Masustegi
Masustegi edo Monte Caramelo Bilboko auzoa da. Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, zortzigarren barrutian alegia. Auzoak 4.069 biztanle eta 0,81 kilometro koadroko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emandako datuen arabera). Masustegi hiriaren mendebaldean kokatzen da, Pagasarriko eta inguruko mendietako lehen maldetan. Auzoa ibarbide estu batean dago, hiriko Iturrigorri auzoa bezala.
Masustegi | |
---|---|
![]() | |
| |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Bilbo |
Koordenatuak | 43° 15′ 21″ N, 2° 57′ 23″ W / 43.25583°N,2.95639°WKoordenatuak: 43° 15′ 21″ N, 2° 57′ 23″ W / 43.25583°N,2.95639°W |
Azalera | 0,81 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4.069 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," biztanle/km² |
Posta kodea | 480XX |
Masustegiko auzoa industrializazioarekin batera garatutako auzoa da. XX. mendean zehar, inolako ordenarik gabe garatu ziren Bilboko auzoak bezala, Masustegin kale estuak eta hirigintza desegokia nagusi ziren. Ibarbidean eraikitako etxeak euren jabeek eraiki zituzten hein handi batean, etxe horiek ibarbidearen ekialdetik mendebaldera hedatzen dira. Ibarbidearen behealdeko gunean etxebizitza blokeak eraiki ziren.
Auzoak Basurtu auzoarekin egiten du muga ekialdean, Uretamendi auzoarekin hegoaldean, eta Zorrotzarekin iparraldean.
Garraio publikoaAldatu
Bilbobusaren 58. lineak hiriaren erdigunea zeharkatu eta Atxurirekin lotzen du Masustegi auzoa. Auzoaren eraikitze desegokia dela eta, autoen sarbidea nahiko zaila da, auzoan sartzeko errepide bat, eta ateratzeko beste bat daude eta.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
58 | Mintegitxueta - Atxuri | 15´ |
80 | Altamira - Termibus | 30´ |
Kale garrantzitsuenakAldatu
- Masustegi kalea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |