Club Deportivo Tenerife
Club Deportivo Tenerife futbol talde kanariarra da, 1922an Santa Cruz Tenerifekoa hirian sortutakoa.
Sorrera | 1922 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Heliodoro Rodriguez Lopez edukiera: 23.000 lagun inaugurazioa: 1925 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatzen du, baina lehen mailan 13 denboralditan ibili da, azkena 2009-10 denboraldian.
HistoriaAldatu
SorreraAldatu
Fundazio data ofiziala 1922ko abuztuaren 8a bada ere, badirudi hamar urte lehenago sorturiko Sporting Club Tenerife taldean duela jatorria eta 1922koa izen aldaketa baino izan ez zela. Berehala bihurtu zen Kanarietako talderik onena 1914, 1915 eta 1916an txapeldun gelditu baitzen. Estatu mailan ordea maila apala izan zuen eta 40ko hamarkadan desagertzear ere izan zen pare bat aldiz. Horregatik Kanaria Handiko Unión Deportiva Las Palmas taldearen ereduari jarraiki hiriko hainbat taldek bat egiteko saiakera egin zuten, baina C.D. Tenerife berak ez zuen gustoko elkarteta hori eta ez zen beraz Unión Deportiva Teneriferik eratu.
Taldeak gutxinaka goranzko bideari ekin zion eta 1953an bigarren mailara eta 1961ean lehen mailara igo zen. Urte bakarra egin zuen bertan eta 1968an gainera hirugarren mailara jeitsi zen (ez zegoen garai hartan bigarren B-rik).
90eko hamarkada: lehen mailanAldatu
1986an Javier Pérez C.D. Tenerifeko presidente aukeratu zuten taldea bigarren B mailan zegoela eta 1989an Betisen aurkako promozioa irabaziz lehen mailara igo zen 28 urte eta gero. Benito Joanet kataluniarra zen entrenatzailea. Orduan iritsi zen taldearen "urrezko aroa" eta 1992-93 urtean bosgarren egin zune Ligan Jorge Valdano entrenatzaile zuela. UEFA Koparako sailkatu zen eta hiru kanporaketa jokatu zituen harik eta Juventus FC-k kanporatu zuen arte. Urte berean Errege Kopako final erdietara ere iritsi zen. Urte hauetan ordea, Tenerife famatu bihurtu zutenak Real Madrilek bertan galdutako 1992ko eta 1993ko ligak izan ziren. Bi urteetan nahikoa zuen Tenerifen jokaturiko ligako azken partidak irabaztea, baina galdu egin zituen eta Bartzelonarentzat izan ziren "Tenerifeko Ligak". 1995-96 denboraldian Jupp Heynckes entrenatzailearen eskutik ligan berriro bosgarren egin zuen eta hurrengo urtean UEFA Kopako final erdietara iritsi zen. FC Schalke 04 talde alemaniarrak garaitu zuen.
XXI mendeaAldatu
Garai onenak emanda 1999an bigarren mailara jeitsi zen eta 2009an berriz igo bazen ere urte bakarrerako izan zen. Berriz igo nahian fitxaketa handiak egin zituen baina emaitzarik ez zuen izan eta 2011ean bigarren B mailara jeitsi zen. 2013an taldeko txapeldun gelditu eta Bigarren mailara itzuli zen. Taldearen azken hamarkadako ezegonkortasuna adierazten duen datua da 1997an Heynckesek taldea utzi zuenetik taldeak 34 entrenatzaile izan zituela.
2016-17an laugarren postua lortu eta igoera play-offak jokatuko zituen. Hurrengo urteetan apalago ibili ondoren 2021-22 denboraldian 5. egin eta play-offeako finalera iritsi zen, baina Gironak lortu zuen Lehen mailara igotzea.
UniformeaAldatu
HistorikoaAldatu
|
|
|
|
|
Azken urteakAldatu
|
|
|
|
|
DatuakAldatu
2022-23 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 13
- Denboraldiak 2. mailan: 46
- Denboraldiak 2. B mailan: 8
- Denboraldiak 3. mailan: 3
- Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (1992-93, 1995-96)
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | # | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
1997-98 | 1 | Lehen maila | 16.a | 2. itzulia |
1998-99 | 1 | Lehen maila | 19.a | 4. itzulia |
1999-00 | 2 | Bigarren maila | 14.a | 2. itzulia |
2000-01 | 2 | Bigarren maila | 3.a | 1/16 |
2001-02 | 1 | Lehen maila | 19.a | 1/64 |
2002-03 | 2 | Bigarren maila | 8.a | 1/64 |
2003-04 | 2 | Bigarren maila | 8.a | 1/64 |
2004-05 | 2 | Bigarren maila | 9.a | 1/32 |
2005-06 | 2 | Bigarren maila | 18.a | 1. itzulia |
2006-07 | 2 | Bigarren maila | 7.a | 2. itzulia |
2007-08 | 2 | Bigarren maila | 11.a | 3. itzulia |
2008-09 | 2 | Bigarren maila | 3.a | 3. itzulia |
2009-10 | 1 | Lehen maila | 19.a | 1/32 |
2010-11 | 2 | Bigarren maila | 20.a | 2. itzulia |
2011-12 | 3 | Bigarren B maila | 2.a | 1. itzulia |
2012-13 | 3 | Bigarren B maila | 1.a (I multzoa) | 2. itzulia |
2013-14 | 2 | Bigarren maila | 11.a | 2. itzulia |
2014-15 | 2 | Bigarren maila | 17.a | 2. itzulia |
2015-16 | 2 | Bigarren maila | 13.a | 2. itzulia |
2016-17 | 2 | Bigarren maila | 4.a | 3. itzulia |
2017-18 | 2 | Bigarren maila | 11.a | 1/16 |
2018-19 | 2 | Bigarren maila | 16.a | 2. itzulia |
2019-20 | 2 | Bigarren maila | 12.a | 1/8 |
2020-21 | 2 | Bigarren maila | 14.a | 1/16 |
2021-22 | 2 | Bigarren maila | 5.a | 2. itzulia |
2022-23 | 2 | Bigarren maila | 2. itzulia |
Irabazitako txapelketakAldatu
Espainiako txapelketak: 1Aldatu
- Lehen Maila (0):
Bosgarren 1992-93 eta 1995-96an.
- Errege Kopa (0):
finalerdiak 1993-94an.
- Bigarren Maila (1):
1960-61.
Nazio artean: 0Aldatu
- UEFA Kopa (0): final erdiak 1996-97 denboraldian
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Teneriferen webgune ofiziala
2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | |
---|---|
Albacete | Andorra | Burgos | Cartagena | Deportivo Alavés | Eibar | Granada | Huesca | Ibiza | Las Palmas | Leganés Levante | Lugo | Málaga | Mirandés | Oviedo | Ponferradina | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Villarreal B | Zaragoza |