta nire jakintza ez da oraindik nahikoa itzultzailerik bat gabe ondo hitz egiteko; dena den, iritsi maila hau urte batean naiz: ikusten duzu nik oso bizkor hizkuntzak ikasten ditudala. : ) Askotan itzultzaile bat behar dut hitzik ezagutzen ez badut edo idazten nahi dudan esaldia benetan zaila bada. Ez dut sekula euskarari buruz ahaztuko oso hizkuntza ederra delako.

Bai, Errusia herri handiena da eta hizkuntza asko ditu. Karelian bizi naiz, baina ez dakit Kareliera oraindik (etorkizun hurbilean ikastea hasi nahi dut). Jende asko esaten dute ni jeinua naizela; sinetsi dezakezu nahi baduzu. : ) Ondo izan! Eniisi Lisika (eztabaida) 13:31, 12 apirila 2019 (UTC)

Arratsaldeonǃ Lehen eta behin eskerrik asko euskaragatik sentitzen duzun interesa eta egiten dizkiozun laudorioengatik. Oraindik hizkuntza gutxitua da eta pixkanaka bada ere aurrera goaz hizkuntza hau mantentzeko gogoz auzolana egiten. Ziur nago nahi duzun hizkuntza ikasi ahal duzula, beraz, euskara zergatik ez? Ziur nago jeinua zarela ;). Ondo segi eta besarkada bat.-Oraina (eztabaida) 16:40, 12 apirila 2019 (UTC)
@Oraina, oso atsegina da hizkuntza ez dagoela ahaztuta eta hiztunen kopurua (ez dakit zehazki, baina horrela uste dut) handitzen du. Errusian jende askok hizkuntzari buruz ez dakite eta nik askotan azaldu behar dut zer euskara da eta non mintzatuta dago. Horrela, begi-bistakoa da ez inork euskara hemen ikastea nahi dela, baina egitasun hau ez dezake niri gelditu – «hizkuntza txikiak» ikastea oso gogoko dut. Dena den, egoera Espanian ere oso goibela da: ikusi dut gaztelaniaz hitz egiten duten jende askok zer euskara da ez dakitela. Eniisi Lisika (eztabaida) 16:21, 13 apirila 2019 (UTC)
Egunon berriro ere @Eniisi Lisikaǃ Euskarazko hiztun kopurua 700.000-80.000 tartekoa bada ere denok dakizkigu gutxienez bi hizkuntza. Hegoaldean gaztelania edo espainiera eta iparraldean frantsesa. Jakina, ingelesa gero eta indar gehiago du eta gazte (eta ez hain gazte) askok ingelesa ikasteaz gainera, ez dute euskararen hizkuntzaren "praktikotasuna" ikusten eta askotan hizkuntza nagusietan hitz egitea nahiago dute. Baina gauzak ez dira egun batetik bestera aldatzen eta poliki-poliki aurrera goaz, hori uste dut behintzat.

Espero dut Kareliako lurretan negu gorria pasatu ez izana. Bilbo aldean behintzat aurten oso negu leuna izan dugu. Batzuetan udazkena zela ematen zuen. Elur eta hotz gutxi egin du, benetan. Sasoi honetan dirua eta aukera dutenek Kanariar uharteetara (Tenerife eta abar) joan ohi da negua laburtzeko baina aurten ez dute horren beharr izana izan. Hanka gero eta hobeto daukat eta espero dut euskarako wikipedian hastea berriro ere jo ta ke, ahal dudan neurrian behintzat. Aurrekoan Tatarstaneko errusiar batekin ibili nintzen hizketan Donostian antolatu genuen Wikimedia eta Hezkuntzaren antolakuntzan[1] (makuluekin egon nintzen baiǃ) eta oso gustura ibili ginen hizketan.

Beno ba, hau esaldi piloa. Gehiegi luzatu naizelakoan nagoǃ Ondo segiǃ-Oraina (eztabaida) 11:52, 15 apirila 2019 (UTC)

@Oraina Ingelesa gorroto dudan hizkuntza da; gaur egun Ingelesa denean dago eta gizon bakoitzek hizkuntza hau ikastea nahi du. Nik berez oso ondo Ingelesez dakit, baina nire ustez hizkuntza itsusia da (oso hitz motzak eta ez atseginak ditu). Horrez gain, Ingelesa beste hizkuntzak azkar suntsitzen ditu –adibidez, Irlandera– eta ezin dugu lagundu. Euskarazko Wikipedia dagoeneko nahiko ondo garatuta dago. Agian artikulu berri bat idazten laster saiatuko naiz, baina bertan, ziur nago, akats asko egongo dira; noski, euskaldun guztiek ulertuko dute ez naizela berez euskaldun bat.

Negu hemen urte honetan nahiko epela izan zen. : ) Batzuetan oso negu hotzak hemen ditugu, baina ez hain sarritan. Eguraldi txundigarria egoten da orain, nik maite malguki dut! Amets ederra dut: egunen batean Euskal Herria bisitatu eta euskaldunekin hitz egin; agian txundituko dira ni euskararen maila ona dudala. Noski, dena nire ametsa betetzeko egingo dut benetan maite zuen hizkuntza, herria, jendea eta kultura dudalako. Zoriontsu eta osasuntsu (hankari bereziki) izan! Eniisi Lisika (eztabaida) 13:53, 15 apirila 2019 (UTC)

Arratsaldeon berriro ere @eztabaidaǃ Zure euskara maila txundigarria da benetan. Jakina ez duzula euskara oraindik menperatzen baina beno, denbora eskaini behar zaio. Hizkuntzak ez dira hain errazak izaten. Ulertzen dut ingelesarekin aurkakotasun ideia hori izatea nahiz eta "gorrotoa" hitz potoloa izan baina arrazoia duzu irlanderarekin egin duena eta jakina honekin batera ehundaka hizkuntza desagerrarazi dituela. Hala eta guztiz ez ahaztu frantsesa, txinatarra, espainiera eta... errusiera besteak beste. Hizkuntza izugarri indartsuak diren horiek momentu batean edo bestean beste batzuk zapaldu dituztelako bihurtu dira hain handi. Ondo segi eta nork daki, hona baldin bazatoz idatzi eta ziur elkarrekin egon ahal garela. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 14:09, 19 apirila 2019 (UTC)
Arratsaldeon, @Oraina. Zuzen zaude: hizkuntza handi askok, baita errusiera ere, gaur egun beste hizkuntza txikiagoak azkar suntsitzen dituzte eta oso goibela da egitasun hau. Ingelesa eta espainiera nire ustez gaur egun indartsuenak izaten dira; ingelesa, noski, jende gehienak ikasteko aukeratzen dute. Errusian umeek Ingelesa eskolan dagoeneko 6-7 urteetan ikasten hasten dute (zenbait eskolaetan alemana ikasi ahal dute, baina ziur nago ingelesa eskola bakoitzean dagoela). Zorionean, espainera oso indartsua izan arren, ez da euskara gaur egun egoera gaizkian izaten eta, zuk esan bezala, poliki-poliki aurrera goaz.

Hizkuntzak niretzat gauza interesgarriena da: guztiak ezberdinak dira eta hizkuntza bakoitzek hainbat ezaugarri ditu. Euskarari buruz ezagutu 2015an dut, baina ez 2018 arte ikasten hasi dut. Nonbait Ikusi dut «munduko hizkuntza zailena» deitzen zaiola, ha-ha... Agian gizaki batzuentzat gehiegi ezohikoa da, beraz, «hizkuntza zailena» dela esaten dute. Alemana ikasten dut ere eta begi-bistako zailago euskara baino da... Eniisi Lisika (eztabaida) 21:14, 19 apirila 2019 (UTC)

Hizkuntzak aldatu

Kaixo Eniisi Lisika, Hizkuntzen mundua atsegin duzula ikusi dut eta proposamen bat egitera natorkizu. Hizkuntzen arloan lan handirik egin ez dudan arren (zientzietako ekarpenak egin ohi ditut), azken egunetan ikusi dut nola Euskarazko Wikipediak oso informazio gutxi duen gai zabal honen inguruan, batez ere, gramatikaren arloan. Ni honetan aditua ez naizen arren, ziur nago zuk ezagutza askoz zabalagoak dituzula, ekarpen minimoak egiteko prest nago, hutsune hori betetzeko saiakeran. Hain zuzen horregatik etorri naiz hona, zure lankide orrialdera, laguntza eske. Jakin nahiko nuke ea zu prest zeundekeen hizkuntzen arloko zenbait ekarpen egiteko. Zuk zehaztu zer arlotan eta zer modutan.

Zure erantzunaren zain, Xabi22 (eztabaida) 18:21, 10 abuztua 2019 (CEST)Reply

Egunon, @Xabi22. Oso pozik nago eskatu didazulako. Bai, hizkuntzak niretzat egundoko atsegin eta interesgarriak dira. : ) Uda honetan errusiako Wikipedian lan asko egiteko dut eta ezin dut sarritan euskarazko Wikipedian ekarpenak egin, baina amaituko lana bertan dudanean, hizkuntzei buruzko itzulpenak zuri laguntzeko egiten saiatuko naiz. Nire euskara maila ez da oraindik guztiz ondo eta nik askotan akatsekin idazten dut.

Orain soilik lau hizkuntza oso ondo dakit: errusiera, ingelesa, alemana eta (baina txarragoa hizkuntza nahiko zaila delako) euskara. Gainera, nik dagoeneko hizkuntza bete eta egokia sortu dut. Eniisi Lisika (eztabaida) 18:47, 10 abuztua 2019 (CEST)Reply

Mila esker erantzutearren Eniisi Lisika, ondo da, laguntzeko astia duzunean esan eta hasiko gara elkarlanean hizkuntzei buruzko artikuluak hobetzen. Akatsei dagokienean, lasai, maila oso altua duzu kontuan hartuta kanpotik, bakarrik, euskara ikasten zabiltzala eta horregatik, goraipatu egin behar zaitut. Edozein zalantza baduzu, akatsen inguruan edo, esaidazu lasai. Bien bitartean, hobetu behar diren artikulurik garrantzitsuenak zerrendatzen saiatuko naiz, ondo iruditzen bazaizu.
Ondo izan! Xabi22 (eztabaida) 12:46, 12 abuztua 2019 (CEST)Reply
Xabi22, ideia ona da artikulu hauek zerrendatzea. Ikasten dudan hizkuntzen (alemana, ingelesa, poloniera eta beste batzuk) gramatika ondo ezagutzen dut, beraz, ez da zaila gramatikaren ataleak hizkuntza hauen hobetzea.
Bien bitartean, euskarazko esaldi bat niri azaldu al dezakezu? «Azkarrena izan behar duK» – zer -K hemen esan nahi du? Al ergatibo «ukan»-ra garraiatutakoa da? Eniisi Lisika (eztabaida) 18:48, 13 abuztua 2019 (CEST)Reply
Bikain Eniisi Lisika! Bikain etorriko litzaioke Euskarazko Wikipediari hizkuntza horien gramatikari buruzko informazio gehiago txertatzea, lagunduko dizut, zuk esan noiz eta nola. Zerrenda prest dudanean bidaliko dizut.
Galderari dagokionean, ni ez naiz aditua gramatika kontuetan, baina azalpentxo bat ematen saiatuko naiz: "Azkarrena izan behar duk" diozunean bigarren pertsonan ari zarela pentsatzen dut, hau da, "Hik azkarrena izan behar duk" eta ez hirugarreneko "Hark azkarrena izan behar dik". Hori hala bada, -k horrek subjektuari egiten dio erreferentzia, "hik", eta beraz, bigarren pertsonari erreferentzia egiteko funtsezkoa da. Adibidez, "Hik zerbait egin nahi baduk, jaso eskua" edo "Beldurtu egin behar nauk edo nik beldurtuko haut hi". Demagun, ez dugula -k hori ipintzen, orduan hankamotz geratuko litzaiguke esaldia: "*Azkarrena izan behar du", hirugarren pertsonan geratuko litzateke. Ez dakit ondo azaldu dudan... Bigarren galderari dagokionean, adibide bat jarriko? Ez naiz oso trebea gramatika kontuetan eta. Xabi22 (eztabaida) 23:30, 13 abuztua 2019 (CEST)Reply
Ez kezkatu, Xabi22, zure azalpen oso egokia delako. Nik ulertu erabat dut zer -K kasu honetan esan nahi du eta lehengo ez nakien hau «hi» hitza euskara modernoan oso gutxitan erabiltzen delako: gaur egun jendeak «zu» hitza ia beti erabiltzen dute.

Euskararen gramatika buruzko beste galdera batzuk (barkatu, je-je, euskaraz guztiz zuzen hitz egin nahi dut):

  1. «lagunAK» eta «lagunOK» esanahi ezberdinak al dituzte? Adibidez, esaten badut «Kaixo lagunok» edo «Kaixo lagunak».
  2. Zergatik «nire lagunIK onena» eta ez «nire lagun onena» beti esaten da?

Eskerrik asko eta ondo izan! Euskara niretzat hizkuntza gogokoena da, oso bikain, interesgarri eta ederra. Eniisi Lisika (eztabaida) 15:40, 14 abuztua 2019 (CEST)Reply

Lasai galdetu Eniisi Lisika, ahal den heinean erantzuten saiatuko naiz! Zuzen zabiltza, gaur egun Euskal Herriko kaleetan erabiltzen den euskaran ez da ia inoiz hitanoa edo hika, "hi" erabiltzen duen hizkera, baliatzen, baina antzina, "zu" izenordaina jendeari errespetu handiz zuzentzeko erabiltzen zen (ezezagun batekin hitz egiteko adibidez) eta lagunartean, aldiz, hika erabiltzen zen. Hala ere, Gipuzkoa, Bizkaia edo Iparraldeko zenbait nekazal-herrietan erabiltzen jarraitzen dute.
Harira joango naiz, zure galderei dagokienean, -ak atzizkiak zuk zeure burua sartzen ez duzun talde bati egiten dio erreferentzia eta -ok atzizkiak aldiz, zuk zeure burua sartzen duzun talde bati. Adibidez, "Ingelesek (ni kanpo) ingelesez hitz egiten dakite" edo "Ingelesok (Ni barne) ingelesez hitz egiten dakigu". Zuk jarri didazun adibidean ez du garrantzia handirik zein erabiltzen duzun, denek berdin ulertuko dizutelako, baina berez, "lagunok" diozunean, zuk ere lagunarte horretan sartzen duzu zeure burua. Adibidez, "Lagunok (ni barne) elkar laguntzen dugu" edo "*Lagunak (ni kanpo, baina ez da zuzena, "lagunek" esan beharko litzatekeelako) elkar laguntzen dute".
Bigarren galderan, Euskal Herrian sarritan entzun ditut esateko bi moduak, baina lehena da egokia. Zergatik? "lagunik" diozunean zure lagunarteari egiten diozu erreferentzia, hau da, "Nire lagunen artetik onena" esaten ari zara, laburtuta. Beste moduan, lagun bakarra bazenu bezala ariko zinateke, baina orduan, ez luke zentzurik izango onena dela esateak, bakarra izango litzatekeelako. Hala ere, ez nintzateke gai izango azalpen gramatikala emateko. Zalantzarik baduzu esan! Xabi22 (eztabaida) 16:47, 14 abuztua 2019 (CEST)Reply
Eskerrik asko, Xabi22! Egia esanda, gramatiko galderei oso ondo erantzuten diezu. Orain, «zeregin» benetan errazago bat emango dizut: marrazki bizidun zaharren atsegin dudan abesti batzuk euskaraz daukat, baina ezin ditut haien letra osoak entzun, beraz, eskatzen dizut haien letrak niretzat idatzi mesedez (nik itzuliko dut). Abestiak hizkuntza ikasteko oso lagungarriak dira (letren itzulpenak egin ditudanean). Hemen igotuta daude eta ez dira oso luzeak (agian ezagutuko dituzu): https://drive.google.com/drive/folders/1CiD3SdhTAMmecpf-NX8ubTAli-BI_09D?usp=sharing Eniisi Lisika (eztabaida) 17:04, 15 abuztua 2019 (CEST)Reply
Hementxe dituzu Eniisi Lisika}. Egia esan batzuk ETB1-en igortzen zirenez, txikitan ikusi nituen. Ea baliagarri egiten zaizkizun euskara ikasteko orduan, ahalegin handia egiten ari zara eta! Ez dakit jakingo duzun, baina gaur egun Euskal Herrian zenbait taldek ospe handia eskuratu dute, hala nola, Huntza, Esne Beltza, Su ta Gar, Glaukoma, ETS edo Berri txarrak-ek, besteak beste. Haien kantak estilo modernoetakoak dira eta euskaraz kantatzen dute, interesatzen bazaizkizu badago webgune bat kanta guztien letrak eskaintzen dituena: http://eu.musikazblai.com/ Hala ere, webgunea gaztelaniaz dago, nahiz eta letrak euskaraz izan eta euskal musikari buruzkoa izan (arraro samarra da bai, nik ere ez dut ulertzen!). Bestalde, musika tradizionalagoa nahiago baduzu, euskaraz ere erraz aurki daitezke. Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin edo Lourdes Iriondok Euskal Herriko "ereserki ez-ofizial" modukoak sortu zituzten, adibidez, Txoria txori abestia. Zertxobait luzatu naizelakoan nago, baina tira, ea esandakoa baliagarri zaizun! Xabi22 (eztabaida) 22:03, 15 abuztua 2019 (CEST)Reply
Xabi22, berriz eskertzen dut. Nik erdia letra bakoitz hauen iritsi naiz, baina hitz bakanak (adibidez, lehengo ez dut inoiz «kuttun» hitza ikusi) hor agertu dira, beraz, laguntza behar nuen.

Oso bizkor euskararen maila ona iritsi naiz (ia urte batean); dena den, gaztelania ikasteko ez dut oraindik interesa (maila hasierakoan hizkuntza badakit) eta ia inoiz ez ulertzen (gaztelaniazko hitz asko ingelesezko hitzen antzekoak dira, hala ere).

Euskarazko musika kontuan hartuta, nire abesti gogokoena erakutsi nahi dizut – https://www.youtube.com/watch?v=MZBVWS6vBb8. Gaztelaniara itzulita dago, baina ez dut beste hizkuntzaetara itzulpenak aurkitu. : ( «Txoria txori» abestia eta beste euskarazko kantari batzuen abestiak dagoeneko entzun dut: adibidez, Ken Zazpi eta Benito Lertxundi. Ziur nago Euskal Herrian nahiko ezagunak direla. Agian bitxia dela marrazki bizidunen abesti hasierakoak itzultzea niretzat atseginena da, je-je.

Bien bitartean, alaia da jende asko euskara «hizkuntza zailena» dela uste ohi dira. Nire ustez, euskara benetan ez da ohikoa hizkuntza eta ezaugarri asko ditu, baina ez da hain zaila. Alemana askoz zailagoa da. Eniisi Lisika (eztabaida) 00:01, 16 abuztua 2019 (CEST)Reply

Kanta ederra atsegin duzu, Eniisi Lisika. Anje Duhalde oso ezaguna da euskaldunen artean eta nik ere atsegin dut. Marrazki bizidunei dagokienean, ez da bat ere ideia txarra horien kantak erabiltzea hizkuntza ikasteko eta laguntzarik behar baduzu, esaidazu. Jende asko dago bai euskararen inguruko uste hori duena, sarritan kaltegarria izan da gure hizkuntzarentzat, jende askori hizkuntza ikasteko gogoa kendu diolako, baina ez nekien alemana hain zaila zenik! Nik behintzat ez dut ideiarik ere je je.
Bide batez, Euskarazko Wikipediara hizkuntzen inguruko informazioa gehitzeari buruz, pentsatu dut agian Errusiera, Poloniera edo dakizkizun hizkuntzen orrialdeak hobetzea hasiera ona izan daitekeela. Kalitatezko Artikulu bilakatzeko gai izango bagina, ondo legoke. Xabi22 (eztabaida) 19:18, 16 abuztua 2019 (CEST)Reply
Xabi22 Udazkenean artikulu hobetzea hasiko naizela uste dut. Zure zeregin nagusia nik egindako akatsak zuzentzea izango da. Artikulu on edo nabarmen bat lortzeko hainbat iturri gehitzea behar da, baina ez dugu arazorik; liburu batekin dena jakina bizkorrago egingo dut. Dena den, hizkuntzekin lotuta hitz asko nola euskarara itzuli ez dakit: adibidez, Present perfect continuous, Past perfect (tense) eta beste batzuk, beraz, artikuluak mantso idatziko dut.

Marrazki bizidunen abesti hasierako gehiago prestatu dut; kasu lehenengoan atal osoa dago, baina nik abestiaren letra behar dut bakarrik: https://drive.google.com/drive/folders/1CiD3SdhTAMmecpf-NX8ubTAli-BI_09D?usp=sharing. Eniisi Lisika (eztabaida) 17:04, 17 abuztua 2019 (CEST)Reply

Hementxe dituzu marrazki bizidunen letrak Eniisi Lisika. Hitz teknikoak euskarara itzultzeko Elhuyar hiztegia erabili dezakezu. Zalantzaren bat baduzu esan lasai. Xabi22 (eztabaida) 13:24, 23 abuztua 2019 (CEST)Reply
Egunon, Xabi22. Barkatu, aspaldian ez dizut idatzi etengabe zerbait garratzitsu egiteko dut. Hala ere, itxaropena dut udazkena hauetan euskarazko Wikipedian zereginak betetzen hasiko ditutela. Zaila da Wikipedian lantzeko astirik aurkitzea unibertsio batean ikasten dudalako; hizkuntza irakaslea izango naiz ikasketak arrakastutsu amaituko badut. Hizkuntzak niretzat gauza interesgarriena da eta seguru aski erraz ohartzen da hizkuntza dagoeneko askoz hitz egin ahal dudalako (ez ahaztu soilik 19 urte ditutela eta nire lagunek gehienbat bi hizkuntzaz hitz egiten dutela bakarrik). Hizkuntza gehiago ikastea jakina nahi dut, baina euskara niretzat beti hizkuntza ederrenateko bat izango da. : )

Abesti berri batzuk igo ditut (zure laguntza berriro behar dela esan nahi dut): https://drive.google.com/drive/folders/1BoWMV-zHVuddGCZxgs6g6n0k3EV9yJCx?usp=sharing. Ondo izan! Eniisi Lisika (eztabaida) 14:38, 24 iraila 2019 (CEST)Reply

Pozten naiz Eniisi Lisika! Ni ere lanpetuta nabil azken boladan baina astia aurkitu bezain laster berriz Euskarazko Wikipedian ekarpen ugari egitea pentsatua dut. Ahal bezain pronto itzuliko dizkizut abesti horiek eta animo ikasketekin! Xabi22 (eztabaida) 18:21, 25 iraila 2019 (CEST)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu

Besarkada bat aldatu

Kaixo, Eniisi Lisika; besarkada bat Gasteiztik.

Kaixo, Koldo Biguri. Egia da ez naizela sarri gaur egun Wikipedian aritzen, baina nire hizkuntza inoiz ez dut ahazten. Zer esan nahi dut? Badakizu munduan gizonak sortutako hainbat hizkuntza daudela (esperanto adibidez) eta nik ere horrelako hizkuntza daukat - krutxiera da. Hizkuntza horrek batere ez dauka maileguak, euskarazko mailegu batzuk izan ezik. Zergatik euskarazko hitzak hartu nituen? Ondo dakigu hizkuntza hau isolatua eta «bakartia» dela, beraz, euskararen «ahaide» txiki bat sortzea erabaki nuen. Hitz mailegatuak, adibidez, shuk (euskaraz, «su»), eraca (euskaraz, «ertza»), chori (euskarazko «txori», baina krutxierazko hitzak «aire» esan nahi du) eta beste askok dira.

Egia da hizkuntza sortzea erabaki nuenean (2016an) euskara erabat oraindik ez nekiela eta, beraz, hitzak ez nituela mailegatzen, guztiak neuk sortzen baizik. Gaurko euskarazko eta krutxierazko lexikoa alderatuz bitxikeriak aurkitu nituen, zehazki, ez mailegatu nituen hainbat krutxierazko hitz edo atzizki euskarazko hitzen edo atzizkien antzekoak edo berdinak dira!

  • Euskarazko «ikusi» eta «ikuzi» hitzak («-kus-» eta «-kuz» erroekin) krutxierazko ku «argi» (berresaten dut hitz hau ez nuela mailegatu, neuk sortu baizik) hitzaren antzekoak dirudite. Nolako zerikusia dute? Gizonek ikusteko gaitasuna dute argia dagoenean bakarrik, ez dugu iluntasunean ikusten, eta ikuzitako gauzak argitsu bihurtzen dira.
  • Euskarazko «galdu» hitza krutxierazko gallzu «ilun» hitzaren antzekoa da eta zerikusi argia dute berriro ere: iluntasunean gauzak galdu ohi gara.
  • Euskarazko «sartu» hitza krutxierazko sar «barrua» hitzaren ia berdina da («-tu» atzizkia da bakarrik eta, beraz, hitzaren erroa «sar-» da) eta zerikusi berdina dute ere: «sartu» hitza «barrura joan» esan nahi du.
  • Euskarazko «ato» hitza eta krutxierazko ate hitza esanahi berdinarekin.
  • Euskarazko «malko» hitza eta krutxierazko maakh hitza esanahi berdinarekin.
  • Euskarazko «ots» hitza eta krutxierazko oor hitza esanahi berdinarekin.
  • Dakidanaz, «euskara» hitza antzinako «esan» eta «era» («-kara» osagaia) hitzetatik eratorria da, beraz, nola esan behar da adierazten duena. Krutxieran kara hitza dugu, «nola? zein eraz?» esanahia duena.
  • Euskarazko «ase» hitza eta krutxierazko ash «edertasun» eta amshe «maitasun» hitzek ere zerikusia dutela dirudi. Edertasuna zerbait asetzen gaituena da (zerbait ederra dela esaten dugu gauza horrek gure edertasun nahia asetzeko aski duenean) eta norbait maite dugu gizaki horrek asetzen gaitunean (adibidez, norbait aski ederra denean, gure edertasun nahia asetzen duenean).
  • Krutxierazko mela «esanahi, zentzu» hitza eta euskarazko «ele» hitza: hitz bakoitzak esanahi bat du.
  • Krutxierazko -dan atzizkia «bezalakoa» esanahia du, adibidez, shlizg-dan «ur bezalakoa» eta euskaran atzizki hau ere aurkitzen dugu: «urdin» hitzak «ur bezalakoa» esan nahi du eta «-din (-dan)» atzizkia ere du!

Gehiago aurkitu nuen eta harrigarria da. Berresaten dut krutxierazko hitz guzti hauek ez nituela mailegatu, neuk sortu baizik. Hori irakurtzea zuretzat interesgarria dela itxaropen dut. Eniisi Lisika (eztabaida) 23:46, 15 azaroa 2020 (CET)Reply

Arratsalde on aspaldiko! aldatu

Arratsalde on Mungiatik txapeldun! Zelan zabiltza ba? Espero dut sortu berria dudan Krutxiera artikulua gustokoa izatea. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 14:30, 19 urtarrila 2021 (CET)Reply

Eskerrik asko, Oraina. Ez dakit artikulua garatu al dezakedan «nire buruari buruz» informazioa izango delako, baina idazketaren argazkia eta hizkuntzaren adibidea gehitu ditut. Eniisi Lisika (eztabaida) 14:47, 19 urtarrila 2021 (CET)Reply

Bandaloen txikitzailearen saria aldatu

 
Honen bitartez, bandaloak txikitzeko gailu honen saria ematen dizut, orain arte bezain fin bandalo aldrei aurre egiten segi dezazun. --Lainobeltz (eztabaida) 16:59, 27 urtarrila 2021 (CET)Reply

Euskara x errusiera? aldatu

Привет!

Kaixo Eniisi. Ni errusiera ikasten ari naiz (emeki-emeki) eta euskararen inguruan uste dut zeredozer ekartzerik izango nizula. Zer deritzozu?

Пока-пока))

