Unibertsal
Metafisikan, unibertsalak gauza partikularrek partekatzen dituzten ezaugarri, erlazio eta modalitateak dira. Horrela, "ibai" unibertsalak "Urumea", "Oria" eta "Nilo" partikularrak biltzen ditu bere baitan, partikular horiek partekatzen dituzten ezaugarriak (lur azaleko ur-korronte bat izatea. alegia) partekatuz. Unibertsalei buruzko hausnarketak Platon eta Aristotelesekin abiarazi eta Erdi Aroan hartu zuen garrantzi nabarmena, unibertsalak benetan existitu (errealismoa), edo unibertsalak existitzen direla ukatu behar diren (nominalismoa) eztabaidatuz.
Bibliografia
aldatu- Aguirre, Javier (2008): "Abelardo eta unibertsalen inguruko eztabaida" in Agustin Arrieta (et al.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2
- Arrieta, Agustin (2004): "Metafisika" in Joxe Azurmendi (et al.): Filosofiako gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
- Bengoetxea, Juan Bautista (2004): "Epistemologia" in Joxe Azurmendi (et al.): Filosofiako gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3