Materia

unibertsoaren osagaia

Materia masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen zerbait da, gauzaki fisiko oro osatuta dagoen gaia. Energiaren eta indar eremuen ekarpenak ez dira materiatzat jotzen, nahiz eta gauzakien masan osagarri izan ahal diren. Materiak unibertso ikusgaiaren gehiengoa osatzen du, nahiz eta, berriz ere, argia ez den materiatzat jotzen. Materiaren zati orori materia-sistema deritzo. Materia-sistemak materia mota bakar batezkoa (gai aratza) edo mota askotakoa (nahastura) izan daitezke. Gure inguruko espazioan leku bat betetzen duen eta masa duen guztia materia da.

Materia




Materiaren egoerak: solidoa, likidoa, gasa, plasma eta Bose-Einstein kondentsatua

Materia bost egoeratan egon daiteke: solidoa, gasa, likidoa, plasma eta Bose-Einstein kondentsatua.

Beste definizio batzuen artean, materia gauza guztiak osatzen dituen errealitate primarioa dela ere esan ohi da.

Egitura

aldatu

Substantzia batzuk beste batzuetan eraldatzen dira ezer komuna izan gabe? Gizakia antzinatik saiatu da galdera hau erantzuten eta gaur egun ikerlarien artean onartua dagoen teoria atomiko-molekularrari esker aipatutako eraldaketak uler daitezke.

Historian zehar izandako teoria nagusiak honako hauek izan dira:

  • lau elementuen teoria: Enpedoklesen eta Aristotelesen ustetan, materia guztia lau elementuek osatzen zuten: aireak, urak, lurrak eta suak;
  • atomismoaren teoria: Demokritok hipotesi hau egin zuen: materia atomo deituriko partikula txiki zatiezinez osaturik dago, hipotesi hau gaurkoaren antzekoa da.

Orain materia zati txikienari molekula deritzo. Adibidez, uraren ezaugarriak dituen zatirik txikiena molekula da. Molekulak atomo izeneko zati txikiagoz osatuta daude, baina aurreko adibide berberarekin jarraituz uraren molekula zatitzen badugu atomoak lortuko ditugu, baina ez dituzte uraren ezaugarriak edukiko.

Propietateak

aldatu

Materiak baditu propietate komunak eta propietate bereziak.

Propietate komunak

aldatu

Gorputz material guztiek dituzten propietateak dira eta bi dira: masa eta bolumena.

Propietate bereziak

aldatu

Substantzia batzuk gainerakoetatik bereizteko eta desberdintzeko. Batzuk agregazio egoerarekin lotuta:

Materiaren egoerak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Materiaren egoera»

Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-egoera nagusi ditu: solido egoera, likido egoera eta gas egoera. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:

  • Solidoek forma eta bolumen propioa dute.
  • Likidoek ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da.
  • Gasek ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.

Egunerokotasunean topa daitezkeen materiaren hiru egoera klasiko horiekin batera, fisika modernoak aurkitu du materia beste bi egoeretan ere egon daitekeela:

Egoera aldaketak

aldatu

Materia ez da beti egoera berean azaltzen. Tenperaturak eragin handia du:

  • Fusioa: substantzia bat egoera solidotik egoera likidora tenperatura igoz pasatzea da. Tenperaturari fusio-puntua deitzen zaio.
  • Lurrunketa: tenperatura handituz egoera likidotik gasera pasatzea da. Likidoaren gainazalean gertatzen da, baina likido guztian gertatzen denean irakitea deritzo. tenperaturari irakite-puntua esaten zaio.
  • Kondentsazioa: gas egoeratik egoera likidora pasatzea da. Hau tenperatura jaistean gertatzen da.
  • Solidotzea: likidotik solidora pasatzea da. Tenperatura jaistean gertatzen da. Tenperaturari solidotze-puntua deitzen zaio.
  • Sublimazioa: solidotik zuzenean gasera pasatzea da eta alderantzizko prozesua ere bai.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu