Guruin pineal

Guruin pineala edo epifisia dientzefaloaren sabaian dagoen guruina da, burezurreko tuberkulu koadrigeminoen artean, hobi pineal deritzon lekuan. Guruin hau argirik ez dagoenean aktibatzen da eta, orduan, melatonina ekoizten du. 5 milimetroko diametroa du.

Guruin pineal
Pineal gland.gif
Xehetasunak
Honen parte Epitalamoa
Identifikadoreak
Latinez glandula pinealis
TA Script error: The function "getTAValue" does not exist.
FMA 62033
Terminologia anatomikoa

Bere zelulei pinealozito deritze, eta fotorrezeptore eta jariatzaileen artean banatzen dira. Arrain, anfibio eta narrastietan aurki daitezke fotorrezeptoreak (egun, bereziki garatuak tuataren begi pinealean). Hegaztietan ez daude hain garaturik, eta fotorrezeptore eraldatuez hitz egiten da. Ugaztunetan, berriz, fotorrezeptoreak ez dira existitzen, guruin hau funtzio fotosentsorialarekin estuki erlazionatuta dagoen arren. Goiko gongoil zerbikalaren eta hipotalamoaren gune suprakiasmatikoaren bidez, erretinarekin lotzen da; beraz, ikusmenaren atal bat dela esan daiteke. Sistema honetan, argi informazioa hormonen jariatze bihurtzen da.

Melatonina serotoninatik abiatuz ekoizten da. Epifisia lo eta esna-aldi zikloen erregulazioarekin erlazionatua dago. Hormona honek, ordu tokien diferentziaren sindromearen efektuei aurre egiteko balio duela egiaztatu da. Antioxidatzaile boteretsu bat ere bada, eta timoko minbizi zelulen apoptosian parte hartzen duela ere egiaztatu da. Baina, aldi berean, hormona honen dosi altuek, minbizi efektu handia dutela ere egiaztatu da. Jakina da, baita ere, pubertaroaren hasiera kontrolatzen duela eta erritmo zirkadiarretan eragin zuzena duela. Hormona honen ekoizpena adinarekin jaisten da.

Guruin pinealak dimetiltriptamina sortzen du, serotoninatik sintetizaturiko neurotransmisore bat dena, eta loaldiko ikusmen efektuak eragiten dituena da. Hil baino une batzuk lehenago kopuru handiagoan ekoizten da. Naturan ere dago, Psychotria viridis eta Mimosa hostilis bezalako landareetan. Azken hau, orein begi bezala ezagutzen da. Aipaturiko biak aiahuaska prestatzeko erabiltzen dira, esaten denez, dagoen substantzia liluragarririk boteretsuena. Giza kontzientzia zentzu guztietatik isolatzeko gai da, denboraren eta errealitatearen nozioa erabat asaldatuz. Erabiltzaileak, "bidaia"ren iraupena, ordu askotakoa dela nabaritzen du, baina, dosiaren arabera, ez du 5 edo 10 minutu baino gehiago irauten

Filosofiaren esparruan, René Descartes filosofoari frantziarrak guruin pineala, gorputza arimarekin lotzen zuena zela uste zuen.

Kanpo estekakAldatu