  • Horixe da. Agian aurrerago kareliera ere nahiko nuke ikasi. Erusiera aukeratu nuen hizkuntza jorren musikalitatea gustuko dudalako (gustukoago brasilgo portugalera, bereziki karioka, baina hori ikasia dut jada). Eta erronka zelako alfabeto zirilikoa ikastea ere. Bestetik badudalako gaztelaniaren truke errusierarekin laguntzen didan kide ukraniarra, eta laguntzaile on bat dagoenean edozein hizkuntza da erraza(goa) eta gustagarria. Agian, euskararekin asko laguntzerik ez dudala ikusten baldin badugu frantzierarekin, portugalerarekin ala gaztelaniarekin laguntzerik izanen nizuke. Zer deritzozu?
  • Zailtasun asko izaten al dituzu, GerGertzen, errusiera ikasterakoan? Oso hizkuntza zail baten ospea du errusierak eta ziur nago hori egia dela. Kareliera oso zaila da ere (nik neuk karelieraz ez dakit, bepsaeraz bakarrik, baina karelieraren gramatika ezagutzen dut) eta, gainera, hiru aldaera ezberdin ditu; aditu batzuek diote aldaera horiek hizkuntzak direla. Eskerrik asko zure laguntza eskaintzeagatik. Orain ez dut laguntzarik behar, baina beharko baldin badut galdegingo dizut. Zuk behar al duzu errusierarekin laguntzarik? Eniisi Lisika (eztabaida) 16:49, 17 otsaila 2021 (CET)Reply
  • Zailtasunik handiena letra zirilikoekin (eta haien irakurketarekin) ohitzea da. Eta makinaz zein eskuz idaztearen desberdintasunarekin ere. Gero hauen irakurketak dituen irregulartasunekin ("o" ez da beti "o", gehienetan "a" baizik), deklinazio 4 kasuek ere badute beren konplikazioa baina euskarak askoz ere deklinazio gehiago ditu. Euskararekin laguntzarik behar ez baldin baduzu, lasai, badut nork lagundu errusierarekin. Mila esker! --GerGertzen (eztabaida) 12:14, 18 otsaila 2021 (CET)Reply
    • Ulertzen zaitut, GerGertzen. Nik ere zailtasun haundiak ditut atzerriko alfabeto bat erabili edo ikasi behar dudanean. Izan ere, «o» batek azentua ez duenean «a» gisa ahoskatzen da errusieran (adibidez, собáка «txakur» [sab'aka]). Eta kasuei dagokionez, egiatan zailak izan daitezke. Ez dut zailtasunik euskarazko kasuak erabili behar ditudanean euskarak generorik ez duelako eta, beraz, kasuen atzizki berdinak dira beti, baina errusierak hiru genero ditu, beraz, kasu batek atzizki asko ditu (adibidez, в лесу «basoan», в зеркале «ispiluan», в пещере «haitzuloan»). Bestelako galdera dut. Zuk gaztelania eta portugalera ikasi dituzu; esaidazu mesedez, hizkuntza horien gramatika berdina al da? Eniisi Lisika (eztabaida) 16:42, 18 otsaila 2021 (CET)Reply

Besarkada bat Bilbotik aldatu

Txoǃ Zelan zabiltza aspaldiko? Ostegunean Korrika ospatuko dugula eta Euskal Herritik urrun dauden wiki-euskaldunekin pentsatu eta zutaz gogoratu naiz. Espero dut ondo egotea. Jakingo duzunez hemen alderdi batetik bakarrik datoz gudaren berriak eta ez du itxura honik. Bihotzez espero dut Karelian (edo zauden tokian) ondo izatea. Besarkada handi bat. -Oraina (eztabaida) 18:50, 4 apirila 2022 (CEST)Reply

Egunon, Oraina. Aspaldian ez dut euskarazko Wikipedian ekarpenik egin, egia da. Ez nago batere lasai egun horietan, ezin dut zerbait luzaroan egin. Agian laster Wikibedia isilaraziko dute hemen ere, baina ederki badakit zer egin daitekeen hori saihesteko, hau da, elkar harremanetan jartzeko gai izango dugu nolanahi; ez dugu elkar galduko. ; ) Egoerari dagokionez, agerikoa da ez dudala guda hori euskarritzen eta ahal den neurrian amaitu behar dela. Bizi naizen tokian, lehen begiratuan, ez da ezer aldatu; hainbat prezio igotzen dira eta hainbat salgai urritasunean daude bakarrik, ez da bereziki izugarria... Baina gure informazioaren iturriak (telebista, adibidez) «burutik daude» orobat sinestarazten baitute ez dagoela «gudarik» (eta «guda» hitza galarazten da, pertsona bat atxilotu daiteke orain Errusian hitz hau erabiltzeagatik) eta jazotzen dena «saihesezina» izan dela; sinestarazten dute Errusiak ez duela inori kalte egiten, baina ageriko gezurra da. Barregarria ala ez, jendeak sinesten du telebistak esandako guztia egia dela. Jende asko gudaren aurka dabil eta zerbait egiten ahalegintzen da, baina alperrik. : ( Ez dakit zer izango den gure etorkizuna (nire etorkizuna sartuta). Ez dela zorionekoa izango dirudi... Guda laster amaituko bada ere. Eskerrik asko harremanetan jartzeko, ez zaitut ahaztu! Ez da inoiz behar itxaropena galdu. Eniisi Lisika (eztabaida) 21:14, 4 apirila 2022 (CEST)Reply

Kaixo berriro ere Eniisi Lisikaǃ Pilo bat poztu nau zu ondo zaudela irakurtzea. Begibistakoa da aste hauetan errusiarra (edo ukraniarra) izanda ezin zarela lasai egon. Penagarria eta lotsagarria da buruzagi politikoek egindako erabakien ondorioz gatazka bizia egotea Europan XXI. mendean. Hala eta guztiz, hemen ere (nahiz eta dirudien bezala era leunagoan) Europako buruzagi batzuk «burutik daude» eta ez dakit noraino heldu ahal diren zoramen honekin. Ahǃ eta lasai zure kide errusiarrekin, hemen ere gehienek telebistan agertzen den guztia sinisten dute eta ez dute ezer zalantzan jartzen.
Inork ez daki etorkizunak zer ekarriko duen baina ez diot itxura onik hartzen eta kasurik onenean apurtutako dena konpondu beharko da. Ia atzorarte senideak ziren bi herrien arteko harremana konpontzea luzarorako izango dela ematen du. Baina zuk diozun moduan ez da itxaropena galdu behar, inoiz ez.
Bestalde zu zure burua zaindu eta kontuz ibili idazten dituzun gauzekin, ia arazoren bat ez badizun sortzen "guda" edo beste hitzen edo esaldiren bat.
Amaitzeko azken kontuaː hemen talde txiki baina eraginkorra dugu eta behar izanez gero antolatu ahal gaitezke eta zuri laguntasuna helarazi. Izan ere ez dut imaginatzen Nafarroa Oinez 1992 abestirako zu baino ordezkari egokiagorik, ; ) Kuxkuxeatu abestia eta esango didazu. ; )
Gora bihotzakǃ Animoǃ Besarkada handi bat.
-Oraina (eztabaida) 22:15, 4 apirila 2022 (CEST)Reply


Oraina, pozik nago zure hitz onak irakurtzeagatik. Ez da sinetsi behar errusiar guztiak gudaren alde daudela; askok ez dute, nik bezala, gudaren aldekoa izan nahi. Eta zuzen zaude, hitzetan kontuz ibili beharra dut, zalantzarik gabe...
Entzun dut abesti hori, «Ezina ekinez egina» izenekoa; zoritzarrez, kalitate txarrean bakarrik aurki daiteke (karaoke-bertsioa aurkitu dut YouTube-an). Testu baikorra, euskararen egoera indartzezkoa du, atsegin izan da abestia entzutea. Eta zuk uste duzu ni abesti horretarako ordezkari perfktua naizela? Zergatik zehazki? : ) Eniisi Lisika (eztabaida) 23:15, 4 apirila 2022 (CEST)Reply
Arratsalde on Eniisi Lisika. Ez da zuk aipatutako kanta baizik eta «Ze arraroa euskararik gabe, Nafarroa». Youtuben oso kalitate txarreko bideoa topatu dut "Nafarroa Oinez Biana 92" titulua duena. Urte batzuk beranduago "Arraroa noski" bertsioa egin zuten. Bideoan ikusiko duzunez rock musikarekin batera hizkuntza ezberdinak nahasten dira (errusiera ez da horietako bat) eta niretzat zu errusieraren primerako ordezkaria izango zinen. Ahǃ eta zergatia esatea ahaztu zait. Euskara txukuna, nahiz eta azentuarekin eta kantari ausarta, zure estiloarekin.
Ondo segi eta edozer dela ere, galdetu lasai. Kontaktuan gaude.
-Oraina (eztabaida) 16:20, 5 apirila 2022 (CEST)Reply

Oraina, barkaidazu, orain «abesti zuzena» entzun dut azkenik, «Arraroa noski» izenekoa. Harrigarria iruditzen zait ideia hori... Egia da, ez da litekeena ingeles gabeko Londres edo japoniera gabeko Tokio irudikatzea, baina euskara gabeko Nafarroa litekeena zen mende batzuk duela (gaur egun, zorionez, egoera aldatzen da). Gogoz esku hartuko nuen abesti horretan, errusieraz eta euskaraz abestuz. Nire ahoskerak, agian, azentu esanguratsua du, baina nahiko ondo abestu dezaket, bai errusieraz, bai euskaraz. : )

Berri alaigarria dakart: hizkuntzak irakasten ditut orain eta nire iragarkian, ingeles eta alemanaren gainera, euskara irakastea eskaintzen dut (egia esan, irribarre batekin gehitu nuen euskara, ez nuen sinetsi erabilgarria izango zela iragarkia errusiarrei bakarrik zuzenduta baitago eta horietako gehienek ez dakite euskara zer den); ala eta guztiz ere, duela gutxi errusiar batek nirekin harremanetan jarri zuen eta galdegin zidan euskara irakatsi badezakedan. Horrek esan nahi du ez dudala euskara gogoko duen errusiar bakarra; agian laster euskara dakien errusiar gehiago egongo dira. Eniisi Lisika (eztabaida) 15:28, 6 apirila 2022 (CEST)Reply

Kaixo Eniisi Lisikaǃ Pozten naiz euskara gogokoa izateaz gainera erabilgarria izan zaizula ikustea. Martxa honetan nork daki, agian errusiar batzuk euskaldunduko dituzu. Ziur irakasle ona zarela.
Bestalde, Nafarroan nahiz eta azken mende honetan gehienbat Nafarroako iparraldean hitz egiten den, orain dela ez asko ia Nafarroa osoan hitz egiten zen. Honi buruzko informazioa ematen duen esteka bidaltzen dizutː Euskara_Nafarroako_Erriberan
Ba esandakoa maisu jauna, asko pozten nau zure lanaren berri izateak. Eta hizkuntzak maite dituzunez badakizuː "gogoko tokian aldaparik ez". Ondo ibili eta harremanetan jarraituko dugu sarearen bitartez.-Oraina (eztabaida) 16:16, 6 apirila 2022 (CEST)Reply
  1. https://meta.wikimedia.org/wiki/Wikimedia%2BEducation_Conference_2019/Attend