Ireki menu nagusia

Kanariak edo Kanaria uharteak[1][2] Afrikako uhartedi atlantiko bat da. Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen arteko muga parean kokatuta dago, afrikar kontinentearen kostatik gertu, 100 km ingurura. Hala ere, Kanariek Espainiako autonomia erkidego bat osatzen dute: Kanarietako Autonomia Erkidegoa.

Kanariak
Canarias
Espainiako autonomia erkidegoa
Bandera Armarria
HiriburuaSanta Cruz Tenerifekoa eta Las Palmas Kanaria Handikoa
Hiri handiena Las Palmas Kanaria Handikoa
Herritarra kanariar
Probintziak Las Palmas
Santa Cruz Tenerifekoa
Agintariak
 -  Presidentea Fernando Clavijo (CC)
 -  Estatutua 1982ko abuztuaren 10a. 1996ko abenduaren 30ean erreformatua
 -  Parlamentua Kanarietako Parlamentua
Legebiltzarra Espainiako Gorteak
 -  Senatua
13 / 260
 -  Kongresua
15 / 350
Azalera
 -  Guztira 7,447 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2006) 1.995.833 bizt.
 -  Dentsitatea 264,30 bizt./km2
Webgunea
www.gobcan.es

HistoriaAldatu

XV. mendean Espainiak konkistatu aurretik, guantxeak ziren bertako biztanleak.

Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen, 1402tik 1496 arte hain zuzen ere. Jean de Bethencourt merkatari normandiarrak ekin zion konkistari, Gaztelaren zerbitzura. Portugal ere saiatu zen uharteak bereganatzen, baina Errege-erregina Katolikoen aurrean atzera egin zuen.

2014ko azaroaren 18an, petrolioa bilatzeko prospekzioak hasi zituen Repsolek Kanarietan. Zundaketak "segurtasun berme guztiekin eta ingurugiroa errespetatuz" egiten ari zirela esan zuen[3].

Banaketa administratiboaAldatu

Uhartedia zortzi uhartek eta hainbat uhartetxok osatzen dute, bi probintziatan banaturik:

Inguru naturalaAldatu

Sumendiek sortu zuten nagusiki uhartedia. La Palma izan da azken erupzioa izan duena, eta Lanzarote eta Hierro dira sumendi gehien dituztenak.

Bestela, lau natura parke dituzte: Timanfaya (Lanzarote), Teidekoa (Tenerife), La Caldera de Taburiente (La Palma) eta Garajonay (Gomera).

KulturaAldatu

Guantxera izan da uharteetako biztanleen jatorrizko hizkuntza XVIII. mendea arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean.

KirolakAldatu

Club Deportivo Tenerife eta Union Deportiva Las Palmas dira uharteetako futbol talde nagusiak.

EkonomiaAldatu

Turismoa da uhartediko jarduera nagusia, klimari esker. Bestela, bananak eta mahastiak dira laborantza mota garrantzitsuenak.

Kanariar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanariak