Ongi etorri, Trikumiku, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Biografia infotaulak aldatu

Aupa Trikumiku: Mesedez, ez kendu biografia infotaulak biografietatik. Edozein galdera galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:52, 4 martxoa 2020 (CET)Reply

Barka iezaidazu Lainobeltz. Hala ere, infotaulak batzuetan akats batzuekin etortzen dira, adibidez jokalarien ibilbidearen zatian akats nabarmenekin eta duela 10 urteko argazkiekin. Badakizu hori nola konpondu ahal dudan? Eskerrik asko aldez aurretik.
Aupa berriz ere: {{Biografia infotaula automatikoa}} txantiloiak datuak wikidatatik hartzen ditu. Argazkia ere bertatik hartzen du. Infotaulan beste argazki bat agertarazi nahi baduzu, aukera bi daude: 1) Wikidatan aldatu argazkia. Hau egokia da argazki zahar bat badago, berriago bat ezartzeko. Kontuan hartu beste hizkuntzako artikuluetan ere argazkia aldatuko dela wikidatatik hartzen badute. 2) Artikuluan bertan sartu parametroa. Aukera hau wikidatan aldatzea nahi ez duzunean erabil dezakezu, adibidez, jokalari bat euskal talde bateko jantziarekin erakusteko, jada beste talde batean dagoenean, erdal wikipediatan argazki berriena ikusiko dute baina hemen parametroan sartutakoa ikusiko da. Honetarako {{biografia infotaula automatikoa|irudia=argazkiizena.jpg}} kodea erabil dezakezu, argazkiizena.jpg jartzen duen tokian nahi duzun argazkiaren fitxategi izena ezarrita.
Espero dut ondo azaldu izana, horrela ez bada edo beste edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 01:50, 6 martxoa 2020 (CET)Reply

Oso ondo Lainobeltz, eskerrik asko zure laguntzarengatik. Ondo izan.

Laobeltz, nola sar naiteke Wikidatan eta datu batzuk aldatu (infotauletako xehetasun batzuk) ?

Aupa Trikumiku: bota begirada bat Laguntza:Wikidata orriari. Ondo osatutako infotaula daukaten antzerako artikuluen wikidata elementuak begiratzea ere lagungarri izan ahal zaizu. Bide batez, gogoratu beste norbaiti galdera bat egiteko bere eztabaida orrian egiten zaiola, eta ondoren sinadura jarri (begiratu Laguntza:Sinadura). Zure eztabaida orrian idazten baduzu beste norbaitek hasitako eztabaida gaia jarraitzeko, {{ping|lankide}} kodea erabili dezakezu ("lankide" dagoen tokian jarri lankidearen izena) eta horrela lankide orri jakinarazpen bat agertuko zaio. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:24, 8 martxoa 2020 (CET)Reply

Kontuan izango dut, Lainobeltz, esan didazun guztia. Hala ere, zuri idatzi eta pixka bat geroago aurkitu nuen erantzuna. Eskerrik asko--Trikumiku (eztabaida) 07:45, 9 martxoa 2020 (CET)TrikumikuReply

sinadura aldatu

Aupa Trikumiku: Eztabaida orrietan sinadura jartzeko, begiratu Laguntza:sinadura. Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 01:29, 5 abendua 2020 (CET)Reply

Copyright aldatu

{{unblock|For using images which have copyright I believed that photos in Google Imagenes were public I won't do again