Turingen testa makina batek portaera adimenduna, giza portaeraren antzekoa eta parekoa, izatearen froga da. Alan Turingek 1950eko "Computing machinery and intelligence" bere saiakeran desafio bat proposatu zuen: gela batean epaile bat galderak egiten izanik, eta ondoko gelan gizaki bat eta makina bat galderak erantzuten, epaileak zein den zein ebatzi beharko du.[1] Testa gainditzeko galdetzaile estandar batek, bost minutuko elkarrizketa batean, denboraren %70ean makinak "engainatuta" egon behar zegoen.[2]

Turingen frogaren "interpretazio estandarra": C galdetzaileak A edo B makina bat dela asmatu behar du.

Testa adimen artifizialaren oinarri bilakatu zen baina oso kritikatua izan da. 1966an Joseph Weizenbaumek ELIZA sortu zuenean testa gainditzen zuela zioen baina, nahiz eta pertsona batzuk konbentzitu,[3] ez zuen adituek asebete. 2014an Readingeko Unibertsitateak test honi buruzko lehiaketa bat antolatu zuen Royal Societyn, Eugene Goostman konbertsazio-botak irabazi zuena.[4] Epaimahaikideen %33ri sinetsarazi zien bota gizakia zela, eta antolatzaileek testa gainditutzat eman zuten %30eko atalasea gainditu zuelako[2] baina botari abantailaz jokatzea egotzi zitzaioan, izan ere, bere burua aurkeztean, hamahiru urteko haur ukrainarra zela eta ingelesa bigarren hizkuntza zuela esaten zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Zozaia, Gorka. (2014-06-28). «Nor maite du Eugenek?» Naiz!.
  2. a b Leturia Azkarate, Igor. (2014/09/01). «Gizakia ala makina?» Zientzia.eus.
  3. Weizenbaum, Joseph. (1966ko urtarrila). «ELIZA – A Computer Program For the Study of Natural Language Communication Between Man And Machine» Communications of the ACM 9 (1): 42.  doi:10.1145/365153.365168..
  4. Euskadi Irratia. (2014/06/16). Eugene Goostman, Turingen testa gainditzen lehena. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.